Farmaziak
2020/12/21 - 20:31
Pfizerren txertoa merkaturatzeko baimena eman du Bruselak
Aurrez, Medikamentuen Europako Agentziaren oniritzia jaso du txertoak. Lehendabiziko dosiak datozen egunetan banatuko dituzte eta txertaketa kanpainak abenduaren 27an hasiko dira.
2020/12/21 - 16:36
Sendagaien Europako Agentziak oniritzia eman dio Pfizerren txertoari
"Probek argi erakusten dute txertoak alde on gehiago dituela arriskuak baino", esan du Emer Cooke agentzi horretako zuzendari exekutiboak.
2020/12/17 - 16:52
EAEko farmaziek ez dituzte oraingoz covid-19a atzemateko probak egingo
Osasun sistema publikoak kanpoko laguntza beharko balu, botiketan testak egitea posible den ongi aztertzeko eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari.
2020/12/16 - 21:54
Ministerioak eta erkidegoek autodiagnosi test azkarrak ez preskribitzeko eskatu dute
Proba horiekin "Gabonak lasaiago" igaro ditzaketela uste dutenak "engaina" ditzaketela esan dute.
2020/12/11 - 22:15
AstraZenecaren eta Errusiaren txertoak konbinatuko dituzte
Konpainia britainiarrak garatutako txertoa Errusiako Sputnik V txertoarekin konbinatuko dute, elkarrekin eraginkortasun handiagoa duten aztertzeko.
2020/12/10 - 22:27
Pfizer konpainiaren txertoaren 25.000 dosi jasoko ditu Nafarroak
2021eko lehen bi hilabeteetan 12.500 pertsonari jarriko diete txertoa; lehendabizi arreta soziosanitarioko langileei eta erresidentzietako egoiliarrei.
2020/12/09 - 12:39
Covid-19aren antigorputzak atzemateko farmazietan eskuragarri dagoen testaren gakoak
Adituen arabera, birusarekin kontaktuan egon ondoren antigorputzak garatu diren esaten du probak, baina ez une honetan kutsatuta zauden. Medikuaren errezetarekin bakarrik erosi ahal izango dira.
2020/12/04 - 12:17
Txinak 600 milioi txerto dosi merkaturatzea onartuko du urtea bukatu baino lehen
Urtea amaitu baino lehen 610 dosi ekoizteko asmoa du Asiako erraldoiak, eta 1.000 milioi txerto 2021ean.
2020/12/02 - 12:57
Erresuma Batuak Pfizerren txertoa baimendu du eta munduko lehena izango da erabiltzen
Osasun Produktuak Arautzeko Agentzia britainiarraren oniritzia jasota, txertaketa kanpaina egun gutxi barru abiatzea espero da.
2020/12/01 - 14:12
Pfizer enpresak txertoa erabiltzeko baimena eskatu dio Europar Batasunari
Botiken Europako Agentzia hasi da Pfizerrek eta atzo Modernak egindako eskaerak aztertzen.
2020/11/27 - 15:19
Sagardui: "Osakidetzak txertoa jartzeko logistika, langileak eta eskarmentua ditu"
Zentzu horretan, botiken parte-hartzea beharrezkoa izango ez dela uste du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.
2020/11/27 - 14:38
AstraZenecak "ikerketa gehigarria" egingo du bere txertoaren efikazia balioztatzeko
Farmazia konpainiaren arabera, % 90eko eraginkortasuna erakutsi zuen taldeari emandako dosia prozesuan izandako akats baten ondorioa izan zen, eta horrek "eraginkortasun hobea” ekarri zuela dirudi.
2020/11/24 - 13:57
COVID-19aren aurkako txerto esperimentalak: zeintzuk dira eta zein fasetan daude?
200 bat konpainia farmazeutikok hilabeteak daramatzate lanean COVID-19aren pandemiari aurre egiteko txertoa landu nahian. Hauek dira aurreratuta dauden ikerketak.
2020/11/20 - 12:45
COVID-19 pazienteetan remdesivir botika ez erabiltzea aholkatu du MOEk
Botikak kasu larrienen heriotza-tasa edo aireztapen mekanikoaren beharra murrizten duenik esateko frogarik ez dagoela ebatzi du nazioarteko aditu talde batek orain.
2020/11/20 - 12:03
Johnson & Johnsonen txertoak 8 euro inguru balioko du eta 2021ean aterako da
Janssen farmazialariaren txertoak sektoreko beste enpresa batzuek iragarritako "kalitate eta segurtasun estandarrak" bermatuko ditu.
2020/11/18 - 22:46
Illak egitasmo zehatz bat eskatu die testak farmazietan egin nahi dituzten erkidegoei
"Oraingoz, probak Europako Batzordeak ezartzen duen moduan egin behar dira", berretsi du, kualifikatutako langileek egin behar dituztela eta.
2020/11/18 - 16:51
Txertoak % 95eko eraginkortasuna duela eta segurua dela esan du orain Pfizerrek
"Adina, arraza eta etnia gorabehera, eraginkortasun bera izan du txertoak kasu guztietan. 65 urtetik gorakoetan ere, % 94tik gorakoa izan da eraginkortasuna", zehaztu dute Pfizerrek eta BioNTechek.
2020/11/18 - 10:16
Janssenen txertoaren lehen entsegu klinikoa baimendu dute Espainiako Estatuan
Beste zortzi estatutan ere frogatuko dute, tartean Frantziakoan. Guztira, 30.000
2020/11/17 - 00:46
Lehia estatubatuarra txertoa ekoizteko: Pfizer vs Moderna
Bi konpainiak urratsak egiten ari dira COVID-19aren aurkako txertoa lortzeko bidean, baina zein fasetan daude? Zeintzuk dira bataren eta bestearen ezaugarriak?
2020/11/16 - 21:19
Koronabirusaren aurkako txertoaren gerra komertziala
Momentuz biak dira iragarpen hutsak. Modernak ere, Pfizerrek bezala, ez ditu emaitzak publiko egin. Zientzialariek oraingoz ezin dute informazioa kontrastatu.