Txertoak % 95eko eraginkortasuna duela eta segurua dela esan du orain Pfizerrek
Saiakuntzaren hirugarren faseko azken azterketara helduta, Pfizerrek eta BioNTechek ondorioztatu dute COVID-19aren kontrako txertoak % 95eko eraginkortasuna duela, eta ez duela segurtasun arazo larririk sortu.
Koronabirusarekin kutsatutako 170 kasu atzeman ditu aipatutako konpainiak entseguetan parte hartu zuten boluntarioen artean. Infekzio horietatik 162, baina, plazeboa jaso zuten gaixoetan diagnostikatu dituzte. Gainerako zortzi boluntarioek txerto arrunta hartu zuten. Horrek esan nahi du % 95ekoa dela eraginkortasun maila, iragan astean % 90ekoa dela iragarri bazuten ere.
"Adina, arraza eta etnia gorabehera, eraginkortasun bera izan du txertoak kasu guztietan. 65 urtetik gorakoetan ere, % 94tik gorakoa izan da eraginkortasuna", zehaztu dute Pfizerrek eta BioNTechek gaur argitaratu eta CNNk zabaldu duen ohar batean.
Gainera, erantsi dute txertoaren segurtasunari buruzko nahikoa datu dituztela, eta Botiken AEBko Agentziaren baimenaren zain daudela.
Uztailaren 27an hasi zuten hirugarren faseko saiakuntza klinikoa, eta Pfizerrek orduan esan zuen 43.661 boluntariotik 41.135ek jaso zutela bigarren dosia edo plazeboa. Botiken AEBko Agentziak, bestalde, jakinarazi zuen txertoaren emaitzak ezagutzeko gutxienez bi hilabete itxaron behar zituztela.
Horregatik, adituen arabera, abendura arte ez da txertorik egongo. Halere, enpresek aurreikusi dute 2020an mundu mailan 50 milioi dosi ekoiztea, eta 2021ean 1.300 dosi.
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.