Euskalduna Jauregia
2022/07/01 - 17:58
Behotsik orkestrak 10 urteko ibilbidea ospatuko du larunbatean Bilbon
"10 urte, hamaika lagun" ikuskizuna eskainiko dute uztailaren 2an, Euskalduna jauregian, Bilbon.
2022/07/01 - 00:44
Aitor Etxebarria konpositoreak Gernika 85 estreinatu du, bonbardaketaren biktimen omenezko proiektu sinfonikoa
Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Gernikako Gaudeamus Abesbatzak eta Evelyn Glennie bakarlari internazionalak interpretatuta, bonbardaketa faxistaren 85. urteurrenean Gernikari egindako omenaldi sentitua da.
2022/06/05 - 22:01
4.600 familia medikuk suizidioak nola eragotzi nahiz covid iraunkorra nola tratatu aztertuko dute Bilbon
Ekainaren 7tik 11ra Medikuntza Orokorrari eta Familiari buruzko XXVIII. Kongresu Nazionala egingo da Bizkaiko hiriburuan. 1.600 profesional bertaratuko dira eta beste 3.000k parte hartuko dute online, 140 ponentzia aurkeztuko diren foroan.
2022/05/29 - 22:43
Calamarok bere ibilbidearen errepasoa egin du gaur Bilbon
Andres Calamaro artista Euskaldunako Auditorumean izan da igande honetan bere azken lana aurkezten: "Dios los cría". Lan horretan, bidelagun izan ditu, besteak beste, Julieta Venegas, Leiva, Carlos Vives, C Tangana, Alejandro Sanz edo Julio Iglesias.
2022/05/06 - 15:33
Ukrainaren aldeko omenaldi batek irekiko du BOSen hurrengo denboraldi "eklektikoa"
Bilboko Orkestra Sinfonikoak ukrainar herritarrak hartuko ditu gogoan urriaren 6an, bere hurrengo denboraldi sinfonikoa irekiko duen emanaldian. Atzetik etorriko dira "Eraztunen jauna"ko musika eta Gabriel Erkorekaren lan berriaren estreina, besteak beste.
2022/05/05 - 21:13
'50 Next' zerrendak gastronomiaren etorkizuna ezagutaraziko du ekainean Bilbon
'50 Next' zerrendaren bigarren edizioak sektorearen etorkizuna gorpuzten duen gazte sorta iragarriko du ekainaren 24an.
2022/04/19 - 19:01
OLBEk "Alzira"rekin amaituko du Tutto Verdi proiektua
Giuseppe Verdiren opera laburrenetako baten lau emanaldi eskainiko dituzte Bilbon, Euskalduna jauregian, apirilaren 23, 25, 27 eta 30ean.
2022/04/13 - 13:39
Basque Fest 2022 egitaraua: zer egin dezaket Bilbon Aste Santuan?
Kontsultatu hemen Bilbon Aste Santuan egin ditzakezun planak.
2022/03/30 - 13:57
EAEko Hezkuntzaren "herri erronkari" aurre egiteko "guztion konpromisoa" eskatu du lehendakariak
Eskola-eremuko bizikidetzari eta ongizate emozionalari buruzko kongresuaren inaugurazio ekitaldian, helburu partekatua eskoletan bizikidetza positiboa eraikitzen laguntzea dela azpimarratu du.
2022/03/16 - 11:56
Ainhoa Arteta eta Iruñeko Orfeoia, Euskadiko Orkestraren lagun hurrengo kontzertu sortan
Georg Marken zuzendaritzapean, Brahmsen 'Requiem alemana' eskainiko dute Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen martxoaren 23tik apirilaren 1era.
2022/02/14 - 13:32
Bizi Euskalduna, jauregia zabalik otsailaren 26an
Euskalduna Jauregiaren jarduna barru-barrutik bizi ahalko dute herritarrek egun osoan: kontzertuak (BOS, Anari, Belako…), bisita antzeztuak, hitzaldiak…
2022/01/23 - 17:41
0 eta 3 urte arteko haurrek musika klasikoaz gozatu dute Euskalduna Jauregian
Bilbao Orkesta Sinfonikoak antolatutako ekimena da. Hainbat kontzertu pedagokiko antolatu dituzte, etxeko txikienek eta horien gurasoek elkarrekin Mozart, Bach edota Verdi bezalako musikarien obrez gozatu dezaten.
2022/01/08 - 15:50
Indarkeria desberdinen biktimak elkartu ditu Sarek Euskaldunan
Indarkeria ororen aitortza aldarrikatu dute ETAren, GALen eta segurtasun indarren biktimek, eta politikariei eskatu diete ez dezatela haien samina erabili.
2022/01/08 - 15:28
ETAren biktimek presoen hurbilketa babestu dute, legeak hala baimentzen duelako
Sarek antolatutako mahai-inguruan egin dute, eta indarkeriaren biktima guztientzako "aitortza eta justizia" eskatu dute.
2021/11/30 - 22:11
Jose Luis Perales, Los Secretos eta 'Antoine' musikala, Gabonetan Euskalduna jauregian
Abenduaren 2tik urtarrilaren 15era bitartean, 32 ikuskizun eta 56 emanaldi izango dira lau aretotan.
2021/11/24 - 13:49
Greba prekaritateari aurre egiteko "ezinbesteko tresna" dela aldarrikatu du Mitxel Lakuntzak
ELAren XV. kongresua ostegunean amaituko da eta Mitxel Lakuntza hautatuko dute berriro idazkari nagusi. Gainera, datozen lau urteotarako ponentzia, kudeaketa txostena eta Batzorde Eragilea bozkatuko dituzte.
2021/10/04 - 22:47
ELAk azaroaren 24an eta 25ean egingo du 15. Kongresua Euskalduna Jauregian
Zuzendaritza berria parekidea izango da, eta Mitxel Lakuntzak gidatuko du. Biltzarrean 700etik gora ordezkari batuko dira, eta, besteak beste, datozen urteetarako estrategia zehaztuko dute.
2021/09/27 - 13:06
Brahmsi gorazarre, Euskadiko Orkestraren denboraldia hasteko
Gaurtik, irailak 27, urriaren 13ra, Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu eskainiko ditu Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon alemaniar musikagileari eskainitako festan.
2021/06/03 - 18:10
Nerea Lupardo izango da Euskalduna jauregiko zuzendari berria
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak utzitako lekua hartuko du EAJko legebiltzarkideak.
2021/06/02 - 18:28
Euskaldunak 35 ikuskizun eskainiko ditu uztailean, Aurrera Festen
Konpainiek baldintza mesedegarrietan alokatuko dute espazioa, antzerki, musika, magia eta umorezko ikuskizunak taularatzeko.