Albiste izango dira: U23aren emaitzak, EBren bilera informala Bilbon eta Rodasko sutea
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- U23aren emaitzak: Alderdi Popularrak irabazi ditu hauteskunde orokorrak, baina Voxekin batuta ere, ez du gobernua osatzeko gehiengo osoa lortu. PSOEk ondo eutsi dio —2019an baino bi eserleku gehiago eskuratu ditu— eta, ingurumari honetan, bi aukera baino ez daude mahai gainean: gobernu aurrerakoia (Juntsen abstentzioa behar da) edo hauteskundeak berriro egitea.
- EBren bilera informala Bilbon: Europar Batasuneko (EB) herrialdeetako Kontsumo eta Industria ministroek Kontsumitzaileen 2020-2025 Agendari eta Europako industriaren garapenari eta autonomiari buruz eztabaidatuko dute Bilboko Euskaldunan, gaur eta bihar egingo duten bilera informalean.
- Rodasko sutea: Gutxienez 30.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Greziako Rodas uharte handitik duela sei egun piztu zen sutearen ondorioz. Foku ugariko sute erraldoia da, eta horietako hiruk oraindik kontroletik kanpo jarraitzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"