AstraZenecaren txertoa 18-55 adin tarteko pertsonei bakarrik emango diete
Espainiak AstraZenecaren txertoa 18-55 adin tarteko pertsonei soilik ematea erabaki du azkenean. Aurreneko dosiak asteburu honetan bertan helduko dira Estatura.
Aste honetan hiru bilera egin ditu Batzordeak. Adin muga 65 edo 55 urtetan jartzea eztabaidatu dute.
Honenbestez, Frantzia, Alemania edo Belgika bezalako herrialdeen irizpide berdina jarraituko du Espainiak; izan ere, txertoa 65 urtez azpikoetan bakarrik erabiltzea adostu zuten, eraginkortasun frogen faltan. Erresuma Batua, ostera, 65 urtez gorakoak txertatzen ari da.
Iragan astean, txertoa adineko pertsonentzako baimentzea gomendatu zuen Sendagaien Europako Agentziak (EMA), baita 65 urtez gorakoentzako ere. Edonola, herrialde bakoitzak du azken erabakia.
Fernando Simon Osasun Larrialdi eta Alerta Koordinazio Zentroko zuzendariak aste honetan aurreratu zuenez, baliteke Espainiak gomendioa ez jarraitzea. Alemaniak 65 urtez gorako pertsonei ez ematea erabaki zuen, adituen aholku taldeari jaramon eginez, froga zientifiko “nahikorik” ez dagoelako.
Ez dago emaitza nahikorik
AstraZenecak Erresuma Batuan, Brasilen eta Hegoafrikan egin dituen entseguetan, txertoa seguru eta eraginkor agertu da adineko pertsonetan covid-19a prebenitzeko garaian. Guztira, 24 000 pertsonak hartu dute parte, baina gehienak 18-55 adin tartekoak. Beraz, 55 urtez gorakoen artean eraginkortasuna frogatzeko nahikoa emaitzarik ez dago.
Horregatik, Espainiara heltzen diren aurreneko dosiak osasun profesionalei emateko erabakia hartu zuen Osasun Batzordeak ostegunean. 1,8 milioi dosi helduko dira otsailean.
Horrela, asteburu honetan iristen diren lehen dosiak lehen lerroan lanean ez dauden osasun langileentzat izango dira, Osasun Ministerioak onartutako Txertaketa Estrategiaren arabera.
AstraZenecaren txertoa bi injekziotan emango dute, besoan, bigarrena aurrena jaso 4-12 aste geroago. Hala ere, lehen eta bigarren dosien arteko tartea Espainian 10-12 astekoa izatea adostu dute ostiral honetako bileran, Carolina Darias Osasu ministroak otsailaren 3an aurreratu bezala.
Bestalde, 80 urtez gorako pertsonei ARNm-an oinarritutako txertoak bakarrik jartzea erabaki zuen Osasun Batzordeak aste honetan, hau da, Pfizer-BioNTechena eta Modernarena.
Lau milioi dosi hilabete honetan
Sendagaien Europako Agentziak orain arte baimendutako covid-19aren aurkako hiru txertoen lau milioi dosi jasoko ditu Espainiak hilabete honetan. Bi milioi pertsona immunizatzea posible izan daiteke, Espainiako biztanleriaren % 4.
Konkretuki, AstraZenecaren 1.810.575 dosi, Pfizer-BioNTecheko beste 1.779.579 eta Modernaren 412.000 txerto helduko dira.
Gainera, baliteke Europak Janssen, Novavax eta Curevacen txertoak laster onartzea. Horrela, martxoan eta apirilean dosi eskuragarrien kopuruak “dezente gora” egitea espero du Osasun Ministerioak.
Udarako biztanleriaren % 70 immunizatzea nahi du Espainiako Gobernuak, 33 milioi pertsona baino gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.