Euskal herriko bertsolari txapelketa nagusia

2022/11/26 - 21:15
Nerea Ibarzabal nagusitu da Baionako finalaurrekoan
671,5 puntu lortu ditu Ibarzabalek. Bigarren izan da Sustrai Colina (668 puntu) eta hirugarren Beñat Gaztelumendi (656,5 puntu). Atzetik gelditu dira Julio Soto (643,5 puntu), Unai Agirre (639,5 puntu) eta Eñaut Martikorena (584 puntu).
2022/11/26 - 20:48
Nerea Ibarzabalen agurreko bertsoa, Baionako finalaurrekoa irabazi ostean
Markinako bertsolariak 671,5 puntu eskuratu ditu larunbat arratsalde honetan Baionako Laugan izandako finalaurrekoan. Bigarrena Sustrai Colina izan da, 668 punturekin.
2022/11/26 - 15:42
Bertsolari Txapelketaren epaimahaikideen irizpideak eta lana ezagutu ditugu, gertutik
Zazpi epaimahaikidek puntuatzen dituzte Txapelketa Nagusiko saioak. Faseka berritu egiten dira epaileak. Gaiari erantzutea, errimak, denbora, doinua, hizkera, neurria hartzen dira kontuan bertsoa baloratzeko.

2022/11/23 - 13:39
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak Baionara iritsiko dira larunbatean
Beñat Gaztelumedi, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira 17:00etatik aurrera. Zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k.

2022/11/20 - 10:10
Alaia Martin, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finaletik gero eta gertuago
Larunbat arratsaldez Amurrion jokatu den finalerdian garaile izan da Martin 676 puntu biltzea lortu ostean; ariketa guzti-guztietan aurretik aritu da oiartzuarra.
2022/11/19 - 22:09
Alaia Martin garaile Amurrioko finalaurrekoan
676 puntu batu ditu Martinek finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioan eta Aitor Bizkarra izan da bigarren (651,5 puntu). Hirugarren eta laugarren postuan berdindu dute Oihana Iguaranek eta Onintza Enbeitak (632,5). Agin Laburu bosgarren izan da (624 puntu) eta seigarren Miren Artetxe (595,5).
2022/11/19 - 15:40
14 gai jartzailek dute Txapelketa Nagusiko gaiak prestatzeko ardura; 200dik gora 14 saioetarako
Bertsolari Txapelketa Nagusiak gaur hasiko du finalaurrekoen bigarren fasea. 18 bertsolari arituko dira lehian. Bigarren fase osoa zuzenean eitb.eus-en emitituko da. Saioetarako gaiak nola sortu eta prestatzen diren jakin nahi izan dugu.

2022/11/17 - 12:43
Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzulia abiatuko dute larunbatean
Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita izango dira oholtza gainean, Amurrion.
2022/11/15 - 12:32
Iñaki Muruak jantziko dio txapela Txapelketa Nagusiko txapeldunari
Bertsozale Elkarteak bertso munduan, oholtzan, plazan zein sustatzaile gisa, egindako lana eskertu nahi dio gabiriarrari.

2022/11/13 - 09:58
Aitor Mendiluze ere, zuzenean Bertsolari Txapelketako bigarren itzulira
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu da gaur Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. Hala, osatuta geratu dira bigarren itzuliko saioak.

2022/11/13 - 09:46
Aitor Mendiluze 'momia'ren agurra Durangon
Onena izan da bertsolari gipuzkoarra, eta zuzenean eskuratu du bigarren itzulirako txartela.
2022/11/12 - 11:45
Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioa, gaur Durangon
Aitor Bizkarrak, Aitor Mendiluzek, Beñat Gaztelumendik, Eñaut Martikorenak, Julio Sotok eta Saioa Alkaizak parte hartuko dute saio horretan, 17:00etatik aurrera. Eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean eskainiko dute emanaldia.
2022/11/06 - 11:47
Sustrai Colina nagusitu da Irungo finalaurrekoan
710 puntu lortu ditu urruñarrak eta Baionan ariko da azaroaren 26an. Nerea Ibarzabal izan da bigarren 673 punturekin eta Jone Uria hirugarren 660,5 punturekin. 2.510 lagun bildu dira Irungo Ficoban
2022/11/06 - 11:22
Sustrai Colina irabazle, Irungo finalaurrekoan
710 puntu lortu ditu urruñarrak eta Baionan ariko da azaroaren 26an. Nerea Ibarzabal izan da bigarren 673 punturekin eta Jone Uria hirugarren 660,5 punturekin. 2.510 lagun bildu dira Irungo Ficoban. Bideoan entzungai, Sustrai Colinaren agur bertsoa.
2022/11/05 - 15:09
Donibane Garazikoak, aletuta
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatu zen urriaren 29an Donibane Garazin. Bertan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu patxadaz entzuteko. Gure bederatzikoa berriz, Gasteizen dabil. Entzun!

2022/11/05 - 12:19
Irunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa, larunbat honetan
Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira oholtzan. ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute emanaldia 17:00etatik aurrera.
2022/10/30 - 10:07
Oihana Iguaran onena, Donibane Garazin izandako bigarren finalaurrekoan
Datorren azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du Iguaranek, 688,5 puntu lortuta.
2022/10/30 - 00:53
Finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du Oihana Iguaranek Donibane Garazin
688,5 puntu bildu ditu amasarrak eta Amurrion ariko da azaroaren 19ko saioan. Gertu-gertutik, 688 puntu Amets Arzallusek eta koska atera diete biek ondorengoei. 1.350 lagun bildu dira Jai Alai pilotalekuan, sarrera denak salduta.
2022/10/29 - 11:17
Donibane Garazik Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa hartuko du
Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran izango dira nor baino nor gehiago larunbat honetan, 17:00etatik aurrera. Zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB4n.
2022/10/23 - 11:26
Alaia Martinen bertso-agurra, bigarren finalaurrekoetarako txartel zuzena lortuta
729,5 puntu batu ditu Martinek Elizondon izandako lehenengo finalaurrekoan. Zuzenean lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an.