Pfizerren txertoa merkaturatzeko baimena eman du Bruselak
Pfizer eta BioNTech konpainiek covid-19ari aurre egiteko garatu duten txertoa merkaturatzeko baimena eman du arratslde honetan Europako Batzordeak.
Agerraldi batean, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak azpimarratu du gaurko eguna mugarri izango dela covid-19aren pandemiaren aurkako lanean, eta iragarri du txertoa datozen egunetan banatuko duten Europar Batasuneko herrialdeen artean, txertaketa kanpainak abenduaren 27an abiarazteko asmoz.
"Hasieratik esan dut pandemia honetan elkarrekin gaudela denok. Txertaketa aldi berean hasiko da Europar Batasunean, abenduaren 27an, 28an eta 29an. Urte zail hau amaitzeko eta covid-19a gainditzen hasteko modu on bat da", erantsi du.
Horrez gain, Von der Leyenek esan du aurrerantzean txerto gehiago onartuko dituztela, "seguruak eta eraginkorrak" direla baieztatzen bada. Hala, Medikamentuen Europako Agentziak urtarrilean ebaluatuko du Moderna enpresa-farmazeutikoaren txertoa.
Txertoa Europar Batasuneko herrialdeen esku utziko dutela berretsi ostean, helburua dosiak "mundu osoan banatuko direla bermatzea" dela adierazi du.
Amaitzeko, harro agertu da Europar Batasunean zabalduko den lehen txertoa Europan bertan egina delako.
BioNTech enpresa alemaniarrak bederatzi milioitik gora euro jaso ditu azken hamarkadan Europar Batasuneko ikerketarako diru-funtsetik.
43.000 pertsonak hartu dute parte entsegu klinikoetan
Aurrez, Sendagaien Europako Agentziaren (EMA) onespena jaso du Pfizer eta BioNTech konpainien txertoak. "Txertoa aztertzeko orduan hainbat faktore izan ditugu kontuan: segurtasuna, kalitatea eta eraginkortasuna. Probek argi erakusten dute txertoak alde on gehiago dituela arriskuak baino", adierazi du prentsaurrekoan Emer Cooke EMAko zuzendari exekutiboa.
Horrez gain, Cookek azpimarratu du "dagozkion kontrolak gaindituta" iritsiko dela txertoa Europara. "Egindako azterketa sakonaren ondorioz, Europako herritarrei jakinarazi nahi diegu txertoa segurua eta eraginkorra dela eta kalitate neurri guztiak betetzen dituela. Dena den, gure lana ez da hemen bukatuko. Txertoen segurtasunarekin eta eraginkortasunarekin lotutako datuak pilatzen jarraituko dugu", ziurtatu du.
Bestalde, Sabine Straus EMAko Segurtasun Batzordeko presidenteak argi utzi du orain arte aztertutako datuak "lasai egoteko modukoak" direla. EBk segurtasunerako zainketa sistema paregabea dauka, punta-puntakoa", gaineratu du.
Harald Enzmann CHMPeko presidenteak nabarmendu du txerto horren entsegu nagusian 43.000 pertsonak hartu zutela parte. Txerto baten azterketan egindako entsegu handienetakoa da. Parte-hartzaileen erdiak Pfizerren txertoa jaso zuten, eta gainerakoek txerto faltsu bat, alegia, plazeboa, zer hartzen ari ziren jakin gabe.
16 urtetik gorako 36.000 pertsonengan (75 urtetik gorakoak ere) eragin positiboa izan zuen. Hau da, sintomadun kasuak % 95 murriztu ziren (18.198 kasutik 8k izan zituzten sintomak). Txerto faltsua jaso zutenen artean, berriz, 18.325etik 162k izan zituzten sintomak.
Halaber, covid-19 kasu larriak jasan ditzaketen arrisku taldeetako parte-hartzaileen % 95engan izan zuen eragin positiboa txertoak, generoa, arraza edo etnia gorabehera.
Zure interesekoa izan daiteke
"Manifestazio erraldoi batek" zaintza sistema eraldatzea eskatuko du 2027ko apirilaren 17an, Bilbon
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikatik deitu du mobilizazioa. Izan ere, azaldu dutenez, oraindik ere badaude zaintza sistemaren "gabeziak" salatzeko nahikoa arrazoi, 2023ko azaroaren 30eko greba orokor feminista eragin zuten berberak, hain zuzen ere.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizko Alde Zaharrean botila hautsi batekin eraso egin baitu
Ertzaintzako kalez jantzitako patruila batek gizon bat atxilotu du Gasteizko Alde Zaharrean, beste bati botila hautsi baten lepoarekin erasotzea egotzita. Barne ikerketa abiatu dute poliziaren jarduna aztertzeko.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, Arrotxapean emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita
Erasoa goizaldean gertatu da, Trinitarios inguruan, Iruñean. Hiru gaztek biktimaren oihuak entzun dituzte, eta horiek geldiarazi dute erasoa. Biktima sexu-erasoetarako protokoloari jarraituz artatu dute, eta atxilotua beharrezko izapideak betetakoan eramango dute epaile aurrera.
132 salaketa jarri dituzte Igorreko errugbi taldeak saldutako Gabonetako loteria txartelen auziagatik
Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak onartu zuen 90.693 zenbakiaren partizipazio gehiegi saldu zituela, behar zuena baino 225 gehiago hain zuzen ere. Kaltetuek, hala ere, diote 286 direla kobratu gabeko txartelak, eta ia 2,8 milioi euroko zuloa dela hori.
Herri Urratsek Senpere bete du Seaskako ikastolen alde
Urtero bezala, milaka euskaltzale bildu dira gaur Senpereko lakuaren bueltan, aurten helburu zehatz bat jomugan: Donapaleun lizeo berria izan dezaten laguntzea. Jai giroa da nagusi goizetik arratsera, baina aldarrikapenak ere presentzia nabarmena du.
Angelun bukatu da gaskoiaren aldeko lasterketa, 2.000 kilometro baino gehiago eginda
Apirilaren 30az geroztik, lekukoak bide luzea egin du eta milaka lagunek hartu dute parte lasterketan.
ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte
Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.
Bi adingabe eta haien aita atxilotu dituzte Gasteizen ikaskide ohi bati estortsioa egiteagatik
Antza denez, dirua eskatu zioten bere argazki batzuk (biluzik ageri zen horietan) ez zabaltzearen truke. Mutilak ordainketa egin zuen, baina handik bi astera berriro jarri ziren berarekin harremanetan, sare sozialen bidez, diru gehiago eskatzeko. Biktimari makila batekin eta labana batekin ere egin zioten eraso.
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, kalean hilda agertu den emakume baten heriotzarekin zerikusia duelakoan
07:30 aldera gertatu da guztia, Carabanchel auzoan. Osasun-zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, kolpe larriak baitzituen buruan. Ikerketak aurrera egin ahala, biktima bizi zen etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu dute agenteek, eta atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita. Genero-indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari dira.
Honela lehorreratuko dituzte 'MV Hondius' ontziko bidaiariak Kanarietan
Espainiako Osasun ministroak argitu duenez, ekipajearen zati bat eta hildako bidaiariaren gorpua ez dira Kanarietan lehorreratuko, eta tripulazioko kide batzuekin jarraituko dute ontzi barruan.