Frankismoa
2024/03/31 - 22:53
Gazako eta Ukrainako biktimek ere hartu dute parte Durango eta Elorrioko bonbardaketen urteurrenen ekitaldian
Lehendakaria eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburua ere izan dira goizean goiz Durangon egin den ekitaldi instituzionalean. 1937an, Italiako abiazioak Francoren esanetara egindako bonbardaketan, 213 pertsona hil zituzten Durangon eta 13 Elorrion.
2024/03/31 - 15:15
Sirena hotsak entzun dira berriro Durangon, bonbardaketa faxistak eragindako 213 hildakoen omenez
Gainera, hainbat lore-eskaintza egin dituzte Durangoko, Gernikako, Gazako eta Ukrainako biktimen omenez. 1937ko martxoaren 31n, Italiako hegazkinek eta Francoren Armadak Durango bonbardatu zuten. 213 herritar hil ziren.
2024/03/03 - 23:49
Lau pertsona atxilotu eta hainbat zauritu dituzte, tartean 7 ertzain, martxoaren 3ko istiluetan, Gasteizen
Manifestazioaren deitzaileek "hamarnaka zauritu eragin dituen Ertzaintzaren karga guztiz basatia" salatu dute. Besteak beste, Ertzaintzaren furgoneta bat gazte baten gainetik igaro dela esan dute, eta zaurituetako batek konortea galdu duela.
2024/03/03 - 20:12
Martxoaren 3ko biktimak oroitu dituzte milaka lagunek Gasteizen, sarraskitik 48 urte bete diren egunean
Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 biktimen elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deitutako manifestazioa hasi da, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Istiluak izan dira, Ertzaintza manifestariei oldartu zaie eta hainbat lagun zauritu dira. Lau pertsona atxilotu dituzte.
2024/03/03 - 16:24
1976an Poliziak hildako bost langileak oroitu dituzte Gasteizen
Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Biktimak gogoratzeko erakundeek sortuko duten memoriala txalotu du Martxoak 3 elkarteak.
2024/03/03 - 14:53
Istiluak izan dira Gasteizen martxoaren 3ko biktimen omenez egindako manifestazioan
El Corte Ingles parean izan dira istiluak. Hainbat manifestarik bengalak eta pintura gorria bota dute eraikinera, eta tentsio uneak izan dira. Ertzaintzak kargatu egin du. Lau lagun atxilotu dituzte eta hainbat zauritu izan dira.
2024/03/02 - 11:04
"Azkenean hasi da martxoaren 3ko biktimen memorialaren sorkuntza"
Nerea Martinez Martxoak 3 elkartearen bozeramaileak eskerrak eman dizkie gasteiztarrei, horien "indarra" izan delako "administrazioak martxan jartzea lortu duena".
2024/03/01 - 15:56
Gasteizko San Frantzisko eliza memoria gune izendatzeko eskatu du alkateak
Lehen aldiz hartu du parte Espainiako Gobernuko ministro batek Martxoaren 3ko biktimen aldeko lore eskaintzan. Angel Victor Torres ministroak 600.000 euroko dirulaguntza iragarri du Martxoak 3 fundaziorako.
2024/02/27 - 22:11
Espainiako Gobernuak eta haren bazkideek sekretu ofizialen legearen erreforma berriro bultzatzea babestu dute
Hala ere, ez da adostasunik lortu dokumentuak desklasifikatzeko epeen inguruan. EAJk berriro ekarri duen lege-proposamena da. Espainiako Gobernuak 2022an aurreproiektu bat onartu zuen, baina azkenean bertan behera geratu zen hauteskundeak aurreratzearen ondorioz.
2024/02/26 - 14:58
"Atzo eta gaur borrokan, etorkizun justu baterantz" da martxoak 3ko manifestazioaren leloa
Datorren igandean, 1976ko martxoaren 3ko 48 urte ospatuko dira. Elizaren ondoan eraikitako monolitoan, martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko eta sindikatuetako kideek manifestazioa aurkeztu dute, urtero milaka pertsona biltzen dituena.
