Euskaraldia, ezagutzatik erabilerara lerratzeko akuilua
Iritsi da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Maiatzaren 15etik 25era, Ahobizi eta Belarriprestez beteko dira Euskal Herriko kale, etxe, lantoki eta eskolak, euskara gehiago, gehiagotan eta jende gehiagorekin erabiltzea bilatzen duen ariketa sozial masiboaren kari.
Parte hartzea oso erraza da.
Lehen hitza euskaraz egitea proposatzen du Euskaraldiak, horrela jokatzeak euskarari bide asko zabalduko dizkiolakoan, eta euskaraz ulertzen dutenekin euskarari eustea, beraiek erdaraz erantzun arren.
Ahobizi edo Belarriprest?
Euskaraldian parte hartzeko Ahobizi edo Belarriprest rolen artean aukeratzeko orduan, gakoa ez da zer euskara maila duzun, Euskaraldiaren antolatzaileek azaltzen dutenez, ezpada dakizun euskara hori nola erabiliko duzun.
Horra, hau eduki behar da kontuan rol bat edo bestea hartzerakoan:
Xaxatzaileak
16 urtetik beherakoak xaxatzaile izatera bultzatu dituzte Euskaraldiaren antolatzaileek. Haur eta nerabeek egiteko garrantzitsua dutela uste dute, "etorkizuneko parte-hartzaileak izateaz gain", erabileraren aldeko "ezinbesteko pedagogia" egin baitezakete Euskaraldiak proposatzen duena etxeetan egitera animatuz eta elkarrizketak ele bitan izatera sustatuz.
Laugarren Euskaraldia
Aurtengo Euskaraldia laugarrena izango da, udaberrian egingo den lehenengoa. Lehen Euskaraldia 2018an gauzatu zen, bigarrena 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izan zen, covid-19aren pandemiak erdiz erdi zeharkatuta, eta hirugarrena 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra.
Ezagutzatik erabilerara
Ohi bezala, herritarren ezagutzatik erabilerarako urratsa egitea izango da Euskaraldiaren helburu nagusia, euskara ulertzen duten hiztunek hizkuntza ohiturak aldatzea.
Abestia
11 eguneko praktika sozial masiboak soinu-banda izango du laugarren edizio honetan. Bulego taldeak "Gure bihotzaren taupadak" konposatu eta grabatu du ekimenarekin bat egite aldera, "edonork entzuteko moduko abesti herrikoia".
Zure interesekoa izan daiteke
13 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzea proposatu du Bruselak
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontzak % 8,4 gutxitu dira Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak