Eusko Legebiltzarra
2023/11/24 - 16:55
EH Bilduren oinarriek asteartean erabakiko dute "ereduak blindatzen" dituen hezkuntza legea babestu ala ez
Astelehenean bozkatuko da behin betiko txostena, eta, ezustekorik ezean, EAJren eta PSE-EEren zuzenketei eutsiko die. Horren ostean, Arresek EH Bilduren Mahai Politikoari azalduko dizkio Legebiltzarreko izapideak, eta Mahai Politikoak militantziari aurkeztuko dio bozketa-proposamena.
2023/11/23 - 15:40
Legebiltzarrak amaiera eman dio adingabeei egindako sexu-abusuen inguruko isiltasunari
Sexu abusuak sufritutako adingabeei laguntza eta babesa ziurtatzeko legebiltzarreko batzordeak urtetan egindako txostena aho batez onartu du Eusko Legebiltzarrak. Egun garrantzitsua izan da biktimentzat.
2023/11/23 - 11:32
Eusko Legebiltzarrak isilean gogoratu du Santiago Brouard, GALek 1984an eraila
Legebiltzarkide eta sailburu guztiek hartu dute parte Brouarden aldeko omenaldian, eta Legebiltzarraren kanpoaldean suontzi bat piztu da terrorismoaren biktimen omenez jarritako "Gauerdiko iparrorratza" eskulturaren ondoan.
2023/11/23 - 10:54
Bildarratz: "Zioen azalpenean jasotako ñabardura batek ezin du Hezkuntza Legearen onarpena eragotzi"
EH Bilduk legearen onarpenaren atarikoan hartu duen jarreraz kezkatuta, iritzi dio justifikaezina dela "baiezkotik ezezkora igarotzea", "hauteskunde aurreko klimak behartuta ez bada". Kasu horretan, "erabakiak interesen araberakoak" izaten direla azpimarratu du.
2023/11/21 - 15:07
EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduak mantenduko dituzte Hezkuntza Legean
Gaiaren inguruko adostasun barik amaitu da Hezkuntzaren lantaldearen bilera. EH Bilduk azken proposamen bat, "gutxieneko zoru bat", helarazi die Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiei, jarrerak hurbiltzeko. Elkarrekin Podemosek, bestalde, legearen tramitazioa etetea eskatu du.
2023/11/21 - 14:32
Bingen Zupiria, Hezkuntza Legeari buruz: ''Oraindik, bi aste ditugu lanerako''
"Ponentziaren lanak amaituta, datorren astean batzordeko lanak izango dira eta gure ustea da abenduaren 21ean onartuko dela legea, osoko biluran. Horrek esan nahi du oraindik bi aste ditugula lanerako", esan du Bingen Zupiria bozeramaileak.
2023/11/21 - 13:28
Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen tramitazioa gelditzea eskatu du
"Legea birpentsatu egin behar dela uste dugu, dauden arazoei zintzotasunez heldu eta irtenbideak modu egokian planteatu", esan du Miren Gorrotxategik. Elkarrekin Podemos-IUren bozeramailearen hitzetan "hain garrantzitsua den lege bat ezin da presaka onetsi".
2023/11/21 - 13:15
EH Bilduk salatu du EAJk hizkuntza ereduak sartzea onartu duela eta PSE-EEk, trukean, kontzertazio unibertsala
EH Bilduk azken proposamen bat egin die EAJri eta PSE-EEri EAEko Hezkuntza lege proiektuaren inguruan adostasuna lortzeko.
2023/11/21 - 09:21
Albiste izango dira: Ministro berrien kargu hartzea; Hezkuntza Legea, azken txanpan; Siemens-Gamesaren plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/20 - 18:20
Kontseiluak euskarazko eredu orokortua eskatu du Eusko Legebiltzarrean
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek eskaera gutun bat helarazi die legebiltzarkideei, 20.000tik gora herritarren babesarekin, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskarazko ikaseredua orokor dezala eta etorkizuneko belaunaldiak euskalduntzeko tresna izan dadila eskatzeko.
