Pfizerren buruak bere akzioen % 62 saldu zituen txertoa iragarri zuen egunean
Albert Bourlak, Pfizerren kontseilari ordezkariak, konpainian zituen akzioen % 62 saldu zituen 5,6 miloi dolarren (4,7 milioi euro) truke astelehenean, COVID-19aren aurkako txertoaren lehenengo emaitzak onak direla jakinarazi eta burtsek nabarmen gora egin zuten egunean bertan, AEBko Balore Merkatuaren Batzordearen agirietan agertzen denez.
Bourlak 132.508 akzio saldu zituen, bakoitza 41,94 dolarreko (35,62 euro) prezioan, abuztuan Bourlak sinatu zuen plan baten baitan.
Astelehenean, Pfizer enpresa estatubatuarrak iragarri zuen BioNTech alemaniarrarekin garatzen ari den txertoak % 90eko eraginkortasuna eman duela azken fasean, eta horrek baikortasun oldea zabaldu zuen mundu osoan, tartean merkatuetan.
Pfizerren bozeramaile batek hedabideei azaldu dienez, Bourlak 25 urte daramatza enpresan, "akzio kopuru handi baten" jabe da aurrezki plan desberdinen bitartez, eta akzioen kudeatzaileari eskatu zion zati bat saltzea "prezio jakin batera" iritsiz gero. Orain 82.000 akzio geratzen zaizkio, "bere soldata halako bederatzi".
Sally Susman Pfizerren presidenteordeak ere gauza bera egin zuen bere akzioekin astelehenean bertan, eta 1,8 milioi dolar (1,5 milioi euro) poltsikoratu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.