Euskara
2024/12/03 - 20:59
Baionako urrezko domina jaso du Xarles Videgain euskaltzainak
Euskaltzain baionarrak euskararen atlasa osatu zuen, besteak beste, herriz herri milaka elkarrizketa eginda.
2024/12/03 - 20:00
Euskararen erabilera areagotzean jarri du azpimarra Imanol Pradales lehendakariak
"Euskarak guztion mugimendua behar du, guztiona delako euskara, hemen bizi eta lan egiten dugun guztiona, baita etorriko diren guztiona ere. Guztiok behar gaitu: euskaldunak, euskaldun izango direnak, eta baita ez direnak ere", gehitu du lehendakariak.
2024/12/03 - 19:52
Hizkuntzaren "ehuntze ariketa guztion" ardura dela gogorarazi du Euskararen Nazioarteko Eguneko Manifestuak
Bilboko Euskalduna jauregian egin den ekitaldian ekintzailetzak eta boluntarioen lanak euskararen biziberritzean izan duen ekarpena aitortu nahi izan dute. Eneko Sagardoy aktoreak gidatu du ekitaldia.
2024/12/03 - 19:05
Euskararen erradiografia
Herritarren % 12,6k soilik erabiltzen du euskara kalean. Gipuzkoan hitz egiten da gehien, % 31k, eta atzetik ditu, nahiko urrun, Bizkaia, Nafarroa, Ipar Euskal Herria eta Araba.
2024/12/03 - 13:44
Deustuko Unibertsitateak giza mosaiko handi bat osatu du EUS letrekin, Euskararen Eguna ospatzeko
Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunak 75 urte bete ditu, eta Deustuko Unibertsitateak bat egin du ospakizunarekin. Hainbat jarduera antolatu ditu, euskarak unibertsitate-esparru guztietan aurrera egin dezan laguntzeko.
2024/12/03 - 08:39
Albiste izango dira: Euskararen Nazioarteko Eguna, Glovoko buruaren deklarazioa eta umeak haztearen kostua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/03 - 06:00
Hizkuntza harrera, euskarara aliatu berriak erakartzeko bide
Hizkuntza harrera egoki batek euskarara herritar gehiago batzeko bidea zabal dezake. Hor dute begirada jarrita erakundeek zein euskalgintzako herri mugimenduek. Errealitate soziodemografiko berria hizkuntzara aliatuak batzeko aukera gisa ikusten dute.
2024/12/03 - 06:00
Euskarara iristeko eta euskaraz jabetzeko bideak
Euskararen lurraldera iristen diren herritar etorri-berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntza biziberritzeko. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusiak.
2024/12/01 - 20:48
Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea
Oihana Iguaranek irabazi du Arrasateko finalaurrekoa eta zuzenean sartu da finalean. Aurrez, Beñat Gaztelumendik eta Alaia Martinek ere bazuten lortuta txartela. Puntuazioz, Ane Labaka, Nerea Elustondo, Eneritz Artetxe, Andoni Rekondo eta Aner Peritz 'Euzkitze'ere igaro dira finalera.
2024/11/30 - 12:31
Euskalgintzaren Kontseiluak "larrialditik indarraldira" jauzi egiteko deia egin du 2025ari begira
Euskararen normalizazioa agenda politiko eta sozialaren "erdigunean" jartzea eskatu die erakundeei, eta eragile politiko eta sozialei. 2025 amaierarako mobilizazio handi bat iragarri du.
2024/11/30 - 11:05
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi", Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran.
2024/11/26 - 20:38
Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urtemugan, euskara gizarte kohesiorako elementu gisa aldarrikatu dute
Hiru euskal administrazioetako eta euskalgintzako ordezkariak Baionan bildu dira gaur, Eusko Ikaskuntzak deituta, euskararen unibertsaltasunaren alde 1948an egindako aldarrikapenak berritzeko.
2024/11/24 - 21:58
Alaia Martinek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean sartu da
Oiartzuarrak 544,5 puntu eskuratu ditu. Eneritz Artetxe izan da bigarrena, 519,5 punturekin, eta Aner Peritz "Euzkitze" hirugarrena, 512rekin. Azken finalaurrekoa igandean jokatuko dute, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.
2024/11/24 - 10:30
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi.
2024/11/20 - 16:49
Euskararen ofizialtasunean jauzi kualitatiboa eskatu dio Europan Pradales lehendakariak Roberta Metsolari
Imanol Pradales lehendakaria eta Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidentea arratsaldeko lehen orduan bildu dira, lehendakariak Belgikara egin duen bidaia ofizialaren bigarren egunean.
2024/11/14 - 08:41
Pradales: ''Asmatu egin behar da hizkuntzaren transmisioan jauzia egin eta geroa ziurtatzeko bidean''
Elkar argitaletxeak Adunan duen egoitzara egindako bisitan, Imanol Pradales lehendakariak azaldu du euskararen etorkizuneko "herri estrategia egokiak" aktibatu behar direla, euskalgintzarekin "elkarlanean" eta "egungo momentua ondo" ulertuta.
2024/11/09 - 18:25
Euskara "larrialdi linguistikoan" dagoela-eta, "lehentasunezko ekinbidetzat" hartzeko dei egin du ELENek
Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak larunbat honetan onartutako ebazpenean, euskararen normalizazio-prozesua moteltzearen arrazoiak azaldu dituzte, eta eraso judizialak, euskararen ofizialtasunari eremu batzuetan jarritako betoa edo globalizazioa aipatu dituzte horien artean.
2024/11/07 - 13:44
Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoa aurkeztu dute
Eneko Atxa, Oihana Azkorbebeitia, Bengo, Lutxo Egia, Albina Stardust, Ana Goitia, Itziar Ituño, Roberto Moso, Zibel Untsain, Esti Urresola eta Mikel Urrutikoetxea dira aurtengo enbaxadoreak. Borondatez ariko dira Euskaraldiaren berri ematen eta ekimenean parte hartzera gonbidatzen.
2024/11/07 - 11:29
Eskisabel: ''Euskararen normalizazioaren ikuspegitik, erreakzionarioa da Foru Gobernuren dekretua''
Besteak beste, Nafarroako Gobernuak onartu berri duen merezimenduen dekretu berria eta euskararen kontrako oldarraldi judiziala izan ditu hizpide Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
2024/11/07 - 10:37
Nafarroako Gobernuak hizkuntzen balorazioa arautzen duen merezimenduen dekretua onartu du
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak "euskararekiko jarrera eta estrategia atzerakoia" izatea egotzi diote Nafarroako Gobernuari, dekretua "euskarafoba" dela esanez.