Euskara larrialdi egoeran dago, eta 2036rako arnasgunerik gabe geratzeko bidean
UEMAren eskariz Siadeco-k egindako ikerketa batek erakusten duenez, hamar urteren bueltan euskararen ezagutza maila apalagoa aurreikusten da eta inguruan erdarak izango dira nagusi. Azken 30 urteotan hezkuntza-arautuko hizkuntza eredu euskaldunei esker eusten dio EAEk euskaldunen pisuaren hazkundeari. Nafarroan, oinarri horren faltan, behera egiten hasiko da.
UEMAren eskariz, 2036an euskararen egoera zein izango den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak, eta emaitzak "oso kontuan hartzekoak" dira Euskal Udalerrien Mankomunitatearen esanetan. Ikerketan berretsi du, lehen beste datu eta ikerlan batzuek esandakoaren bidetik, "euskara larrialdi linguistikoan dagoela". Hainbeste, hamaika urte barru ez baitu ia arnasgunerik ere izango.
Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036. Proiekzio demolinguistikoa ikerketaren (290 orrialdeko txostena) nondik norakoak eta ondorio nagusiak aurkeztu dizkio UEMAk asteon, eragile sozial eta politikoei eta hedabideei.
Siadecoren ikerlan horretatik ondorioztatzen denez, hiru elementu dira nagusi euskararen 11 urte barruko argazkian: Batetik, eremu euskalduna ahuldu egingo da, arnasguneak ia desagertzeraino; hala erakusten dute etxeko erabileraren, lehen hizkuntzaren eta nagusitasun eremuen bilakaerak. Bestetik, haurren eta gazteen artean atzerapauso argia aurreikusten da, eta azken hamarraldietako lorpen handienetakoa kolokan geratuko da (belaunaldi berrietan aurreratzea). Dena laburbiltzen duen ondorio bat da, ordea, gailentzen dena: orokorrean, galera aldi baten hasiera islatzen dute datuek.
Gauzak horrela, premiazko neurriak ezinbesteko jo dituzte, eta eragile sozialei eta bereziki politikei gaiari arduraz heltzeko eta euskara lehen lerrora ekartzeko eskatu die UEMAk.
Zazpi ondorio nagusi
Ikerketa honetan kontuan izan da Euskal Herrian gertatzen ari diren aldaketa demografikoak eta euskararen egoera eragina duten hainbat faktore, eta horiek denak eskuan bildutako datuetatik, zazpi ondorio nagusi atera ditu Siadecok.
Lehenik eta behin, ondorioztatu dute, EAEko euskaldunen pisuaren hazkundeari eusten bazaio, hori dela azken 30 urteotan hezkuntza-arautuko hizkuntza-eredu euskaldunen bidez euskalduntze-prozesu esanguratsua egin delako, gaur egungo ezagutzan inpaktu handia izateaz gain eragina izango duena hurrengo adin-tarteetako euskararen ezagutzan. Nafarroan, bestelakoa da aurreikuspena, bertan biztanleria euskaldunaren ehunekoa behera egiten hasiko dela diote datuek, ez baitute hezkuntza euskaldunaren oinarririk.
Bestetik, biztanleria euskalduna zahartu egingo da. 24 urtetik gorako adin-tarteetan biztanleria euskaldunen pisua handitu egingo da. Aldiz, neurri handi batean, jaiotza-tasaren jaitsiera dela-eta, adin-piramidearen beheko koskak gero eta meheagoak izango dira eta gero eta txikiagoa izango da hizkuntza-eredu euskaldunen bidez euskararen ezagutza lortuko duten biztanleen kopurua.
Halaber, migrazio-mugimenduek eragin handia izango dute hiztun kopuruan. Gero eta gehiago izango dira atzerrian jaio eta Euskal Herrira datozenak eta, proiekzioen arabera euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuen pisua izango da gehien haziko dena, bai lehen hizkuntzan, bai etxeko erabilera. Gainera, lehen hizkuntza gaztelania edo beste bat duten eta euskara transmitituko eta erabiliko ez duten etorri berrien inpaktu kuantitatiboa askoz ere handiagoa izango da euskara transmititzera eta erabiltzera iritsiko diren atzerritar jatorriko biztanleena baino. Nahiz eta bilakaera oso positiboa izan, alde horretatik.
Siadecoren txostenak erakusten duenez, euskararen ezagutza-maila apalagoa izango da, etorkizun hurbilean, haur eta gazteen artean, atzerrian jaioak diren eta euskaraz ez dakiten gurasoen seme-alabak gero eta gehiago izateaz gain, euskararen familia bidezko transmisioak ere atzera egingo duelako, etxean nagusiki euskara erabiltzeko ohiturak behera egingo duelako.
Horrez gain, gero eta gutxiago dira proportzioan euskaraz gaztelaniaz baino erosoago moldatzen diren euskal hiztunak. Euskara lehen hizkuntza gisa transmititzen denean, transmisio horren eraginkortasuna handia da, baina hutsuneak daude transmisio-mailan eta horrek eragina du gero erabileran.
Euskal hiztuna den biztanleriaren ezaugarriak aldatzen ari dira, beraz. Eta, itxura guztien arabera, euskararen bizi-indarraren kaltetan ari dira aldatzen, batez ere, Bizkaian eta Nafarroan. Gipuzkoan txikiagoa izan da euskararen bizi-indarraren higadura, sendoago eutsi die hizkuntzaren arnasgune diren eremuen ezaugarriei. Hala ere, arnasgune horiek gero eta urriagoak izango dira, eta 2036an Gipuzkoako 12 herri eta Nafarroako 9 besterik ez dira geratuko.
Etorkizun hurbilean gero eta gehiago izango dira nagusiki erdaraz inguratuta bizi diren euskal hiztunak, euskararen erabilera soziala oztopatuz. Era berean, gaitasun mugatua dutenek hizkuntza erabiltzeko aukera gutxi baldin badute inguruan, nekez lortuko du gaitasun hori hobetzea eta, dagokionean, ondorengoei transmititzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Mutil batekin batera Beriaingo baltsa batetik erreskatatu zuten 25 urteko neska hil da
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako putzutik, Beriainen, atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko gazte batekin batera. Heriotza horrekin, zortzi dira jada uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota hil diren pertsonak.
Albiste izango dira: Ceutarentzako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren deskontuak eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan Ceutako hipikan, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok kalean jarraitzen dute, duela hilabetetik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa akordio bat ixtear da ugalkortasun klinika batekin, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta gehiago dira obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten duten emakumezko kirolariak. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin eta hala nahi duen jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.