Hezkuntza publikoko grebak % 55tik gorako jarraipena, sindikatuen hitzetan; % 21koa, Jaurlaritzaren arabera
Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek beste greba deialdi bat egin dute gaurko, astearterako. Oraingoan, unibertsitateaz kanpoko eta hezkuntza bereziko irakasle guztiak daude deituta, baita sukaldeko eta garbiketako langileak ere, irakaskuntza publikoko langileen lan-baldintzak salatzeko.
EAEko Hezkuntza Saileko 29.000 langile zeuden gaurko grebara deituak. Bada, sindikatu deitzaileen arabera, langile horietako "askok" egin dute bat grebarekin, % 55tik gora, eta "milaka langilek" ere parte hartu dute hiriburuetako manifestazioetan.
"Hori guztia kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan direla: milaka langileri greba eskubidea ukatu zaie, eta greba bera baldintzatu dute gutxieneko zerbitzuek", salatu dute.
Arratsaldean, Hezkuntza Sailak ohar batean azaldu duenez, bere ikuskaritza-zerbitzuaren bidez grebaren jarraipenari buruzko datuak bildu ditu, eta ikastetxeetako zuzendaritzek emandako informazioaren arabera, irakasleen % 21,2k jarraitu dute lanuztea. Ikastetxeen % 96k emandako datuak bildu dituzte.
Lehenago, eguerdian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak jakinarazi du irakasleen % 21,2k greba egin dutela, ikastetxeen % 80ko datuak kontuan hartuta.
Sindikatu deitzaileek, deitutako esparruetan %56ko ordezkaritza dutenek, argi dute "lan baldintza egokiak izatea ezinbestekoa dela ikasleen beharrei modu egokian erantzuteko". Azaldu dutenez, "hamarkada bat baino gehiago daramatzate, ordea, lan baldintzen inguruko negoziaketarik gabe". "Izan ere, Hezkuntza Sailaren jarrera itxia eta inposatzailea da", kritikatu dute.
Gaurko greba egunari jarraipena emango diote bihar, sektore publiko osoko gainerako langile publikoekin deitutako greban. "Hezkuntza Sailak eta alderdiek eskaera horiei erantzun egokirik eman ezean, mobilizazioak sustatzen jarraituko dute sindikatuek", ohartarazi dute.
Deialdia egin duten sindikatuen aldarrikapenak honako hauek dira: lan-karga arintzea, egungo ikasleen errealitateari erantzuteko baliabideak ematea eta azken urteetako erosteko ahalmena berreskuratzea; azken horretan, galera % 20koa izan dela aurreikusi dute sindikatuek.
Eskatzen dutenaren arabera, % 10eko igoera 2024rako negoziatuko litzateke, eta gainerakoa "zor gisa aitortuko litzateke".
Halaber, lantaldeak gaztetzea eskatzen dute, bai erretiroa aurreratuz, bai lanaldia murriztuz; lanpostuak egonkortzea; LEP eredua eguneratzea; eta benetako behin-behinekotasuna % 8ra murriztea. Izan ere, deitoratu dute irakasleen % 30 behin-behinekoa dela egun, eta hezkuntza berezian % 50era iristen dela zifra hori.
UGTk eta LABek ez dute grebarekin bat egin. Azken sindikatu horrek nahiago du asteazkenerako aurreikusita dagoen euskal sektore publikoaren grebaren alde egin.
Bildarratzek kritikatu duenez, grebak "hezkuntzarentzako eta familientzako zigor berezia" suposatzen du. Bildarratzen hitzetan, aldarrikapenak aurrera eramateko "beste modu batzuk badaude". Horregatik, "ezin da onartu ikastetxeek era horretan sufritu behar izatea", erantsi du.
Grebaren arrazoiekin "zur eta lur" agertu da agintaria. Iragan maiatzean sindikatuekin adostutako akordioa gogora ekarri du buruzagiak. Zentzu horretan, "gauza bat eta kontrakoa ezin dira aldi berean esan", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.