71 urteko eskalatzaile bat erreskatatu dute Bidankozen, onik baina akituta
Gizona esekita geratu da via ferrata bat egiten ari zela.
Erreskatearen irudi bat. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Nafarroako Suhiltzaileek onik erreskatatu dute 71 urteko eskalatzaile bat Bidankozeko via ferratan, 30 metroko altueran. Onik zegoen, baina bidea jarraitzeko indarrik gabe geratu da.
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, 11:51n gertatu da, NA-2130 errepideko 10,5 kilometroan, Bidankozen mendi-ibilaldiak eta eskalada uztartzen dituen via ferratan.
Bertara joan dira Nabaskozeko suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldeko kideak, helikopteroz, eta foruzainak. Eskalatzailea erreskatatu behar izan dute, indarrik gabe geratu baita, baina ez du arreta medikorik behar izan.
30 metroko altueratik zintzilik zela, Erreskate Teknikoko Taldeko kideak helikopteroz eraman dituzte gizona zegoen lekura, eta Nabaskozeko suhiltzaileen laguntzarekin atera dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda