EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskarak BAME azterketan nola puntuatuko duen aztertzen ari da Osasun Ministerioa, baina "ez da aurretiazko baldintza izango”

Gainera, hizkuntzak ez du BAME azterketako baremazioa aldatuko, Monica Garcia ministroak Kongresuko Osasun Batzordean esan duenez.

MADRID (ESPAÑA), 24/06/2025.- La ministra de Sanidad, Mónica García (c) comparece este martes en la Comisión de Sanidad del Congreso para exponer sus líneas de trabajo en la presente legislatura. EFE/ Chema Moya

Monica Garcia ministroa, Osasun Batzordean. Argazkia: EFE.

Euskarak Prestakuntza Sanitario Espezializatuko probetan puntuatu dezan Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera aztertzen ari da Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioa, Monica Garcia ministroak astearte honetan ziurtatu duenez. Alabaina, euskara “ez da aurretiazko baldintza izango” eta “ez du BAME azterketaren baremazioa aldatuko”.

Ministroak Joseba Agirretxea EAJren bozeramaileari erantzun dio Kongresuko Osasun Batzordean egin duen agerraldian eta bat egin du, diputatuarekin herritar orok bere ama hizkuntzan artatua izateko duen eskubidea azpimarratu baitu.

Hala ere, Garcia ministroak zalantzan jarri du eskubidea soilik probetan aldagairen bat sartuz bermatu ahal izango denik. "BAMEko profesionalak gutxiengoa dira osasun-sistema baten barruan", gogorarazi du.

Garciaren ustez, “hizkuntza koofizialen erabilera meritua izan daiteke, baina ezin da aldez aurreko baldintza izan. Nola txerta daitekeen aztertzen ari gara Ministerioan, betiere ezagutzari dagokionez objektiboa eta zehatza den BAME azterketaren emaitzen baremazioa aldatzen ez badira".

Ministroak azaldu duenez, "azter daiteke, 100 zenbakia atera duenak 101 zenbakia atera duenak dituen aukera berak baditu ".

Prentsaurrekoan, medikuen mobilizazioen inguruan ere hitz egin du ministroak. Garciak azpimarratu du pozik dagoela "presioa" dagoelako, eta "aldarrikatzen dutelako ezin dutela azken 20 urteetan lan egin duten moduan lanean jarraitu".

Hala ere, berriz esan du medikuen aldarrikapen asko zirriborroan daudela, eta beste asko ezin dituztela onartu, hala nola erizainei sendagaiak errezetatzea galaraztea beren eskumenen esparruan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X