U23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP eta Vox gehiengo osotik urruti geratu dira, eta Sanchezek gobernu aurrerakoia gidatzen jarrai dezake

Alberto Nuñez Feijoo popularrak irabazi ditu hauteskunde orokorrak, baina presidente izateko aukerarik ez du ia. Bere aldetik, Sanchezek eutsi egin dio eta presidente izaten jarraitzeko aukera dauka. Junts Per Catalunya alderdiaren esku legoke giltza.
Diputatuen Kongresu berria.
Diputatuen Kongresu berria.

Irabazi bai, baina ez uste bezain erraz. PP izan da alderdi bozkatuena igande honetako Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan, botoen % 33,01ekin 136 eserleku eskuratuta, orain lau urteko bozketan baino 47 gehiago.  Emaitza horiekin, oso zail izango du Alberto Nuñez Feijook presidente kargura iristea, eskuineko blokeak ez baitu horretarako gehiengoa ahalbidetzen.

Zure interesekoa izan daiteke: Hauteskunde Orokorren emaitzak
Iragarkia
20230724001852_feijoo_
18:00 - 20:00

Bigarren postuan PSOE geratu da, botoen % 31,7 eta 122 eserlekurekin, aurrekoetan baino bi gehiago, eta Vox hirugarren, 33 diputaturekin, aurreko legealdian baino 19 gutxiago. Sumar Mugimendua, berriz, laugarren lekuan geratu da, 31kin, Unidas Podemosek 2019an eskuratu zituenak baino 7 gutxiago.

Iragarkia
sanchez
18:00 - 20:00

Halaber, ERC izan da eguneko beste protagonistetako bat, Kongresuan azken lau urteotan izan duen ordezkaritza ia erdira jaitsiko duelako: 13 diputatu izatetik 6 izatera igaroko da alderdi kataluniarra.

Mapa politiko berriak atzera berriz blokeoaren mamua ekar dezake mahai gainera. Izan ere, eskuineko blokeak ez du gehiengoa lortu; PPk eta Voxek 169 diputatu batzen dituzte, gehiengo osorako behar diren 176tik urruti, baina ezkerreko blokeak ere inbestidurako alderdiekin bakarrik ezingo luke. Junts Per Catalunyaren babesa beharko luke, nahi eta nahi ez.

Hauek dira emaitzak:

PP: 136 eserleku (+47)

PSOE: 122 eserleku (+2)

Vox: 33 eserleku (-19)

Sumar: 31 eserleku (-7)

Junts Per Catalunya: 7 eserleku (-1)

ERC: 7 eserleku (-6)

EH Bildu: 6 eserleku (+1)

EAJ: 5 eserleku (-1)

BNG: eserleku 1

UPN:  eserleku 1

Coalicion Canaria:  eserleku 1

Parte-hartzea % 70,18koa izan da, 2019ko azaroaren 10eko bozketan baino ia lau puntu gehiago.

Hego Euskal Herria

EAEn, PSE-EEk irabazi ditu hauteskunde orokorrak boto kopuruari dagokionez, % 25,28 eskuratuta. Bigarren lekuan EAJ gelditu da, botoen % 24,02rekin, baina oso gertu dauka EH Bildu, hirugarren postuan, % 23,95arekin. Modu horretan, diputatu kopuruan berdinduta geratu dira hiru alderdiok: bosna eskuratu dituzte. PPk bi ordezkari lortu ditu eta Sumarrek bat.

Nafarroan, berriz, PSNk irabazi ditu hauteskundeak. Sozialistek bi diputatu lortu dituzte, eta PPk, EH Bilduk eta UPNk bana.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X