Janssenen txertoa merkaturatzeko baimena du Europak
Europako Batzordeak Janssen enpresa-farmazeutikoak (Johnson&Johnson) covid-19ari aurre egiteko landu duen txertoa merkaturatzeko baimena eman du. Aurrez, Sendagaien Europako Agentziak segurua, kalitatezkoa eta eraginkorra dela baieztatu du.
"Txerto seguru eta eraginkor gehiago iritsi dira merkatura. Johnson&Johnson konpainiaren txertoa erabiltzeko baimena eman berri dugu", iragarri du Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Twitterren idatzitako mezu baten bidez.
Aurten, 200.000 dosi eskuratzeko kontratua sinatu du Bruselak, eta lehendabiziko bidalketak bigarren hiruhilekoan helduko direla aurreikusi dute. Halaber, beste 200.000 dosi gehiago erosteko aukera izango luke.
Dosi bakarreko lehen txertoa da eta % 67ko eraginkortasuna dauka birusari aurre egiterakoan.
Pfizer-BioNTech (%95) eta Moderna (%94,1) konpainiek egindako txertoek baino eraginkortasun txikiagoa dauka, baina AstraZenecarenaren antzekoa (%70).
Txertoaren xehetasunak
Janssenen txertoa dosi bakarrekoa da eta hozkailu normaletan gorde daiteke, 2 eta 8 gradu arteko tenperaturan.
Konpainia estatubatuarraren txertoak % 85etik gorako eraginkortasuna dauka covid-19 larria garatzea saihesteari dagokionez, eta heriotzak %100ean ekiditen dituela azpimarratu dute, entseguetan ez baita inor hil. Probak nazioarteko hainbat herrialdetan egin dituzte, tartean Espainian.
Proba horietan parte hartu zuen Alberto Borobia Madrilgo La Paz Unibertsitate Ospitaleko ikerketa unitateko koordinatzaileak, eta, bere esanetan, txertoak % 70eko eraginkortasuna dauka pazienteak ondorio larriak izan ez ditzan.
Hegoafrikako eta Brasilgo alderen aurrean eraginkortasun hori mantendu egiten da, baina Erresuma Batuko anduiarekin nola erantzungo duen ez dakite, entseguetan herrialde horretako daturik bildu ez zutelako. Edonola ere, eraginkorra izango dela uste dute, orain arteko emaitzak ikusita.
Ikerketan parte hartu duten boluntarioen % 34 baino gehiago 60 urtetik gorakoak zirela kontuan hartuta, pertsona nagusiak immunizatzeko txerto egokia izango dela pentsatzen dute.
Bestalde, oraingoz ezin izan dute frogatu Janssenen txertoak kutsatzeak ekiditeko balio duen ala ez, orain arte prebentzioan eta heriotzak ekiditeko formulak bilatzeari eman diotelako lehentasuna.
Sendagaien Europako Agentziaren arabera, txertoak eragiten dituen bigarren mailako ondorioak ohikoak dira (burukomina, nekea, giharretako mina edo goragalea) eta bi egunetan desagertzen dira.
Halaber, txertoa dosi bakarrekoa izatea, hozkailu normaletan gorde ahal izatea eta handik kanpo 12 orduz egon daitekeela azpimarratu du Borobiak. "Horrek txertaketa prozesua asko erraztuko du", ziurtatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.