Farmaziak
2021/02/16 - 18:15
Hasiera batean hitzemandako dosien % 50 bidaliko dio Modernak Espainiari otsailean
Edozein modutan, desoreka hori martxoan konpentsatzeko konpromisoa hartu du Modernak. Hala, urteko lehen hiruhilekorako agindutako kopurua igorriko du apirila hasi orduko.
2021/02/12 - 13:12
Sendagaien Europako Agentzia CureVacen txertoa denbora errealean aztertzen hasi da
Alemaniako laborategiaren seruma ez ezik, Janssenena (Johnson & Johnson) ere aztertzen ari da agentzia.
2021/02/11 - 22:01
New Yorken botiketan ere hasiko dira txertatzen
Apirilerako herritar guztiek izango omen dute txertatzeko aukera, inolako irizpiderik gabe. 44,3 miloi estatubatuarrek dosiren bat hartu dute jada; 10,5 milioik, bi dosiak.
2021/02/10 - 21:22
Osakidetzak AstraZenecaren 9.100 dosi banatuko ditu kolektibo berrien artean
Lehenengo eta bigarren hezkuntzako irakasleak eta poliziak izango dira txertoa jasotzen lehenak.
2021/02/09 - 21:23
AstraZenecaren txertoa militarrek, poliziek, suhiltzaileek eta irakasleek jasoko dute
AstraZeneca konpainiak eta Oxfordeko Unibertsitateak egindako txertoa 55 urtetik beherako ezinbesteko langileei jartzea erabaki du Osasun Publikoko Batzordeak.
2021/02/08 - 17:12
Ia 30.000 txerto iritsi dira EAEra astelehen honetan, tartean AstraZenecaren lehenak
Hain zuzen ere, AstraZenecaren 9.100 dosi jaso dira, Pfizerren 16.380 eta Modernaren 4.300.
2021/02/08 - 15:25
Euskadik jaso ditu Oxford-AstraZenecaren txertoaren aurreneko dosiak
Hernaniko Bexen Medical enpresaren hozkialuetan daude dagoeneko aurreneko aleak. Pfizer eta Moderanarekin batera hirugarren aukera bat izateak txertaketa erritmoa handitzea ahalbidetuko du.
2021/02/08 - 13:54
Baliteke CureVac botika-etxearen txertoa urte amaieran merkaturatzea
Biodonostia eta Biocruces Bizkaia institutuek astelehen honetan ekin diote CureVac txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna egiaztatuko duen nazioarteko entsegu klinikoari.
2021/02/08 - 12:10
AstraZeneca bere txertoa egokitzen hasi da Hegoafrikako aldaerari aurre egiteko
Txerto berriak aldaera berriaren kasuak murrizten ez baditu ere, heriotzak saihestuko ditu, bai eta ospitaleen zama arindu ere.
2021/02/06 - 20:44
Iritsi dira Oxford-AstraZenecaren txertoaren 1.600 dosi Ipar Euskal Herrira
Igandean hasiko dira 50 urtez azpiko osasun langileei jartzen. Espainiar Estatura ere gaur iritsi dira 196.800 dosi eta astelehenean banatuko dira erkidegoen artean.
2021/02/05 - 21:28
18-55 adin tartean soilik emango dute AstraZeneca txertoa Espainiako Estatuan
Osasun Publikoko Batzordeak hiru egun behar izan ditu erabakia hartzeko, eta azkenean 55 urtetik gorakoei ez zaie AstraZenecaren txertoa jarriko.
2021/02/05 - 20:30
AstraZenecaren txertoa 18-55 adin tarteko pertsonei bakarrik emango diete
Honenbestez, Frantzia, Alemania edo Belgika bezalako herrialdeen irizpide berdina jarraituko du Espainiak.
2021/02/02 - 20:49
Sputnik V txerto errusiarrak % 92ko eraginkortasuna du, 60 urtetik gorakoetan barne
The Lancet-ek iragarritako atariko emaitzak 20.000 parte hartzaileri egindako analisian oinarritzen dira.
2021/02/01 - 11:40
Pfizer-BioNtechek 75 milioi dosi gehiago emango dizkio EBri bigarren hiruhilekoan
Dagoeneko baimenduta dauden hiru txertoen ekoizleek (Pfizer-BioNtech, Moderna eta AstraZeneca) ekoizpen-arazoak izan dituzte, eta, ondorioz, EBra atzeratu dituzte haien hornidurak.
2021/01/31 - 21:53
AstraZenecak 9 milioi dosi gehiago emango dizkio lehen hiruhilekoan EBri
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak bilera birtuala egin du AstraZenecako kontseilari delegatuarekin eta EBrekin akordioak dituzten beste sendagai konpainia batzuetako ordezkariekin.
2021/01/31 - 19:54
Astelehen honetan Moderna txertoaren 2.400 dosi jasotzea espero du Euskadik
Moderna txertoaren 52.000 dosi Espainiara heldu dira igande honetan, eta astelehen honetan banatuko dituzte penintsulan, Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.
2021/01/29 - 21:30
AstraZenecaren txertoak % 60ko eraginkortasuna du eta bi dosi hartu behar dira
Pfizerren eta Modernaren txertoak baino errazagoa da gordetzeko; izan ere, 2 eta 8 gradu arteko hozkailu arruntetan gorde daitezke eta sei hilabetez iraun dezakete baldintza horietan.
2021/01/29 - 21:04
AstraZenecaren txertoa merkaturatzeko baimena eman du Bruselak
AstraZenecaren txertoa 18 urtetik gorako pertsonei ematea gomendatu du Sendagaien Europako Agentziak. Eraginkorra izan dadin, bi dosi hartu behar dira.
2021/01/29 - 18:32
Bere txertoak dosi bakarrean % 72ko eraginkortasuna duela esan du Janssen konpainiak
Covid-19 moderatu edo larri bat prebenitzeko % 66ko eraginkortasuna du, txertoa jarri eta 28 egunera. Erabiltzeko baimena otsaila hasieran eskatuko dute, AEBetan.
2021/01/29 - 15:18
Bruselak AstraZenecarekin duen kontratua argitaratu du azkenik
Martxoa bitartean, 300 milioi dosiko salerosketa sinatu zuten abuztuan. Txerto horiengatik ordaindu beharrekoa ordea, ez dago jakiterik, zentsuratuta argitaratu baitute.