Euskalduna Jauregia
2025/01/16 - 10:31
ABAOk ''Tristan und Isolde'' opera eskainiko du
Urtarrilaren 18, 21, 24 eta 27an, Euskaldunak Richard Wagnerren drama musikalaren emanaldiak hartuko ditu. Ikusi operaren entseguak.
2024/12/03 - 19:52
Hizkuntzaren "ehuntze ariketa guztion" ardura dela gogorarazi du Euskararen Nazioarteko Eguneko Manifestuak
Bilboko Euskalduna jauregian egin den ekitaldian ekintzailetzak eta boluntarioen lanak euskararen biziberritzean izan duen ekarpena aitortu nahi izan dute. Eneko Sagardoy aktoreak gidatu du ekitaldia.
2024/10/24 - 19:43
Kardiologia kongresuak eragin ekonomiko handia izango du Bilbon
Kongresuko 4.000 parte-hartzaileek hotelak eta jatetxeak bete dituzte.
2024/10/15 - 16:11
Izaro, Asier Etxeandia, BOS, Bilboko Koral Elkartea eta Hortzmuga, Euskaldunaren zilarrezko ezteietan
Abenduaren 5ean, Bilboko espazioaren 25. urteurreneko ospakizunak burutuko dituzte, Bake Soinuak kontzertuan.
2024/05/24 - 12:59
Larrialdietako langileek zerbitzuaren kudeaketa kaskarra eta euren ''prekarietate'' egoera salatu dute
Zerbitzu horren 30. urtemuga ari dira ospatzen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertantxe bildu dira beharginak bizi duten egoera "jasangaitza" salatzeko.
2024/05/13 - 20:54
Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkide ohia izango da Euskalduna Bilbao jauregiko zuzendari nagusi berria
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko karrerako funtzionarioa, hainbat kargu kateatu ditu EAJn 2003tik, eta Gasteizko Ganberan legebiltzarkide izan da 2024ko maiatzera arte.
2024/05/04 - 22:55
Errobik 50 urteko ibilbidea ospatu du Euskalduna Jauregian, milaka lagunekin batera
Mixel Ducau eta Anje Duhalde, euskal rockaren aitzindariak, oholtzara igo dira berriro, puntako musikariekin batera, goraino bete den Bilboko Euskalduna jauregian. Mende erdiko ibilbide musikal, sozial eta politikoa, belarri eta begietatik, bihotzeraino.
2024/04/15 - 10:09
Albiste izango dira: Israel-Iran, hauteskunde kanpainaren azken txanpa eta Munduko Sormen Foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/08 - 14:25
50.000 afiliaturen langa gainditu du LABek, 50 urte bete berritan
50. urtemuga ospatzeko ekitaldia egin du sindikatuak Bilboko Euskalduna jauregian. Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrek nabarmendu dutenez, "Euskal Herriaren nazio askapenerako eta eraldaketa sozialerako bidea" zabaltzen jarraituko dute aurrerantzean ere.
2024/03/13 - 09:32
Errobi bueltan da, eta kontzertua eskainiko du maiatzaren 4an, Bilbon
Euskarazko poparen aitzindariek Euskaldunako agertokiaren gainean ospatuko dute taldearen 50. Urteurrena, Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru direla.
2024/02/15 - 11:20
Euskadiko Orkestrak Antonio Lauzirikaren "Chillida-Elogios" obra estreinatuko du
Ostegun honetan, otsailak 15, hasiko duen kontzertu programan euskal eskultorea zenaren omenezko lana, Joseph Haydnen 'Zortzigarren Sinfonia' eta Rakhmaninoven 'Hirugarren Sinfonia' joko dituzte, Robert Treviñoren zuzendaritzapean.
2023/12/17 - 17:40
"EH Bilduren garaia" dela esan du Otxandianok
Koalizio subiranistak ekitaldia egin du Bilbon, euskal gizarteari helarazteko prest dagoela etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
2023/11/19 - 18:47
ABAOk Euskalduna jauregia bete du Donizettiren doinuekin
ABAO Bilboko operaren 72. denboraldian, Donizettiren "L´elisir d´amore" estreinatu dute bart Euskalduna jauregian. Elena Sancho soprano donostiarrak eta Joel Prieto tenor madrildarrak jokatu dituzte paper nagusiak. Estreinaldiaren biharamunean, Sanchorekin hitz egiteko aukera izan dugu.
2023/10/29 - 10:38
2.000 haur baino gehiago izan dira ''Go!azen'' telesailaren 10. denboraldiaren aurrestreinaldian, Bilbon
Euren aktore gogokoenak ikusi dituzte agertoki gainean, eta hurrengo denboraldiaren lehenengo atalarekin disfrutatu dute. 10. denboraldia azaroaren 17an estreinatuko da ETB1en.
2023/07/24 - 14:37
Aurrera Festek 14 ikuskizun eskainiko ditu Euskalduna jauregian
Euskalduna jauregiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baldintza berezietan lagako diete espazioa, berriz ere, sortzaileei eta sustatzaileei.
2023/07/24 - 10:25
Albiste izango dira: U23aren emaitzak, EBren bilera informala Bilbon eta Rodasko sutea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/24 - 09:07
EBko Kontsumo eta Industria ministroek Europako industriaren autonomiaz eztabaidatuko dute Bilbon
Bilera informala egingo dute Euskaldunan gaur eta bihar hiru saiotan banatuta, eta, erabakirik hartuko ez bada ere, 2020-2025 Kontsumitzaileen Agendari eta Europako industriaren garapenari eta autonomiari buruz eztabaidatuko dute.
2023/03/13 - 14:37
Iberdrolak elektrifikaziorako "bide zuzena" eta "helburuak" ezarri beharra defendatu ditu
Konpainiaren ustez, garrantzitsua da trantsizio energetikoan "pausoa bizkortzea", autonomia, autosufizientzia eta independentzia bezalako kontzeptuak bitarteko.
2023/03/02 - 15:56
Gaur banatuko dira 2023ko Gaztea Sariak
Euskalduna Jauregiko ateak arratsaldeko 18:00 irekiko dira eta aukera izango da "Gu" saio berezia bertatik bertara ikusteko. Gazteako Youtube kanalak zuzenean eskainiko du ekitaldia eta eitbeus-ek ere bai.
2023/03/02 - 13:41
Notak eta letrak 70 kontzertutan, Musika-Música jaialdian
Musika klasikoko jaialdiak musika sinfonikoko eta ganbera musikako maratoia eskainiko du, besteak beste, Beethoven, Liszt, Txaikovski, Schubert eta Bizeten musikarekin eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Shakespeareri eskainitako literatura keinuekin.