Euskotren
2019/09/09 - 10:54
Atxuriko geralekua zerbitzutik kanpo geratu da, 137 urtez martxan egon ostean
Atxuri eta Bermeo lotzen dituzten trenek Matikon amaituko dute ibilbidea astelehen honetatik aurrera.
2019/09/05 - 16:20
Atxuriko geltokia itxiko dute astelehenean, 127 urte martxan egon ondoren
Manuel Maria Smith arkitektoak 1912an eraiki zuen gaur egungo geltokia, 1882ko lehenbiziko tren geltokia txikiegi geratu ondoren.
2019/08/19 - 15:46
Topoa ez da Hendaiaraino heltzen, G7aren bilera dela eta
Hendaiako topoaren geltokia itxita dago atzotik, G-7aren segurtasun neurri gisa eta tren zerbitzua gune honetan etengo da gailurra amaitu bitartean.
2019/08/14 - 17:00
Euskotreneko geltokia itxita egongo da Hendaian abuztuaren 18tik 26ra G7a dela eta
Tren zerbitzua Irun/Ficoba geltokiraino helduko da, baina Irun-Colon lineak duen maizatasun berarekin.
2019/08/08 - 23:47
Euskotrenek zerbitzua indartuko du Donostiako Aste Nagusian
Tren bereziak jarriko ditu Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan.
2019/06/13 - 15:59
Euskotrenek udako ordutegia jarri du abian
Bilbon, metroaren 3. lineak gau osoan zehar eskainiko du zerbitzua ostiral eta jaiegunen bezperan, larunbat gauetako ohiko zerbitzua osatuz.
2019/06/11 - 14:55
Lankide batek jasandako erasoa salatu dute Euskotreneko langileek
Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak protesta bilkura egin du Metro Bilbaoren Otxarkoagako geltokiaren atarian. Lankide batek jasandako erasoa salatu nahi izan dute.
2019/06/11 - 01:41
Euskotreneko langile bati eraso egin diote Bilbon
Erasoa Otxarkoagako geltokian gertatu zen, liskar baten erdian sartu zenean. Langileen batzordeak elkarretaratzea deitu astearte honetarako.
2019/03/28 - 12:41
Informazio publikora ireki dute Hegoaldeko tren saihesbidearen ikerketa informatiboa
Ikerketa informatiboak Seranteseko eta Olabeagako tunelak lotzeko bi aukera aurreikusten ditu. Dena den, bi kasuetan, trena lur azpitik igaroko litzateke zatirik handienean.
2019/03/03 - 13:51
Jende-oldea Durangoko Euskotren geltokian
Inauterietatik bueltan ziren ehunka lagun elkartu dira tren-geltokian. Tentsio uneak bizi dira, trenera sartzen saiatu direnean bereziki. Durangaldeko Telebistak grabatuta irudiak.
2019/02/26 - 21:28
310 metro karratuko tren geltoki berria izango du Astigarragak
Astigarraga-Irun "hirugarren hariko" eta Hernani-Astigarraga AHTko tartearen lanekin batera egingo dute obra.
2019/01/30 - 21:23
Adifek 30 bat milioi euro inbertituko ditu Irungo geltoki berrian
Adifek azaldu duenez, hiriaren iparraldea eta hegoaldea lotuko ditu geltokiak, trenbideak “sortutako haustura konponduko” baitu.
2019/01/16 - 21:48
Irun eraldatzeko eta biziberritzeko hitzarmena sinatu dute erakundeek
Gutxi gorabehera 33.888 metro karratu lursail libre utziko ditu akordioak, hirigintzarako.
2019/01/16 - 15:54
Metroa Galdakaorekin eta hango Ospitalearekin lotuko dute
Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu dute 2021ean egiten hasiko diren obra. Lotura lur azpitik joango den tren batek egingo du.
2018/12/03 - 13:06
EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Durangoko Azoka dela eta
Abenduaren 6an, 8an eta 9an, arratsaldeko ohiko zerbitzua indartuko du konpainiak, eta tren gehiago irtengo dira Matikotik eta Durangotik.
2018/11/23 - 15:08
Atentatu jihadista simulakroa, Donostian
Atentatu jihadista baten aurrean larrialdi zerbitzuak ongi koordinatzeko helburuarekin, simulakroa egin dute Donostialdeko Metroan, Altzako geltokian.
2018/11/23 - 12:50
Eraso terrorista simulakroa, Donostialdeko Metroan
Aste honetan, Donostialdeko Metroaren Altzako geltokian eraso terrorista baten simulakroa egin dute. Bertan hartu dute parte Ertzaintzak, suhiltzaileek, udaltzaingoak eta DYAk, besteak beste.
2018/10/30 - 20:36
Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte azaroaren 9an
Maiatzean zuzendaritzarekin sinatu zuten hitzarmena indarrean jartzeko exijitzen dute sindikatuek. Lanuzteak zerbitzu guztietan izango du eragina: trenean, tranbian, autobusean eta funikularrean.
2018/10/19 - 18:31
Euskal Trenbide Sareak beste sei trenbide pasagunetan jarriko du begicrossing sistema
Teknologia horrek trenbide pasagunetan gerta daitezkeen intzidentziak azkar hautemateko balio du.
2018/10/19 - 16:46
'Begicrossing', tren pasabideetarako segurtasun sistema
Bilbo eta Donostia arteko trenbidean 111 pasabide daude. Horietako 12 pasabidetan kamerak jarri dituzte segurtasunean irabazteko.