"Agurain euskaldun bat amesten dugu, Lautada euskaldun baten baitan" aldarrikatu dute Araba Euskarazen
Euskararen eta euskal kulturaren alde, "elkarrekin", egin daitekeen bide luzea agerian utzi du gaur Araba Euskaraz ikastolen aldeko jaiak. Goizetik, "Elkar-EKIN" lelopean, milaka herritar batu dira Olarizuko zelaiguneetan.
Goizean goiz euria egin duen arren, hurrengo orduetan ateri egon du, eta horri esker "ikastolazale andana hurbildu da Araba Euskaraz ospatzera". Ildo horretatik, "beste behin ere Arabako ikastolen mugimenduak jaso duen babes eta laguntza" nabarmendu dute antolatzaileek ohar batean.
Aurreko edizioan bezala, oraingoan ere, Arabako zortzi ikastolen artean antolatu dute jaia, elkarlanean, auzolanean, eta, aurten, bildutako dirua Aguraingo Lautada ikastolarentzat izango da, "Agurain euskaldun bat amesten dugulako, Lautada euskaldun baten baitan", azpimarratu du Unai Mendizabal Arabako Ikastolen Elkartearen presidenteak jaialdiari hasiera eman aurretik egindako aurkezpenean. Gari Suarezek eta Maddi Agirrek gidatu dute ekitaldia, eta parte hartu dute baita ere, Xubton Stilt jazz taldeak, Antton Aranburu kantariak eta Lautada ikastolako ikasleek.
Amets hori egia bihurtzeko lanean ari direla azpimarratu du Mendizabalek, eta azaldu du ikastolak ez zirela sortu soilik bertako hezkuntza eredua iraultzeko bakarrik, "euskararen egoera irauli, euskaraz egin eta euskaraz eragiteko jaio ginen". Ildo horretan, iragarri du Arabako ikastolek euren prestutasuna berresten dutela hezkuntza eredu propioa gorpuzten laguntzeko, "inoren kontra eginez eta denen alde, kalitatezko hezkuntza eredu moderno, eraldatzaile, batzen duena eta eredugarri baten bidean. Hori da Arabako zortzi ikastolon ortzi-muga".
Horretarako, ezberdinen arteko gaitasunean eta konpromisoan sinesten dutela azaldu du Mendizabalek eta, hortik abiatuta, bidea egiteko, "ekiteko", deia egin du. "Benetan, euskal hezkuntza sistema berri batean sinisten badugu, batu gaitezen denok. Hartu dezagun esperientzia ezberdinetatik onena etorkizuneko Euskal Herriari ateak zabaltzeko. Badugu zeri ekin", amaitu du.
Arabako Ikastolen Elkartearen presidentearen ostean, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Maria Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak hartu dute hitza. Ondoren, urtero legez, Unai Mendizabalek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana aitortzeko omenaldia gidatu du. Oraingoan, Bostak Bat elkartea nabarmendu dute, aurten betetzen dituelako 40 urte euskara hutsean egindako sinonimoen lehenengo hiztegiak. Hala, euskara ikertu, egokitu eta zabaltzeko egindako lanari omenaldia egiteko, Patxi Uribarren arabar euskaltzain emerituak eta Jose Luis Goikoetxea ohorezko euskaltzainak jaso dute aitortza.
Ekitaldian Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde Begoña Pedrosak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ere hartu dute hitza. Ikastolen lana balioan jarri du Urtaranek, gainerako hizlariek bezala, eta aurrera ere ikastolek egiteko asko dutela azpimarratu du.
Egun osoko jaia
Araba Euskarazek familia eta adin-tarte ezberdinetako pertsonei aisialdirako eta ongi pasatzeko espazioak eskaini dizkie egun osorako, euskaratik eta euskaraz. Ohi bezala, EITBk txoko berezia izan du bertan, kasu honetan 1.gunean, Lautada izenekoan. Bertan kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egon da 11:00etatik 18:00etara. Horrez gain, 17:00etatik aurrera "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskaini du EITBk eta, telesaileko hiru aktoreren eskutik, abestu eta dantzatzeko aukera izan dute gaztetxoek.
Arabako zortzi ikastolak elkarrekin aritu dira 23. edizio honetako jarduera guztiak antolatzen, "auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, eskuz esku, buruz buru, jakintza elkarbanatuz eta harremana aberastuz", arduradunek nabarmendu dutenez. Helburu nagusienetako bat elkar ezagutza sustatzea da, Lautada Ikastolaren hezkuntza proiektua ikusaraziz, harremanak estutuz eta saretzeko topalekua bihurtuz.
Lautada Ikastola, 2008. urtean sortu zuten, eta 250 ikasle eskolatzen dituzte urtero, kalitatezko hezkuntza euskalduna eskainiz. Logotipoari dagokionez, 'EKIN' hitza bera hartu da iruditzat. Dena dela, aditzak marratxo bat darama aurretik, "bera bakarrik dagoenean aditza izango delako, baina, beste hitz batzuekin lotuta, deklinabide atzizki gisa erabiliko dugulako".