2023/11/20 - 13:58
Hezkuntzan euskarazko eredu orokortua ezartzeko eskatu die Kontseiluak EAEko legebiltzarkideei
Idurre Eskisabelek eskaera gutun bat helarazi die legebiltzarkide guztiei, 20.000tik gora herritarren babesarekin, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskarazko ikasteredua orokortu dezala eta etorkizuneko belaunaldiak euskalduntzeko tresna izan dadila eskatzeko.
2023/11/19 - 15:16
Oihana Etxebarrieta: ''Auzi territorialari erantzuteko gihar sozial indartsua garela erakutsi genuen''
'Nazioa gara' lelopean Bilbon egindako mobilizazioa "arrakastatsutzat" jo du EH Bilduk. "Gure herriaren onarpen nazionalaren aldeko eztabaidak jende askoren indarra behar du. eta euskal herritarrek indarra eta egoera ulertzeko maila erakutsi zuten", adierazi du Etxabarrieta legebiltzarkideak.
2023/11/17 - 12:29
Urkulluk esan du demokrazia eta bizikidetzarentzat askoz mehatxu handiagoa dela Vox amnistia legea baino
Iñigo Urkullu lehendakariak "kale matxinadak bultzatzea" leporatu dio Voxi, eta babestu egin du PSOEk bultzatutako amnistia legearen proposamena.
2023/11/17 - 12:18
Amnistia legeak "euskal errealitate nazionala aitortzeko bide bat irekitzen du", lehendakariaren arabera
Iñigo Urkulluk azpimarratu du Eusko Legebiltzarraren % 90 amnistia legearen alde dagoela.
2023/11/17 - 12:01
Autogobernuan aurrera ''aldebakartasunetik'' egitearen alde egitea egotzi dio Iñigo Urkulluk EH Bilduri
Iñigo Urkulluk kritika horiek egin dizkio EH Bilduri Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Nerea Kortajarenak egindako galdera bati erantzunez. EH Bilduko bozeramaileak galdetu dio ea prest dagoen prozesu bat hasteko "gai nazionalari herrialde gisa" erantzuteko.
2023/11/14 - 12:42
EAEko aurrekontuak ''amore eman'' duen Gobernu baten aurrekontuak direla uste du EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan, EAJk "betiko aurrekontuak aurkeztu ditu, betikoa egiten jarraitzeko, diru apur bat gehiagorekin".
2023/11/10 - 12:13
Eusko Legebiltzarrak biktimak oroitu ditu Memoriaren Egunean, PP, Cs eta Vox barik
Ekitaldian Eusko Legebiltzarreko presidentea, lehendakaria, Legebiltzarreko Mahaiko kideak, bozeramaileak eta legebiltzar taldeetako ordezkariak izan dira.
2023/11/10 - 11:38
Eusko Legebiltzarrak PP, Cs eta Vox gabe ospatu du Memoriaren Eguna
Egun hau 2010etik ospatzen da Euskadin, ETAk inor hil ez zuen egutegiko egun bakarra baita. Ekitaldia, aurreko urteetan bezala, "Gauerdiko Iparrorratza" biktimen omenezko eskulturaren aurrean egin da, Legebiltzarraren sarreran.
2023/11/10 - 08:43
Albiste izango dira: Inbestidurarako bidea, Memoriaren Eguna eta Zinebi
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/09 - 20:22
Azpiazuk oposizioari esan dio ez dela "egiturazko aldaketarik" izango aurrekontuetan
Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, "errealismoaren eta zintzotasunaren oinarritik" abiatu nahi du negoziazioa. Oposizioak ez du aterik itxi nahi izan, eta talde politikoek bigarren bilera-sorta batean proposamenak sakontzeko itxaropena dute.