Farmaziak
2021/04/07 - 20:46
Europako Agentziak Sputnik V txertoaren "jardunbide kliniko egokiak" aztertuko ditu
Europako Batzordeak nabarmendu duenez, EBko eskualdeek estrategia komunitarioaren parte ez diren txertoak eros ditzakete, estatu kide bakoitzaren egitura instituzionalaren arabera.
2021/03/24 - 21:59
AstraZenecaren 29 milioi txertoren aurkikuntzak bizitu egin du EBrekin duen gatazka
Farmazia enpresak ukatu egin du Italian aurkitutako txertoak Erresuma Batura bidaltzeko asmoa zuenik, eta zati bat 27en artean banatuko duela hitzeman du.
2021/03/23 - 20:51
Curevac enpresak ekainerako espero du Europak bere txertoa onartzea
Bien bitartean, entsegu klinikoak luzatu egin ditu alemaniar konpainiak.
2021/03/22 - 14:20
Gonzalez Laya: "AstraZenecak ez ditu kontratuko betebeharrak bete"
Espainiako Atzerri ministroak "eskuz esku lan egiteko" eskatu die Europar Batasunari eta Erresuma Batuari, farmazialariak bi aldeei "txertoak" ematen dizkiela ziurtatzeko.
2021/03/17 - 18:04
Janssenen txertoa haurdunek eta bularra ematen ari direnek ere jaso ahalko dute
Gainera, Jonhson & Jonhson estatubatuarraren filial farmazeutikoaren txertoa, covid-19aren aurkako immunitatea lortzeko dosi bakarra behar duen lehen txertoa da.
2021/03/15 - 09:42
Txertoa jartzeko baimena izango dute farmaziek Ipar Euskal Herrian, gaurtik
Egoera epidemiologiko larriena duten eskualdeetatik hasiko dira eta, beraz, litekeena da Ipar Euskal Herrian beranduago hastea. Halaber, txertaketarako bi gune irekiko dituzte Kanbon eta Hendaian.
2021/03/12 - 14:03
Osasun Departamentuak biharamuneko pilulari buruzko informazio kanpaina abiatu du
Farmazien bidez, antisorgailu gisa erabili behar ez dela azpimarratuko diete erabiltzaileei, ez baitu babesten sexu-transmisiozko gaixotasunengatik.
2021/03/11 - 21:32
Janssenen txertoa merkaturatzeko baimena du Europak
Dosi bakarreko txertoa da, % 67ko eraginkortasuna dauka eta hozkailu normaletan gorde daiteke. Europar Batasunean baimendutako laugarren txertoa da.
2021/03/11 - 21:05
AstraZeneca txertoa erabiltzen jarraitzea gomendatu du EMAk
AstraZeneca txertoa jartzen segitzea gomendatu dute, arriskuak baino onura gehiago dituela esanez. 22 txertaturi tronboak atzeman ostean, Danimarkak eta Norvegiak AstraZeneca jartzeari utzi diote.
2021/03/11 - 18:17
Janssenen txertoa merkaturatzeko baimena du Europak
Dosi bakarreko txertoa da, % 67ko eraginkortasuna dauka eta hozkailu normaletan gorde daiteke. Europar Batasunean baimendutako laugarren txertoa da.
2021/03/09 - 22:56
Italia izango da Sputnik V txerto errusiarra ekoiztuko duen EBko lehen herrialdea
Ekoizpena uztailean hastea eta urte amaieran 10 milioi dosi eskuratu ahal izatea espero dute.
2021/03/04 - 22:37
AstraZenecak Australiara txertoak bidaltzea galarazi zuen Italiak
Europako Batzordeak baimena eman du enpresa-farmazeutikoen esportazioak blokeatzeko, bidalketa horrek Europar Batasuneko herrialdeen txertaketa kanpaina moteltzea eragingo duela egiaztatuz gero.
2021/03/04 - 12:09
Sendagaien Europako Agentzia Sputnik V txerto errusiarra aztertzen hasi da
Errusiak "2021eko ekainetik aurrera 50 milioi europarri" txertoa jartzeko aukera eskaini dio Bruselari, azkenean Sendagaien Europako Agentziak txertoa onartzen badu.
2021/03/03 - 08:03
Sendagaien Europako Agentziak martxoaren 11n aztertuko du Janssen etxearen txertoa
Datorren astean egingo duen bileran, txertoaren segurtasuna, eraginkortasuna eta kalitatea izango du aztergai.
2021/02/28 - 12:01
Johnson & Johnson-en txertoaren larrialdiko erabilera onartu dute Estatu Batuetan
Dosi bakarrean ematen da eta ez du hozgailu berezirik behar. Adin tarte guztietarako balio du eta eraginkorra da aldaera berrien aurrean. Europak martxo erdialdean onar dezake.
2021/02/25 - 22:07
AstraZeneca EBtik kanpoko lantegiak erabiltzea aztertzen ari da epeak bizkortzeko
"EBn ekoizten denaren zati handiena EBn geratzen da", berretsi du konpainia britainiarraren kontseilari ordezkariak.
2021/02/24 - 21:37
Jansseneko txertoa segurua da eta %85ean eraginkorra, baita aldaera berrien aurrean ere
Martxoan helduko da Europara Jansseneko txerto berria. CUNen ari dira probatzen txerto honen bi dosi emateak eraginkortasuna hobetzen duen.
2021/02/18 - 10:48
Birusaren aldaera berriei aurre egiteko plana aurkeztu du Bruselak
225 milioi euro bideratuko dituzte, besteak beste, farmazia enpresekin egindako kontratuak "eguneratzeko", birusaren genoma atzemateko probak azkartzeko edo entsegu klinikoetan parte hartzeko.
2021/02/17 - 15:58
Europar Batasunak Moderna txertoaren 300 milioi dosi gehiago jasoko ditu
Farmazialari estatubatuarrarekin iaz adostutako 160 milioi dosiei gehituko zaizkie. Bestalde, Pfizer eta BioNtech enpresek EBri 200 milioi dosi gehigarri emango dizkietela iragarri dute.
2021/02/16 - 19:09
Janssen etxeak bere txertoaren onespena eskatu dio EBri
Giza sendagaien batzordearen asmoa da martxoaren erdialderako bukatzea txerto horren azterketa, betiere, enpresak informazio "osatua eta irmoa" bidaltzen baldin badio.