Haurreskolak doakoak izango dira 2023-2024 ikasturtetik aurrera
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, datorren urterako aurrekontuetan, Haurreskolak Partzuergoaren 0 eta 3 urte bitarteko eskolen finantzaketa indartuko du, % 8,93ko igoerarekin, 61 milioi eurora iritsiz. Horri esker, partzuergoko ikastetxe publiko guztiak doakoak izango dira 2023-2024 ikasturtetik aurrera.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 2023rako prestatu duen aurrekontua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Aurrekontu horrek 3.477,7 milioi euroko partida aurreikusten du, hau da, 242,7 milioi euro gehiago, aurreko ekitaldian baino % 7,5 gehiago.
Sailburuak nabarmendu duenez, "Erronka Demografikorako 2030erako Estrategiarekin bat etorriz", datorren urteko aurrekontuek Haurreskolak Partzuergoaren finantziazioa "indartzen" dute, "2023-2024 ikasturtetik aurrera ikastetxe publiko guztietan doakotasuna ezartzea ahalbidetuko duena".
Aniztasunarekiko arretari dagokionez, inklusioaren aldeko apustuak funtsezkoa izaten jarraituko duela azaldu du, eta unibertsitateaz kanpoko beketarako 61 milioi euro esleitu dira, eta, horrez gain, garraiorako eta jantokietarako 68,2 milioi euro bideratu dira.
Gainera, 200 milioi euro baino gehiago bideratuko dira Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, eta 107 aholkulari eta orientatzaile gehiago izango dira ikastetxe publikoetan, 666 profesional izatera iritsi arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda