Euskal Mendiak
Asko izan dira urtea mendira joanez hasi dutenak hotzari aurre eginez
Ohitura denez, jende askok hasi du urtea mendira igotzen, eta gailurrean salda bero bat edo xanpain kopa bat zuten zain.
Jende askok agurtzen du urtea Gorbeian eta Pagasarrin gailurra eginez
Tradizioz edo gustu hutsez, jende askok erabaki du urtea mendian agurtzea. Gorbeia, 1.482 metrorekin, jende gehien biltzen duen tokietako bat izan da berriro, eta 2026rako agur eta zorionak emateko irudiak iritsi dira bertatik. Eta hain gora igo beharrik gabe, Pagasarrikoa bezalako ibilaldi irisgarriagoak Gabonetako erromesaldi gune bihurtu dira aurten ere.
Urbiako ostatuak 100 urte bete ditu gaur, mendeurren gazi-gozoa, itxita baitago duela bi astetik
1925eko abuztuaren 30ean zabaldu zen Urbiako fonda, 100 urte hauetan hamaika mendizale hartu ditu, goxo eta beso-zabalik. Mendeurrena, ordea, ateak itxita igaroko da, orain arte ostatua zeramatenek utzi egin baitute, eta kontsezioa dutenek hura martxan jarriko duten lagun berrien bila dabiltza.
71 urteko eskalatzaile bat erreskatatu dute Bidankozen, onik baina akituta
Gizona esekita geratu da via ferrata bat egiten ari zela.