Gipuzkoako PPk Diaz Ayuso kritikatu du, presidenteen konferentzian izandako "erabateko errespetu faltagatik"
Gipuzkoako Batzar Nagusietako PPko bozeramaileak esan du "lotsatuta" dagoela, "hizkuntza ofiziala erabiltzea ere badelako askatasuna". Isabel Diaz Ayuso presidenteen konferentziatik irten egin zen Pradales lehendakaria euskaraz mintzatzen hasi zenean.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako PPko bozeramaile Mikel Lezamak adierazi du "lotsatuta" dagoela Isabel Diaz Ayusok presidenteen konferentzian izandako jarreragatik. Hala, Madrilgo erkidegoko presidenteak egindakoa "showa" izan zela adierazi du.
Pasaden ekainaren 6an presidenteen konferentzian Imanol Pradales lehendakaria euskaraz hitz egiten hasi zenean Ayuso aretotik atera zen, eta horren inguruan galdetuta egin ditu adierazpenok Lezamak Euskadi Irratian. Gaineratu du jarrera hori "erabateko errespetu falta" iruditu zitzaiola, askatasuna "hizkuntza ofiziala erabiltzea ere badelako".
"Euskara erabiltzearen aurka bazaude, mikrofonoaren aurrean esan behar da, baina ez da ateratzea eta show hori antolatzea", adierazi du.
Hala, esan du, litekeena dela Ayuso Madrilen ondo jardutea, baina "askotan sartzen da Euskadiko gauzetan, eta askotan hitz egiten du jakin gabe, eta mina egiten digu", nabarmendu du.
Isabel Diaz Ayusok eta erkidegoetako presidente batzuek Pradales lehendakariaren agerraldian izandako jarrerengatik bere haserrea adierazi zuen Lehendakaritzak, eta hizkuntza aniztasuna errespetatzeko eskatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Lizarrako festetan bertan behera geratu da Puyko jaitsiera, hirugarren urtez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten beren botoekin, eta mozio baten bidez UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak autoz egin du jaitsiera, txosnen kokapenaren aldeko aldarrikapenak egiten ari ziren pertsonak zeuden kalea saihesteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.
Italiak eta Finlandiak Espainia Schengen eremutik kanpo uzteko eskatu dute, eta Danimarkak eta Suediak mugako kontrolak "zorrozteko"
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa izan da Espainia pertsonen zirkulazio askeko lurraldetik kanpo uztea iradoki duen lehena. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek "itzulketa azkarrak" eskatu ditu.
Frantziak indartu egingo du larunbatetik mugan poliziaren presentzia, Ceutako krisiaren ondorioz
Neurriak Gipuzkoatik eta Nafarrotik Ipar Euskal Herrira doazen muga-pasabideei eragiten die. Trenbide-korridoreetako kontrolak areagotu eta aireko zaintza-neurriak indartuko ditu, besteak beste.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.