Eusko Legebiltzarra
2024/06/20 - 13:53
Pradalesek ekintza plan bat proposatu du Osakidetzan, azpiegituretarako mila milioiko inbertsioarekin
Imanol Pradales EAJko lehendakarigaiak Lehen Mailako Arreta hobetzeko eta itxaron-zerrendak (kirurgikoak barne) murrizteko ekintza plan bat planteatu du.
2024/06/20 - 13:11
Estatuaren eta euskal nazioaren arteko aitortza printzipio duen estatus berria aldarrikatu du Otxandianok
Gaur egungo markoa oso higatuta dagoela defendatu du eta aldatzeko momentua orain dela argi utzi nahi izan du. Horretarako EH Bilduren eskua luzatu du.
2024/06/20 - 12:33
Sei topagune proposatu ditu EH Bilduk ''herri proiektu partekatu baterako''
"Gure eginbeharra da elementu komunak etengabe bilatzen ahalegintzea, herri proiektu partekatu baterako oinarri sendo bat eraikitzeko", adierazi du Pello Otxandianok.
2024/06/20 - 12:10
Otxandiano: ''Pentsamendu neoliberalaren inertzia kudeatzeak zentzu komunitarioa lausotu digu''
Aurreko legegintzaldian Jaurlaritzak politika neoliberalak martxan jarri dituela adierazi du EH Bilduko hautagaiak eta herrigintzaren inguruko hainbat galdera planteatu ditu: nolako EITB edo unibertsitatea nahi ditugun buruz adibidez.
2024/06/20 - 09:53
Albiste izango dira: Inbestidura saioa Legebiltzarrean, zatiketa Laudioko udal gobernuan, eta Azkena Rock
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/19 - 21:38
Eusko Legebiltzarrak inbestidura saioa hartuko du gaur, bi lehendakarigairekin
Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak 09:30ean emango dio hasiera osoko bilkurari, Imanol Pradales eta Pello Otxandianoren aurrez aurrekoak markatuko duen saioan. Ezustekorik ezean, lehenengoaren hautagaitzak egingo du aurrera.
2024/06/19 - 09:41
Albiste izango dira: EAJ-PSE akordioaren sinadura, Arrasateko osasun-zentro berria eta Putin- Jong-un bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/18 - 10:12
Albiste izango dira: Urkulluren azken gobernu bilera, Kataluniako bilera erronda eta Saretzen: maskotak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/18 - 08:58
Urkullu azken ekitaldi ofizialen buru izango da gaur Lehendakaritzan
12 urtez Eusko Jaurlaritzako buru izan ondoren, Urkulluk datorren larunbatean emango dio aginte-makila bere ondorengoari, Gernikako Juntetxean.
2024/06/17 - 23:51
EAJren Aberri Batzarrak eta PSE-EEko militanteek berretsi dute koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioa
Jeltzaleen kongresu arteko organo gorena arratsaldean bildu da Sabin Etxean. Bestalde, bozketan parte hartu duten euskal militante sozialisten % 96,18k (3.375 kide) akordioa berretsi dute.
2024/06/17 - 15:04
EAJk eta PSE-EEk gaur onartuko dute Eusko Jaurlaritzarako koalizioaren aurreakordioa
Gobernu-programa asteazkenean sinatuko dute Eusko Legebiltzarrean bi alderdietako arduradun nagusiek. Dena dela, ziurrenik ez dute horren edukiaren berri emango, eta hurrengo eguneko inbestidura saioan azalduko ditu Pradalesek horren nondik norakoak.
2024/06/17 - 11:30
Pradalesek bilera sorta deitu ez izana kritikatu du De Andresek: "Deitu ere ez digu egin"
EAEko PPren presidenteak ez du uste EAJren eta PSE-EEren koalizio gobernuak Hezkuntzan, Osasunean edo Etxebizitzan dagoen egoera "penagarria" konpontzerik izango duenik, "eurek sortu dute eta", arrazoitu du. Industria ere "gainbeheran" ikusten du De Andresek.
2024/06/17 - 09:55
Albiste izango dira: EAJ-PSE aurreakordioaren onarpena, Bilboko EGE eta Karrantzako tiroketaren epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/16 - 21:51
Inbestidura saioa eta lehendakari berriaren kargu-hartzea, asteko hitzordu politiko nagusiak EAEn
EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa berrestearekin hasi, inbestidura saioa burutu eta larunbatean, Gernikako Juntetxean, lehendakari berriaren zinarekin amaituko da aste politikoa Euskadin.
2024/06/14 - 12:28
Otxandianok lehendakari izateko hautagaitza erregistratu du "nazio eraldaketa" lortzeko bidean
Idatzi batean azaldu duenez, Euskadiren egungo "ia salbuespeneko" agertoki politikoa abiapuntu hartuta, eta "hauteslekuetako emaitzek erakutsitako errealitate progresista eta ezkertiarra" kontuan izanda erabaki du bere hautagaitza aurkeztea.
2024/06/11 - 18:18
Otxandianok "herri proiektu alternatibo bat" aurkeztuko du inbestidura saioan
EH Bilduren zuzendaritzaren ustez, "EAJ-PSEren jardunbideak agerian uzten du Pello Otxandiano hautagai gisa aurkezteko eta bere herri proiektua planteatzeko beharra", jeltzaleek eta sozialistek lehendakariaren inbestidura saioa tramite huts gisa deitu zutela iritzita.
2024/05/23 - 12:53
Inbestidura saioa ekainaren 20an egingo dute Legebiltzarrean
Bakartxo Tejeria Ganberako presidenteak baieztatu du data, eta erantsi hautagaiak aurkezteko epea hilaren 14an bukatuko dela.
2024/05/23 - 12:27
Inbestidura saioa ekainaren 20an izango da, Tejeriak baieztatu duenez
Hilaren 14ra arte egon da hautagaitzak aurkezteko epea. Hurrengo lehendakariaren kargu hartze ekitaldia, bestalde, ekainaren 22an egingo dute Gernika-Lumon.
2024/05/22 - 17:07
Otxandianok EH Bilduko bozeramailetza hartuko du, baina Kortajarenak taldeko bozeramaile izaten jarraituko du
Alderdiaren esanetan, ofizialki Otxandianok zuzenduko du alderdiaren bozeramailetza Legebiltzarrean, baina praktikan "ez da ezer aldatzen", Kortajarena legebiltzarkideak bozeramaile izaten jarraituko baitu "normaltasun osoz".
2024/05/22 - 11:22
Anduezak uste du EH Bilduk "zailtasunak" dituela hauteskunde emaitzek eragindako "frustrazioa kudeatzeko"
PSE-EEren idazkari nagusiak koalizio subiranista kritikatu du ez omen duelako "egoera politikoa ulertu". Horren iritzian, emaitzek "goraka doan PSE-EEri eman diote protagonismoa". EAJrekin egiten ari diren negoziazioi buruz, "duela lau urte baino azkarrago" doazela baino ez du esan.