Kontseilua
2022/02/03 - 11:26
Paul Bilbao: "Botere judizialak hizkuntza politika egitea erabaki du"
Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, "modu bateratuan egin behar zaio aurre honi, eta harresi bat eraiki behar da eraso hauen kontra".
2022/02/02 - 14:52
Kontseiluak salatu du hizkuntza politika "nahierara" arautzen hasia dela botere judiziala
Halaber, azpimarratu du euskalgintzak "berriz ere plazak betetzeari ekin" diola, eta jakinarazi hezkuntza, administrazioa eta eremu sozioekonomikoa izango dituela "lehentasunezko jardun eremu".
2022/02/02 - 12:44
Laudiok helegitea aurkeztuko du langile baten kaleratzea baliogabetzat jo duen epaiaren aurka
Kontseiluak salatu du hizkuntza politika "nahieran" arautzen hasi dela botere judiziala, epaien bidez; eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gogorarazi du euskara hizkuntza ofizialetako bat dela. EAJk, EH Bilduk, ELAk eta LABek ere gogor kritikatu dute ebazpena.
2022/01/31 - 14:20
Kontseiluak "onartezintzat" jo du Nafarroako Gobernuak aurkeztutako euskararen dekretuaren zirriborroa
"2017a baino lehen zegoen araudiarekin erkatuz, atzerapausoa dakar. Ulertezina da garai ilunetako hizkuntza politiketan hartutako neurriak ez baliogabetzeaz gain, are gehiago murriztea. Lehen gutxi, orain gutxiago" esan du Paul Bilbaok.
2022/01/31 - 13:25
''Nafarroako Gobernuak euskararen erabilpenari buruz prestatutako lege proposamena atzerapauso onartezina da''
Garai ilunenetako printzak dituen dekretua dela esan dute Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Oraindik zuzenketak aurkezteko garaiz daudela diote eta alderdi politikoei dituzten tresna guztiak erabiltzeko eskatu diete, mobilizazioak baztertu gabe.
2021/12/15 - 12:20
Adostasun sozialaren bidetik bultzatu nahi du Kontseiluak Nafarroako Euskararen Lege berria
Nafarroako Euskararen Legeak 35 urte bete dituen egunean, salatu dute dena ez dela onargarria "desadostasunaren izenean", herritarren eskubideak baitira jokoan daudenak. Adostasun soziala lortu nahi dute, elkarrekin jauzi egiteko adostasun politikora.
2021/11/24 - 15:37
Ikastolek eta Kontseiluak Kataluniako murgiltze ereduaren aurkako epaia gaitzetsi dute
Indarrean den LOMLOE legeak erkidegoei hezkuntza hizkuntzen inguruan erabakitzeko ahalmena ematen diela aldarrikatzen dute eta, "premiazko" jo dute, Euskal Herrian murgiltze eredua jaso eta hizkuntza ereduak indargabetzea.
2021/07/02 - 23:17
Nafarroan "euskaraz bizitzeko eskubidea" aldarrikatu dute herritarrek Iruñean
Nafarroako Gobernuak onartu nahi duen dekretu berriarekin kezkatuta agertu da Euskalgintzaren Kontseilua, lan-postu publikoetan jarduteko probetan euskararen puntuazioari eragiten diolako.
2021/07/02 - 22:39
Hizkuntza eskubideak bermatzearen aldeko manifestazioa, Iruñean
Manifestazio jendetsua egin dute Iruñean, Maria Chiviteren gobernua prestatzen ari den euskararen dekretu berria salatzeko eta hizkuntza eskubideen alde.
2021/06/19 - 17:47
'Batuz aldatu', heldu da hizkuntza-politiketan jauzia egiteko ordua
Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko dokumentua aurkeztu du, gaur goizean, Donostian. Eremu askotako ia ehun eragilek hartu dute parte dokumentuaren lanketan.
2021/05/29 - 22:59
Euskararen murgiltze ereduaren alde, milaka pertsona Baionako kaleetan
Manifestazio jendetsua Lauga kiroldegiaren aitzinetik abiatu da, eta Roland Barthes plazara 18:00ak aldera heldu da. 10 000 pertsona baino gehiago bildu dira Baionan, azken zenbaketaren arabera.
2021/05/28 - 13:49
Berezko hizkuntzen mozioari Madrilen baietz eta Iruñean ezetz esatea salatu dute
Diputatuen Kongresuan egindakoaren kontra, ofizialtasuna ezartzeko beharrezko aldaketei ezezkoa eman die Nafarroako Parlamentuak. "Kontraesana" ikusten du hor Kontseiluak.
2021/05/22 - 17:38
Eragile sozial, politiko eta sindikalen arteko batasuna aldarrikatu du Kontseiluak
Auzitegietatik euskararen aurka iristen diren epaien aurrean, eragileen artean estrategia bat adosteko ordua dela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak, Bilbon egin duen bilkuran.
2021/05/22 - 15:45
Euskararen aldeko borrokan "eragileen arteko batasuna" aldarrikatu du Kontseiluak
Eragile sozial, sindikal eta politikoei dei egin die Paul Bilbaok, euskarekin lotutako gaietan auzitegietatik heltzen ari diren epaiei aurre egiteko. "Atzerapauso" handiak etor daitezkeela esan du.
2021/05/22 - 09:35
Bilbao: "Euskararen markoa blindatu behar dugu, epai gehiago nahi ez baditugu"
Auzitegiek euskararen inguruan aspaldi hartuta duten norabidea berretsi baino ez du egin Irungo Udalera iritsi den epaiak, Euskalgintzaren Kontseiluaren ustez. Gaur, bilkura deitu dute hori salatzeko.
2021/05/19 - 12:37
Larunbatean Bilboko Justizia Auzitegi parean biltzeko deia egin du Kontseiluak
Euskara arloko azken epaien aurka protestatzeko, Bilboko Justizia Auzitegiaren parean bilduko dira 11:00etatik aurrera, 'Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!' lelopean.
2021/05/18 - 16:14
Enpresetan euskara planak sustatzea eskatu dute Kontseiluak, ELAk eta LABek
Hiru agenteren ordezkariak EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiekin bildu dira ekimen horren alde egiteko eskatzeko.
2021/05/17 - 22:59
Euskalgintzako elkarteek gogor kritikatu dute Irungo Udaltzaingoaren inguruko epaia
Irungo Udaltzaingoaren inguruko epaiaren gisakoak “hizkuntzaren berreskurapen-prozesuan traba besterik ez” direla ohartarazi dute, eta batasunerako deia egin dute halakoei aurre egiteko.
2021/05/17 - 14:23
Auzitegiak hizkuntza-politiketan eragile bihurtu izana salatu du Kontseiluak
Irungo Udaltzaingoaren inguruko epaiaren gisakoak “hizkuntzaren berreskurapen-prozesuan traba besterik ez” direla ohartarazi dute, eta batasunerako deia egin dute halakoei aurre egiteko.
2021/05/13 - 12:20
Irungo Udaltzaingorako deialdi publikoko hizkuntza eskakizuna atzera bota du epaileak
Behatokiak eta Kontseiluak gogor jo dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontra, herritarren hizkuntza eskubideak erasotzen dituelako. Erabakia "politikoa" dela gaitzetsi dute.