Testuinguru horretan, hitz horrekin jolastu du Ttek! Gasteizko elektrotxarangak abestia sortzeko: "Elkar-EKIN". Hain zuzen ere, Malen Urbegain, Aguraingo Lautada ikastolako irakaslea, da letraren egilea. Emaitza, funk eta pop doinuak dituen abesti alai eta dantzagarria da:
Batzen gaituzten emozioak
Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek Araba Euskaraz jaiko jarduera eta ekitaldien berri eman dute, telebistan, irratian zein webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume erreskatatu dituzte Aizkorri eta Jaizkibel mendietan izandako ezbeharren ostean
Bi mendizaleak, 64 eta 70 urtekoak hurrenez hurren, helikopteroz eraman behar izan zituzten larrialdi zerbitzuek, eta ondoren ospitalera eraman zituzten.
Hiru zauritu, horietako bat larri, auto batek eta furgoneta batek talka eginda Cintruenigon
Istripua N-113 errepidean (Iruñea-Madril) jazo da, 16:39 aldera. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin dute bi noranzkoetan, 19:25 arte.
Zuiak ur mozketak bertan behera utzi ditu
Egoerak hobera egin ostean, amaitutzat eman ditu mozketak Udalak. Hala ere, herritarrei uraren kontsumo arduratsua izateko eskatu die, mozketa berriak saihesteko.
Kirurgia robotikoa erabiliz lehen giltzurrun transplantea egin dute Gurutzetako Ospitalean
Kirurgia robotikoa hainbat ebakuntza egiteko erabili ohi da aspaldi, baina sekula ez giltzurruna transplantatzeko. Gasteizko ama-semeak dira emaile eta pazientea. Dena ondobidean, abuztuan giltzurrunen bigarren transplante bat egingo dute Gurutzetan robotaren laguntzaz.
Zortzi arrantzale eta saregile bat omendu dituzte, bizi osoa itsasoari eskaintzeagatik
Gaztetatik sakrifizio handiko lana egin duten zortzi arrantzale eta saregile baten aldeko omenaldia egin dute gaur Donostian. Gipuzkoan itsasoan lan egin duten 310 lagunek erretiroa hartu dute, eta guztien omenez eman dituzte sariak.
Donostiako Udala akusazio partikular izango da hirian delituak behin eta berriz egiten dituztenen aurkako auzietan
Jon Insasuti Donostiako alkateak esan du delinkuentziaren aurkako borroka lehentasunetako bat dutela, eta akusazio partikular izateko asmoa beste urrats bat dela. Hori bai, zehazteko dago zein kasutan emango lukeen Donostiako Udalak pausu hori.
Bost lagun atxilotu dituzte Nafarroan, bizileku-baimenak manipulatzeko sare bateko kide direlakoan
Guardia Zibilak desegindako ustezko erakunde kriminalak bizileku- eta lan-baimenak lortzeko prozesua manipulatzen zuen, diru-truk. Talde kriminaleko kide izatea, Administrazio Publikoaren aurka egitea eta immigrazio irregularra bultzatzea leporatzen zaie.
Perez Iglesias: “Milioi bat pertsona baino gehiago mugituko dira eklipsea ikusiko den inguruetara, eta hori aurreikusi egin behar da”
Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da eta, besteak beste, abuztuaren 12an Euskal Herrian ikusi ahal izango den eguzki-eklipseaz mintzatu da. Sailburuak gomendatu du jendea “oinez edo garraio publikoan joatea eklipsea ikustera”, joan-etorriek trafikoan eragin oso handia izango dutelako. Halaber, eklipsea segurtasunez ikusteko aholku zientifikoei jarraitzeko beharra azpimarratu du, eta lehen neurri gisa homologatutako eklipse-betaurrekoak erabiltzea gomendatu du.
Samina nagusi da Erronkarin, herriko hiru bizilagun Ezka ibaian itota hil ostean
Asteazken arratsaldean emakume bat eta horren bi seme adingabe hil ziren Ezka ibaian itota, eta hiru dolu-egun ezarri dituzte herrian.
Eutanasia legezko izango da Ipar Euskal Herrian ere, Frantziako Parlamentuak heriotza lagundua izateko eskubidea onartu du eta
Orain arte, 2016an onartutako Claeys-Leonetti legeak gaixotasun terminala eta bizi-pronostiko laburra zuten pertsonentzako sedazio sakon eta jarraitua ahalbidetzen zuen. Aurrez ere Asanblea Nazionalak hiru aldiz onartu zuen lege-proiektua, baina atzera bota izan du hori gehiengo kontserbadorea duen Senatuak. Hainbat aldaketa eta erreforma eginda, oraingo bozketa behin betikoa izan da.