Euskara
2025/06/07 - 16:55
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak
Nuñez Feijoo, aldiz, Ayusorekin lerrokatu da, eta Pradales aurreko lehendakari guztiak baino euskaldunagoa den galdetu du, ironiaz.
2025/06/07 - 15:34
Iñigo Ansola (EAJ): ''Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen''
Gorlizen Alderdikide Egunaren ospakizunetan EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Ayusori gogoratu dionez, "euskara Estatuko hizkuntza ofiziala ere bada, eta ez dago atzerapausorik ematerik".
2025/06/07 - 13:38
Isabel Diaz Ayuso: "Atzerritar sentiarazi nahi gaituzte Espainian"
Ayusoren esanetan, "altxatzea eta joatea ez da aparteko kenua politikan", eta azpimarratu du "koherentea" iruditu zitzaiona egin zuela, "hori normala ez dela erakustea". "Espainia ez da nazio plurinazionala", esan du berriro gaur.
2025/06/06 - 20:33
Pradales: "Konferentzia honen inguruan sortu den ikuskizuna lotsagarria da, ez dakit merezi duen itzultzea"
Lehendakariak bere atsekabea berretsi du Bartzelonako bileraren (eta Santanderko aurreko bileraren) emaitzagatik, eta komenigarritzat jo du "hausnarketa sakona" egitea horrelako konferentzien metodologiari eta horietarako aurrelanari buruz, gaur "desadostasuna erabatekoa" izan delako.
2025/06/06 - 19:28
Chivite, Ayusoren jokabideaz: ''Gure herriaren aniztasuna ez ulertzea da''
Nafarroako Gobernuko lehendakariak Madrilgo presidentearen jokabidea kritikatu du, eta "konfrontazioa lortzeko konfrontazioa" bilatu duela uste du.
2025/06/06 - 19:01
Pradales: ''Euskaldunok hemen jarraitzen dugu eta hemen jarraituko dugu''
Presidenteen Biltzarrean Isabel Diaz Ayusok euskararekiko erakutsitako jarrera "oso larritzat" jo du Pradalesek, eta norberak bere hizkuntzan hitz egiteko askatasuna babesten jarraituko duela azpimarratu du. ''Euskaraz normaltasunez hitz egiten jarraituko dut foro ofizial guztietan'', esan du.
2025/06/06 - 15:32
Eusko Jaurlaritzak "onartezintzat" jo du Ayusoren euskararekiko errespetu falta Presidenteen Biltzarrean
Isabel Diaz Ayusok eta erkidegoetako presidente batzuek Pradales lehendakariaren agerraldian izandako jarrerengatik haserre handia agertu du Lehendakaritzak, eta hizkuntza aniztasuna errespetatzeko eskatu du.
2025/06/03 - 22:54
Hiro, euskaraz jarduteko gai den robot industriala
Teknologia etengabe ari da aurreratzen eta gaur, euskaraz hitz egiten duen robota aurkeztu dute. Tecnaliak eta Oraik garatu dute robot aitzindari hau, eta ostegunera arte egongo da ikusgai BECen egiten ari diren Plus Industry azokan.
2025/06/03 - 14:28
400 lagunek Bizenta Mogelen "Ipui onak" irakurriko dute ostegunean, Arriagan
Emakume batek argitaratu zuen euskarazko lehen liburua aukeratu dute Bilbo Zaharra euskaltegikoek Klasikoen Irakurketa Etenik Gabearen XVIII. ediziorako. Nerea Ibarzabal markinar idazle eta bertsolariak abiatuko du saioa, 08:00etan.
2025/06/02 - 16:09
"Ahots Batuak", kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babesteko ekimena
Jaurlaritzaren 2030 Agendaren baitan kokatzen den ekimenak hizkuntzek eta kulturek gizarte-kohesioan eta giza garapenean duten funtsezko zeregina aitortzea du helburu.
