HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur hasi dute 2023-2024 ikasturtea haur-eskoletan, eta aurrerantzean doakoak izango dira

Behin betiko datuen arabera, matrikulazio berriak % 25 igo dira Haurreskolak Partzuergoan.
20230906130650_haurreskola_
18:00 - 20:00
Gaur haur-eskoletan hasi den ikasturtea doakoa izango da lehen aldiz EAEn

Gaur hasi dute 2023-2024 ikasturtea haur-eskoletan (0-3 urte), eta, lehen aldiz, doakoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Behin betiko datuen arabera, matrikulazio berriak % 25 igo dira Haurreskolak Partzuergoan. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Haurreskolak Partzuergoaren 0 eta 3 urte bitarteko eskolen finantzaketa indartu du aurtengo aurrekontuetan, % 8,93ko igoerarekin, 61 milioi eurokoa izango baita. Horri esker, Partzuergoko ikastetxe publiko guztiak doakoak izango dira 2023-2024 ikasturtetik aurrera.

Ikasturte berria bihar hasiko da ofizialki Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eskola-garraioaren gatazka pil-pilean dagoela. Atzo, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola-garraioko enpresak lizitatu gabeko ibilbideetan jardutera behartzen dituen agindua argitaratu zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Erabakia ezagutu berritan, eskola-garraioa eskaintzen duten enpresek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute.

Ikasturtea hastearekin batera, milaka haurrek egokitzapena abiatuko dute eskolan, eta horrek kontziliazio arazoak sortuko dizkie guraso askori. 

20230905211424_egokitzapena_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 13/05/2026.- El marido de Maialen Mazón (d), la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos cuando fue asesinada en mayo de 2023, junto a su abogado, este miércoles durante la presentación de los informes finales de las partes en el juicio en la Audiencia de Álava. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fiskaltzak dio Maialen Mazonen ustezko hiltzaileak "nahita" hil zuela emakumea eta egoeraz "jakitun" zegoela, eta uste du sufri zezan jardun zuela

Arabako Lurralde Auzitegian, Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketan aldeak ondorioak aurkezten ari dira gaur. Fiskaltzak eta akusazioek 45 urteko zigorrak eskatzen dituzte, hilketagatik, bi abortu deliturengatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik; izan ere, argi dute Maialeni hiltzeko helburuz eman zizkiola 13 labankada, eta une oro zela egiten zuenaz kontziente.

hospital universitario navarra nafarroako ospitalea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Ospitaleko jazarpen kasu batean "delitu zantzuak" ikusita, Fiskaltzara bidali du salaketa Osasun Departamentuak

Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzuburu baten aurka jazarpenagatiko salaketa jarri zen, modu anonimoan, joan den abenduan. Sare sozial bateko kontuan argitaratu zen gero, eta horren berri zabaldu zen. Bertan, Nafarroako ospitale publiko horretako emakumezko mediku batek salatu zuen zerbitzuburu horren hizkerak eta jokabideak "emakumeak gutxiesten, umiliatzen eta gauzatzat jotzen" zituela, eta zuzendaritzari "ezer ez egitea" leporatzen zion, "jakitun egon arren".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X