2023/06/05 - 15:48
Adimen artifizialak sortutako edukiak identifikatzeko eskatu die Bruselak plataforma digitalei
Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
2023/06/01 - 07:00
Adin muga al dago sare sozialetan aritzeko?
Olaia Martinez 18 urteko TikTokerra da. Xabier Huitzik 64 urte ditu eta sarri publikatzen ditu edukiak Instagramen. Nola bizi dituzte sare sozialak? Antzekotasunik ba ote du bien jardunak?
2023/05/22 - 14:27
Irlandak EBko isunik handiena ezarri dio Metari Facebooken pribatutasuna urratzeagatik
1.200 milioi euro ordaindu beharko ditu multinazionalak. Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, gainera, EBtik Estatu Batuetara erabiltzaileen datu pertsonalen transferentzia eteteko agindu dio.
2023/03/14 - 18:00
Facebook, Instagram eta WhatsAppen jabeak beste 10.000 langile kaleratuko dituela iragarri du
Gainera, konpainia teknologikoak 5.000 lanpostu huts betetzeko egitasmoak bertan behera utzi ditu. Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak.
2023/01/24 - 15:25
Sare sozialen ustezko anonimotasunak ez du inpunitatea bermatzen
Twitter, askotan, irain putzu beltza izan arren, inpunitatea ez dago bermatuta anonimotasunean ezkutatuta ere. Espainiar Estatuan azaroan izan zen lehen kondena "fake news"ak partekatzeagatik.
2022/11/14 - 20:32
Amazon 10.000 langile kaleratzea pentsatzen ari da
Merkataritza elektronikoko enpresa ez da lehena sektorea jasaten ari den krisiaren ondorioak pairatzen dituena; Facebookek, Whatsappek, Instagramek eta Twitterrek ere kaleraketa masiboak egin dituzte.
2022/11/09 - 14:37
Meta konpainiak Facebook, WhatsApp eta Instagrameko 11.000 langile kaleratuko ditu
Langileen % 13ri eragingo dio kaleratzeak, 18 urtean egindako lehenak. Zuckerbergek aitortu du huts egin zuela pandemian inbertsioak handituta. "Zoritxarrez, ez da nik espero bezala atera. Oker nengoen eta nire egiten dut horren erantzukizuna", esan du.
2022/11/01 - 18:01
Indarrean sartu da merkatu digitalen Europako legea, teknologia handien gehiegikerien aurka borrokatzeko
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.
2022/08/24 - 14:21
Facebookeko erabiltzaileek jarraitzen ez dituzten pertsonen argitalpen faltsuak jaso dituzte
Sare sozialak akats bat izan du asteazken honetan, 07:00etatik aurrera. Erabiltzaile asko Twitter sare sozialera konektatu dira gertatutakoaren inguruan informatzeko asmoarekin.
2022/06/15 - 13:13
Sareak
Edozer gauza esan daitekeela dirudi, eta horrek erasoen helburu direnei min handia egiteaz gain, harremanak eta eztabaida polarizatu egin ditu, muturrera eraman ditu, akordioak eta hurbiltasuna zailduz eta taldeak eta gizarteak apurtuz.
2022/03/21 - 22:39
Errusiako justiziak Facebook eta Instagram debekatu ditu, “muturrekoak” izateagatik
WhatsApp, Meta enpresarena, erabaki honen kanpo geratu da.
2022/03/11 - 18:57
Facebookek eta Instagramek errusiarren kontrako gorroto mezuak baimenduko dituzte
Metaren sare sozialek politika aldatu dute behin-behinean, eta Errusiako soldaduen edo herritarren kontrako indarkeria deiak onartuko dituzte, "Ukrainako inbasioaren testuinguruan".
2022/03/11 - 12:53
Facebookek eta Instagramek errusiarren kontrako gorroto mezuak baimenduko dituzte
Errusiak, bestalde, iragarri du Instagramen erabilera mugatuko duela herrialde osoan astelehen gauerditik aurrera.
2022/03/01 - 11:46
Meta (Facebook), Twitter eta Google konpainiek neurriak hartu dituzte Putinen aldeko hedabideak geldiarazteko
Errusiako Gobernuaren aldeko mezuak igortzen dituzten hedabideen emisioak debekatzeko Europar Batasunak egindako eskaerari erantzuten hasi dira sare sozialak.
2022/02/07 - 18:32
Metak Facebook eta Instagram Europar Batasunean ixtearekin mehatxu egin du
Sententzia judizial batek Facebook eta Instagram konpainien enpresa nagusiari Europako erabiltzaileen datuak AEBko egoitzara transferitzea eragozten dio.
2022/02/07 - 16:57
Arciniega abizena duten pertsonen bila ari dira, Arabako udalerriaren 750. urtemugaren harira
Artziniegako Udalak abizen hori duten "ahalik eta jende gehien" bildu nahi du uztailaren 9an egingo duten ekitaldi batean. Espainiako Estatuan 750 lagun baino gehiagok dute, eta Latinoamerikan dozenaka omen dira.
2022/02/05 - 15:42
Metabertsoa, harreman sozial eta ekonomikoak garatzeko mundu birtuala
Enpresa teknologikoen azken apustua da metabertsoa: mundu birtual bat, jolasteko ez ezik, lanera joateko, kontzertuak ikusteko edota negozioak egiteko aukera ere ematen duena. Bultzatzaileen artean dago Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea, eta Nafarroan bada arlo horretan dabilen enpresa bat.
2022/01/24 - 18:02
Sare sozialen erabilera arduratsua sustatzeko kanpaina jarri du martxan Zibersegurtasun Euskal Zentroak
Kanpainaren helburua da zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzea, haur eta nerabeen inklusioa, aniztasuna eta tolerantzia oinarri hartuta.
2021/11/07 - 15:11
Palman urgentziaz lur hartu zuen hegazkineko bidaiarien ihesaldia Facebooken antolatu zuten ikertzen ari dira
Espainiako Poliziak ikerketa ireki du sare sozial horretan marokoar gazte talde bat horrelako ekintzak antolatzen ari ote den argitzeko.
2021/10/29 - 00:45
Facebookek izena aldatu dio bere enpresari: Meta izango da aurrerantzean
Horrez gain, metabertsoa aurkeztu dute. Jendea birtualki komunikatzea ahalbidetuko duen eremu digitala izango da.