2025/06/02 - 15:12
Euskara sustatzeko Hizkuntzen Normalizaziorako Plana egitea adostu dute Iruñean
Planaren oinarria izango den dokumentua onetsi du Iruñeko Udalak, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak osatzen duten udal gobernuaren eta PSNren babesarekin.
2025/06/02 - 13:28
Bizenta Mogel, "zigor zaurigarriaren beldur" izan ez zen idazlea
Ekainaren 5ean, "Ipuin onak" Bizenta Mogelen liburua irakurriko dute Arriaga antzokian, Klasikoen XVIII. Irakurketa Jarraituan. Euskaraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartu izan da Bizenta, Joan Antonio Mogel "Peru Abarka"ren egilearen iloba.
2025/05/31 - 15:34
''Elkarrekin, salto euskarara!'', Kilometroak 2025eko bideoklipa
Gipuzkoako ikastolen jaiaren aurtengo bideoklipa Aitor Nova elgoibartarrak sortu du, eta hainbat musikarik hartu dute parte grabazioan. Kilometroak jaia urriaren 5ean izango da, Elgoibarren.
2025/05/30 - 15:13
Jaurlaritzak Espainiako Osasun ministroari eskatu dio kontuan har dezatela euskararen ezagutza BAME azterketan
Gutun batean, Osasun sailburuak nabarmendu du neurri hori eskumen autonomikoen erabilera legitimoan eta euskal sektore publikoan hizkuntz koofizialtasuna eta euskararen erabileraren normalizazioa babesten dituen arau esparruan oinarritzen dela.
2025/05/27 - 20:50
Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek
Zalantzak agertu dituzten 7 herrialdeekin berehala hitz egingo duela ziurtatu du Alvares ministroak. Jaurlaritzak adierazi du hizkuntza aniztasunaren aurka egitea "ez dela onargarria". EAJk eta EH Bilduk, berriz, helburua lortuko den itxaropena agertu dute.
2025/05/27 - 17:41
Albares ministroa, Europan euskara ofizial izateko aukeraz: ''Lortu egingo dugu, lehenago edo geroago''
Espainiako Gobernuak euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunarekin EBn duen konpromisoa berretsi du Jose Manuel Albares Atzerri ministroak, Teleberrin. Oztopoak oztopo, juridiko zein finantzarioak, ''inoiz ez diogu ofizialtasunari uko egingo'', azpimarratu du.
2025/05/27 - 16:20
''Ez da ulergarria ezta onargarria ere, interes partidisten bidez, hizkuntzen aniztasunaren aurka jardutea''
Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazpen instituzionala egin du Europar Batasunean euskararen ofizialtasunaren inguruko bozketa atzeratu ondoren.
2025/05/27 - 15:31
Atzeratu egin dute euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa
Ofizialtasuna aurrera atera ahal izateko beharrezkoa da aho batez erabakitzea —hau da, ezin da egon kontrako botorik— eta, gauzak horrela, gaia atzeratzea erabaki dute, hainbat herrialdek denbora gehiago eskatu baitute.
2025/05/27 - 13:28
EBko hainbat estatukide duda-mudan daude, euskara, katalana eta galiziera ofizial egiteko eztabaidan
Berez, eztabaida gai-zerrendan dago eta eguerdirako espero da bozketa egitea. Hiru hizkuntzak Europako erakundeetan erabili ahal izateko proposamena aho batez onartu behar dute, hots, ezin da kontrako botorik egon. Hala ere, abstentzioek ez lukete desblokeoa aurrera ateratzea galaraziko.
2025/05/27 - 11:00
Laura Garrido: ''(Ofizialtasuna) mahai gainean jarri da Sanchez nazionalisten menpe dagoelako''
Euskara, katalana eta galiziera Europako erakundeetan ofizial izateko eskariaz hitz egin du Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratian. Horren ustez, hizkuntzak politikoki erabiltzea ez da egokia.