Euskal herriko bertsolari txapelketa nagusia

Los ocho finalistas
2022/12/17 - 15:00

Iruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo!
BTN 2022 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA FINALA FINALISTAK 2022-12-13 IRUÑEA
2022/12/17 - 14:38

Maialen Lujanbio egungo txapelduna da, eta azken 25 urteetako final guztietan kantatu du. Amets Arzallusek 2013an irabazi zuen, eta faboritoen artean dago beti. Joanes Illarregi da oraingoan gazteena, 25 urterekin. Finalista guztiak ezagutu ditugu.
20:30 aldera jakingo dugu nork hartuko duen Maialen Lujanbioren lekukoa
2022/12/15 - 10:51

Igandean Nafarroa Arenak hartuko duen final handirako jakingarriak bildu ditugu: zer bertsolari egongo dira? Non ikusi ahalko da? Zer ariketa egin beharko dituzte? Nafarroa Arenatik sartu eta irten ahalko da?...
Zortzi finalistak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
2022/12/13 - 17:05

13.000 lagunek Nafarroa Arena beteko dute igandeko finalean, nor baino nor gehiago egongo direla Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.
Amets Arzallus, Bilboko garailea kantuan. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
2022/12/10 - 15:00

Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?
joanes illarregi
2022/12/07 - 12:33

Gaia: "Joanes semea eta Alaia gurasoa zarete. Joanes sexshop edo denda erotiko batean hasi zara lanean. Lehen lan eguna duzu gaurkoa. Denda ireki berri duzu eta zure lehen bezeroa sartu da: Alaia zure gurasoa". Joanes Illarregik Elizondoko finalaurrekoan, Zortziko Txikiko ariketan egindako lana.
aitor mendiluze
2022/12/07 - 09:03

Aitor Mendiluze bertsolari andoaindarrak, Bilboko azken finalaurrekoan, puntu-erantzunetan egindako lana, Ganbarako ariketan. Honakoak ziren erantzun beharreko puntuak: "Beti korrika eta, presaka gabiltza" eta "Zertarako hartu nahi, zenuke denbora".
Ocho bertsolaris, una sola txapela
2022/12/03 - 23:37

Bilboko finalaurrekoaren ondoren, zehaztuta geratu da finalisten zerrenda. Batzuek badakite zer den hor egotea, beste batzuk lehen aldiz ariko dira. Hori bai, lehen finala izango da emakume bat baino gehiagorekin, orain arte Lujanbiok bakarrik lortu baitzuen finalera sailkatzea.
2022ko Bertsolari Txapelketa nagusiko lehen fasea. Bostgarren saioa. Donostia (Euskal Herria). 2022ko Urriak 8. (Gari Garaialde / Bostok Photo)
2022/12/03 - 09:56

Abenduaren 3an, Aitor Mendiluzek, Amets Arzallusek, Joanes Illarregik, Jone Uriak, Maddalen Arzallusek eta Saioa Alkaizak kantatuko dute Bizkaia frontoian. Saio hori bukatutakoan jakingo dugu zer zazpi bertsolari arituko diren finalean Maialen Lujanbiorekin batera.
2022/11/29 - 16:18

Gaia: Aitor eta Beñat lagunak zarete. Gertu bizi zareten arren, azkenaldian gutxitan egoten zarete elkarrekin. Aitor, Beñatek proposatu dizu hemendik aurrera astero hitzordu bat finkatzea". Gaztelumendi eta Mendiluze, Durangoko finalaurrekoan, Seiko Motzeko ariketan.
2022/11/29 - 15:14

Gaia: "Hilabeteak dira sexu lagunak zaretela. Orain arte, argi zenuten zuen harremana sexura mugatzen zela. Alaia, gaur Onintzak aitortu dizu zurekin matemindu dela. Martin eta Enbeita, Amurrioko finalaurrekoan, Hamarreko Txikiko ariketan.
« 2 3 4 ... 5 »