Ikastolek eta Kontseiluak Kataluniako murgiltze ereduaren aurkako epaia gaitzetsi dute
Kataluniako Hezkuntza Sistemako murgiltze ereduaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia arbuiatu du Ikastolen Elkarteak eta adierazi du ezin zaiola trabarik jarri "herri batek bere hizkuntza, hizkuntza gutxitua gainera, biziberritzeko nahia aurrera eramateko bideari, ez legeen bitartez, ezta lege horiek interpretatu eta epaiak ematen dituzten erakundeen bitartez ere".
Epai honek "are eta premiazkoago egiten du" Ikastolen Elkartearen ikuspuntutik, "gure hezkuntza sistemaren lege berriak murgiltze eredua jasotzea eta hizkuntza ereduak indargabetzea". Hala egiten ez badu, ohartarazi dute "Espainiako justizia auzitegien eta helegiteak jartzen dituzten Espainiako alderdi politikoen eta gure hizkuntzari erasoka dabiltzan bestelako eragile batzuen esku" egongo dela berriro euskal hizkuntza komunitatea "Katalunian gertatu den bezala".
Ohar batean azaldu dutenez, lehenik Kataluniako Auzitegi Nagusiak eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaiak Kataluniako Hezkuntza Legean du oinarria. Azaldu dutenez, 2009an onartu zen lege hori, Espainian LOMCE legea indarrean zegoela eta, testuinguru horretan, ikasgaien % 25 gaztelaniaz ematera behartzen zuen dekretu bat indarrean zela. Beraz, "hori aintzat hartuta, bi auzitegiek bat egin dute dekretuaren irakurketarekin".
Gaur, baina, LOMLOE legea dago indarrean, eta, zehazki, haren 38. xedapen gehigarria izan zen "Espainiako Hezkuntza Lege berria onartu zenean, positibotzat jo" zuten alderdi bakarra. Izan ere, haren bitartez, gaztelaniari dagokion "komunikazio-hizkuntza" kontzeptua desagertzeaz harago, erkidegoetako gobernuei ahalbidetzen zaie nork bere erkidegoko hizkuntzan komunikazio gaitasuna osoki garatzeko neurriak hartu ahal izatea eta murgiltze ereduan sakondu ahal izatea.
38. xedapen gehigarriak adierazten dituen terminoetan "murgiltze eredu bat jasotzea da gure hezkuntza- sisteman euskara normalizatzeko gaur egun dagoen benetako blindaje bakarra" Ikastolen Elkartearen ustez.
Horregatik "aukera paregabea" deritzo honi Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako garatuko den hurrengo hezkuntza legean "euskara ikaskuntza eta hezkuntza-hizkuntza legez ezarri" eta "euskarari behar duen bultzada emateko, bai eta ikasleek, derrigorrezko hezkuntza amaitzen dutenean, euskaraz gaitasun osoa izateko ere".
Nabarmendu dute garrantzitsua dela gazteleraren % 25eko erabilera gutxienekoa arautzen duen dekretua (1513/2006 Errege Dekretua, LOMCE arautzeko eginikoa) aldatzea, "gaztelaniaren gutxieneko komunikazio-erabileraren zehaztapena organo judizialek adierazi duten bezain handia izan ez dadin".
Kontseiluarentzat "oinarri juridikorik ez"
Euskalgintzaren Kontseiluak erabakia "oso larria" dela uste du, baina, "tamalez, azken urteotan botere judizialak abian jarritako estrategiaren" barruan kokatu du. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, «esaten ari gara botere judiziala berezko hizkuntza-komunitateen eskubideen aldeko ekimenen kontra ari dela, behin eta berriro, hizkuntza-politika egiten ari dela, eta erabaki honek jarrera hori berresten du" eta, gaineratu duenez, "Kataluniari dagokionez, aspaldidanik izan du jomugan bertako eredu orokortu inklusiboa".
Kontseiluaren arabera, "ez dago zalantzarik inertzia politikoak bultzatutako estrategia" dela. Izan ere, Kataluniako eredua abian jarri zenean, "orduan ere saiatu ziren bertan behera uzten". Baina Auzitegi Konstituzionalak berak berretsi zuen ereduaren legezkotasuna, "sistemak betebeharra duelako derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan ikasleek hizkuntza ofizialetan gaitasun egokiak izan ditzaten".
Horren harira, Kontseiluak uste du erabakiak ez duela oinarri juridikorik, "urteetan legezkoa izan dena, legez kontrako bihurtu" baitute. "Are gehiago, berriki onartutako LOMLOE legearen arabera autonomia-erkidegoei aukera zabal dakieke irakas-hizkuntzaren inguruko erabakietan. Beraz, argi dago Auzitegi Gorenak Damoklesen ezpata baliatu nahi duela» gaineratu du Bilbaok.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.