Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Janssen etxeak bere txertoaren onespena eskatu dio EBri

Giza sendagaien batzordearen asmoa da martxoaren erdialderako bukatzea txerto horren azterketa, betiere, enpresak informazio "osatua eta irmoa" bidaltzen baldin badio.
Janssen txertoaren hainbat dosi
Janssen txertoaren hainbat dosi. Argazkia: EFE

Janssen etxeak, AEBko Johnson & Johnson konpainiaren eskumendekoa denak Sendagaien Europako Agentziari astearte honetan eskatu dio azter dezala Europako Batzordeak bere txertoari onespena eman ahal dion, Europan erabiltzen has daitezen.

Orain arte, Pfizer/BioNTechek, Modernak eta AstraZenecak covid-19aren aurka garatutako txertoei eman die oniritzia Europar Batasunak, eta Janssenen botika aztertzea izango da hurrengo pausoa. Abenduan txerto horren eraginkortasuna, segurtasuna eta kalitatea analizatzen hasi ziren, lana aurreratzen hasteko. Beraz, dagoeneko egina dute prozesuaren hasierako fasea.

Horregatik, giza sendagaien batzordearen asmoa da martxoaren erdialderako bukatzea txertoaren azterketa, betiere, enpresak informazio "osatua eta irmoa" bidaltzen baldin badio.

Esan bezala, iragan abenduaren 1ean botika horren "azterketa jarraitua" abiatu zuten, hots, laborategiko datuak eta entsegu klinikoetakoak ikertzen hasi ziren: besteak beste, txertoaren osagaiak, ekoizpen prozesua, animalietan entseguek izandako emaitzak eta pertsonen entseguen atarikoak.

Oraindik, baina, zientzialari europarrak antidoto horren eraginkortasuna eta segurtasuna aztertzen ari dira, baita kalitatea ere. Hartara, txertoaren abantailak arriskuak baino gehiago direla ondorioztatzen badute, Sendagaien Europako Agentziak berorren erabilera baimenduko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X