2024/02/13 - 14:06
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa ostegunean eratuko dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzak
Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Gogora institutuaren eta Martxoak 3 Elkartearen arteko hitzarmenari. Zehazki, asteazkenean sinatuko dute, fundazioa eratu bezperan.
2024/02/10 - 10:00
Aranzadik eta Gipuzkoako Aldundiak errepresio frankista jasan zuten emakumeen bizipenak ekarri dituzte gogora
Ione Zuloaga historialariak zuzendutako ikerketan 1936 eta 1945 artean emakumeek pairatutako egoera desberdinak jaso dituzte.
2024/02/08 - 23:45
Rodolfo Martin Villaren aurkako protesta egin dute Iruñean
200 bat lagunek, 'Sanfermines 78: gogoan!' kolektiboak deituta, errefusatu egin dute trantsizio garaiko Barne ministro ohia Iruñean egotea, 1978ko uztailean German Rodriguez hil zuten polizia ekintzaren "errudun" jotzen dutelako.
2024/02/04 - 17:36
Gudari baten hezurrak hobitik atera dituzte Saibin (Abadiño), 2024 osoan jarraituko duen kanpaina hasieran
"Armada kolpistaren aurrean askatasunaren alde bizia eman zutenen sakrifizioa" goraipatu du Eusko Jaurlaritzak, eta omenaldirik onena gorpuak aurkitzea, identifikatzea eta familiei itzultzea dela adierazi du.
2024/02/04 - 14:30
Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Saibi mendian, Abadiñon
Lehendakaria, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Gorka Urtaran Arabako Gizarte Politiken foru diputatua izan dira bertan. Prospekzio-lanek jarraitu egingo dute 2024an, gudalekua izan zenez, arrasto gehiago egon daitezkeelakoan.
2024/02/03 - 19:28
Frankismo garaian Bilboko Eskolapioetan preso egondako gizonak omendu dituzte
Litekeena da 3.500 gizon inguru igaro izana bertatik. Iragana begirada kritikoarekin aztertzeko eta gertatutakoa belaunaldiz belaunaldi transmititzeko proposatu du Gogora Institutuko zuzendariak larunbat honetan preso horiei egindako omenaldian.
2023/12/30 - 23:13
Gerra zibiletik etxean gordeta izan duten ikurrina eman dio Ezkiaga-Lasa familiak Legorretako Udalari
Errepublika garaian Legorretako EAJko Batzokian sortutako Irrintzi Alai dantza taldearena izandako ikurrina jaso du gaur Legorretako Udalak. 87 urtez etxean ondo gordeta izan du Ezkiaga-Lasa sendiak legorretarrentzat eta Irrintzi Alai dantza taldearentzat sinbolo berezia den ikurrina.
2023/12/09 - 15:46
Frankismoak Ondarretan eraildako Hipolito Berasategiren gorpuzkiak familiari entregatu dizkio Jaurlaritzak
Donostiako Udalean egindako ekitaldi batean jaso ditu Pepik bere aitaren hezurrak, 83 urteren ostean. Ondarretan erail eta desagertutakoetatik identifikatu ahal izan den lehen biktima da. Oiartzungo hilerrira eramanak ziren haren hezurrak, beste askorenen artean.
2023/12/05 - 18:18
Gerra Zibilean hildako 20tik gora gudariren gorpuzkiak topatu dituzte Zornotzako hilerrian
Aranzadik desobiratze lanekin jarraituko du, eta horiek biktimen inguruko informazio gehiago ematea espero du. Melgosa sailburuak senideren bat inguru horretan hil zela sumatzen duten familiei eskatu die lagin genetikoa emateko, identifikazioa egin ahal izateko.
2023/12/02 - 13:50
Bernardo Rodriguez Rincon frankismoaren biktimaren gorpuzkiak eman dizkio Jaurlaritzak haren familiari
Bernardo Urduñako espetxe frankistan egon zen preso, eta bertan hobitik ateratako 71 presoen artean identifikatu duten zortzigarrena da. Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak eman dizkio Bernardo Rodriguez Rinconen gorpuzkiak haren familiari.