EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesen ustez, "gizartearen aktibazioa funtsezkoa den arren, euskarak legedia eta segurtasun juridikoa behar ditu"

Lehendakariak euskararen etorkizunari begira "jauzi kualitatiboa" emateko beharra azpimarratu du eta, testuinguru horretan, normalizazio prozesuan paradigma berri bat ezartzeko beharra adierazi du, "konfrontazioa saihestuta".

BILBAO, 23/06/2025.- El lehendakari, Imanol Pradales (i), ha asistido este lunes en Bilbao a la sesión plenaria del ‘Consejo Asesor del Euskera’ en la sede de Euskaltzaindia, en la que también ha participado la vicelehendakari primera y consejera de Cultura y Política Lingüística, Ibone Bengoetxea. EFE/ Miguel Toña
Imanol Pradales eta Andres Urrutia. Argazkia: EFE

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak adierazi du gizartea aktibatzea "gakoa" dela euskararen normalizazio prozesuan, baina gaineratu du "legeria eta segurtasun juridikoa" ere behar-beharrezko dituela.

Euskararen etorkizunari begira, "jauzi kualitatiboa" emateko premia azpimarratu du Pradalesek.

Egungo egoerak eta duela 40 urtekoak elkarrekin "zerikusirik ez" dutela esan du, asko aldatu direlako "gizartea, gazteen bizimodua, eta komunikazio eta harreman moldeak", eta, horregatik, "euskara biziberritzeko ahalegin koordinatua eta planifikatua" eskatu du.

Testuinguru horretan, lehendakariak normalizazio prozesuan aurrera egiteko paradigma berri bat ezartzeko beharra azpimarratu du, "konfrontazioa saihestuz". "Gizartearen aktibazioa da gakoa, baina euskarak beharrezko du legeria, eta segurtasun juridikoa ere", defendatu du.

Bestalde, Ibone Bengoetxeak Euskararen Plan Estrategikoaren eduki nagusiak aurkeztu ditu. Planak bi helburu nagusi ditu: jauzi kualitatiboa ematea euskararen ezagutzan eta erabileran.

Horretarako, bederatzi ardatz estrategiko identifikatu dira, besteak beste, euskararako gaitasuna, haren transmisioa, lan mundua, aisialdia, ingurune digitala eta kanpotik etorritakoak. Gainera, baliabide ekonomikoak, gobernantza eredua eta jarraipen mekanismoak ere aurreikusten ditu planak.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X