Euskara
2024/03/16 - 19:20
Joseba Asironek eraman du Korrikaren lekukoa Iruñeko Udalaren izenean
Udaletxeko plazan hartu du Iruñeko alkateak Korrikaren lekukoa. Jendetza bildu da, eta Peñen Federazioaren eskutik jaso du lekukoa.
2024/03/16 - 18:59
Euskal Herrian Euskarazek bi eskakizun egin dizkio Nafarroako Parlamentuari
Korrikaren lekuko aldaketa baliatuta, Sugoi Etxarrik gutuna eman dio Unai Hualderi, Nafarroako Parlamentuko presidenteari.
2024/03/16 - 15:53
Korrika Bartzelonara heldu da
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, Korrika antolatu dute Katalunian. Euskararen aldeko lasterketaz gain, beste hainbat ekitaldi ere egin dituzte.
2024/03/15 - 15:02
Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean, eitb.eus-en
Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi Arabako bertsolari onena izateko lehiatuko dira Antzoki Zaharrean. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
2024/03/15 - 14:41
Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean, eitb.eus-en
Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi Arabako bertsolari onena izateko lehiatuko dira Antzoki Zaharrean. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
2024/03/15 - 14:40
Korrika iritsi da Nafarroara
Baigorri atzean utzita, euskararen aldeko lasterketa Izpegiko mendatetik sartu da Nafarroan. Korrikak iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du Nafarroa, eta Araban iritsiko da astelehenean.
2024/03/15 - 14:12
23. Korrikaren argazki onenak
Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 14an abiatu zen Irundik (Gipuzkoa), eta 11 egunez Euskal Herria osoa zeharkatu du, hilaren 24an Baionara iristeko. Hemen bildu ditugu, egunez egun, Korrikak utzitako argazki onenak.
2024/03/15 - 08:57
Albiste izango dira: Saretzen: Banku bulegoen erradiografia, Amnistia Legea eta Korrika Nafarroan sartuko da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/14 - 23:06
Korrikaren hasierak utzi duen une bitxi eta xelebrea, batere ondoriorik izan ez duelako
Adineko gizon batek errepidea unerik okerrenean gurutzatu du Irungo (Gipuzkoa) kale batean, baina lekukoa zeramaten bi lagunek tupust egitea saihestu dute.
2024/03/14 - 21:07
Korrikaren hasiera eta aurreneko egun gogoangarria, Gipuzkoan eta Lapurdin barna
Abiatu da 23. Korrika, lasterketak berezkoak dituen emozio, urduritasun eta zirrara artean. Bidasoako AEK euskaltegiko 11 irakaslek izan dute lekukoa eskutan hartu eta lehen kilometroa egiteko ohorea, Irungo San Juan plazatik abiatuta.
2024/03/14 - 17:40
Abiatu da Korrika, Irundik Baionara
Bidasoako AEK euskaltegiko 11 irakaslek izan dute lekukoa eskutan hartu eta lehen kilometroa egiteko ohorea. Irunen batu diren milaka euskaltzaleren txalo artean egin dituzte lehen pausoak. eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du ibilbide osoa.
2024/03/14 - 17:13
Martxan da 23. Korrika
Irundik abiatuta, Euskal Herriko bazterrak zeharkatuko ditu 11 egun eta 10 gauez, Baionara iritsi arte, 'Harro Herri' lelopean. Guztira 2.700 kilometro egingo ditu. Korrika zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
2024/03/14 - 09:02
Herri harrotasunaren aldarria zabalduko duen Korrika gaur abiatuko da Irundik Baionara
Euskal Herri osoa, lurraldez lurralde, zeharkatu ondoren, martxoaren 24an iritsiko da lasterketa Lapurdiko hiriburura. Han ezagutuko da lekukoak gordeta eramango duen mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. Korrikak.
2024/03/14 - 09:00
Albiste izango dira: Korrikaren hasiera, hauteskundeak Katalunian eta Erreginaren Kopa: Bartzelona-Athletic
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/13 - 13:09
Korrikaren 23. edizioaren jarraipen zabala aurkeztu du EITBk
Martxoaren 14tik 24ra, EITBko hedabide guztiek gertutik jarraituko dituzte Korrikaren urratsak, programa, tarte berezi eta zuzeneko emanaldien bidez. Harro Herri lelopean, herriz herri ibiliko da lasterketa eta EITBk Korrikarekin bat egingo du berriro ere.
2024/03/11 - 14:08
Dena prest Irunen, datorren ostegunean 23. Korrikari hasiera emateko
"Harro Herri" lelopean, egun osoko egitaraua antolatu dute Irunen, euskararen aldeko lasterketa jai giroan abiatzeko. 16:00etan hasiko da Korrika, eta lehen kilometroa Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek egingo dute
2024/03/11 - 13:55
Egun osoko egitaraua prestatu dute Irunen, ostegunean abiatuko den Korrikari hasiera emateko
23. Korrikari hasiera emateko prestatu duen egitaraua aurkeztu du AEK-k. Gazte Korrikak emango dio hasiera egunari, 11:00ak aldera, eta Korrikaren hasiera ekitaldia 15:30ean izango da, 16:00etan euskararen aldeko lasterketa abiatu aurretik. Arratsalde-iluntzean kontzertuak izango dira.
2024/03/10 - 21:19
Euskal Herriko periferiako ikastolei aitortza egin die gaur Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Beskoitzen
"Ikastolak herriari" egitasmoaren baitan, periferiako zortzi ikastetxeri aitortza egin diete, euskara eta euskal kultura muga inguruetan bultzatzeko egiten duten lanarengatik. Beskoitzen hunkiturik hartu dute ekitaldia, euren Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.
2024/03/09 - 23:30
Bruselan ere, Korrikaren alde
"Bruselan ere, euskararen alde" lelopean, dozenaka lagun bildu dira Bruselako parkean, Euskal Etxeak antolatuta. Parketik korrika egin ondoren, merezitako pintxo-potea egin dute jai-giroan. Martxoaren 14an emango zaio hasiera 23. Korrikari, Irunen, eta hilaren 24an amaituko da, Baionan.
2024/03/07 - 17:38
Soinu elektronikoz betetako abestia sortu du Neomak taldeak Herri Urrats festarako
Gaur aurkeztu dituzte aurtengo Herri Urrats 2024 festaren abestia eta bideoklipa. Soinu elektronikoz betetako abestia sortu du Neomak taldeak. Ortzadarra lelopean, maiatzaren 12an izango da jaia eta jasotako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da.