Sputnik V txerto errusiarrak % 92ko eraginkortasuna du, 60 urtetik gorakoetan barne
Errusiako Sputnik V covid-19aren aurkako txertoaren III. faseko entseguetako atariko emaitzek agerian uzten dute bi dosi jasota eraginkortasuna % 91,6koa dela; eta 60 urtetik gorakoetan ere babesa altua da, % 91,8koa hain zuzen.
The Lancet-ek iragarritako atariko emaitzak 20.000 parte hartzaileri egindako analisian oinarritzen dira. Hiru laurdenek txertoa jaso zuten, eta beste laurdenak plazeboa.
Entseguetan 60 urtetik gorako 2.144 pertsonak parte hartu zuten, eta eraginkortasuna % 91,8koa izan zen talde horretan: txertoa ongi hartu zuten eta 1.369 kasutan gripearen sintoma hutsak izan ziren albo kalteak.
Adin horretatik beherakoetan ere albo kalteak antzekoak izan ziren, arinak orokorrean; eta larrien kasuan (ospitaleratzea eragin zutenak) oso gutxi izan ziren bai plazeboen kasuan (% 0,4), bai txertoenean (% 0,2).
Analisia egin zutenen arabera, bat bera ere ez dago txertoarekin lotuta, eta ezta izandako lau heriotzak ere.
Ikerketa horrekin batera, Ian Jones Readingeko Unibertsitateko eta Polly Roy London School of Hygiene & Tropical Medicineko ikerlariek aitortu dute Sputnik V txertoa kritikatua izan dela "gardentasun faltagatik edo gehiegizko azkatartasunagatik", baina azkenean emaitza "argia" dela, eta "txertoaren printzipio zientifikoa agerian" geratu dela.
"Horrek esan nahi du beste txerto bat batu zaiola covid-19aren intzidentzia murrizteko borrokari", azaldu dute.
Lehenengo dosia jaso eta 21 egunera (bigarren dosiaren egunean), txertoa jaso zutenen artean 16ek zituzten sintomak (% 0,1) eta 62k (% 1,3) plazeboa jaso zutenen artean, eta horrek % 91,6ko eraginkortasuna azaleratzen du.
Bigarren mailako analisian, covid-19 kasu larri eta ez hain larrietan duen eraginkortasuna aztertu zuten. Lehenengo dosia jaso eta 21 egunera, ez zen covid-19 kasu larririk edo ez hain larririk izan txertoa jaso zutenen kasuan, eta 20 izan ziren plazeboa jaso zutenen artean, hau da, eraginkortasuna % 100ekoa izan zen covid-19 kasu larri eta ez hain larrietan.
Azterketa ez zen egin dosi bakarraren emaitza zein den jakiteko, baina datuek agerian uzten dute lehenengo dosia jaso eta 16-18 egunera immunizazio maila bat badagoela.
Sputnik V txertoak baimena jaso du, Errusian ez ezik, beste 14 herrialdetan, tartean Hungarian, Aljerian, Serbian, Argentinan, Bolivian, Venezuelan, Paraguayn, Turkmenistanen, Bielorrusian, Kazajistanen, Arabiar Emirerri Batuetan eta Iranen. Txekiar Errepublikak, Mexikok eta Sri Lankak interesa agertu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.