Giza eskubideen kontrakoak direlakoan, PPren eta Voxen "konkordiaren legeak" kritikatu ditu NBEk
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gogor kritikatu ditu PPk eta Voxek hainbat erkidegotan izapidetzen dituzten "konkordiaren legeak" delakoak, uste baitu giza eskubideen kontrakoak direla. Espainiako Gobernuak eskatuta, txostena egin dute hiru errelatorek eta ondorioztatu erregimen diktatorial frankistak egindako giza eskubideen urraketa larriak "ikusezin" bihurtzeko saiakera direla.
Horren aurrean, dei zuzena egin dio Espainiako Gobernuari memoria historikoa babesteko eta tesi negazionista edo ukatzaileak saihesteko, eta hala, "beharrezkoak diren neurriak" hartzeko eskatu dio Sanchezen exekutiboari. NBEren iritzian, legeok egia ezagutzeko eskubidea eta elkartzeko eskubidea urratzen dituzte.
Aragoin, Gaztela eta Leonen eta Valentzian "konkordiaren legeak" delakoak izapidetzen ari dira PP eta Vox. Estatuko Memoria Demokratikoaren legearen kontrakoak direlakoan, NBEra jo zuen Espainiako Gobernuak, babes eske.
"Espainiako Gobernuak giza eskubideak bermatzeko eta, zehazki, memoria historikoa babesteko duen betebeharrari eragin ahal diote Aragoin, Gaztela eta Leonen eta Valentzian onartu edo onartzeko bidean dauden legeek", irakur daiteke txostenean.
Hiru errelatoreek adierazi dutenez, legeok "memoria historikoaren jarduera, webgune eta erakundeak desagerraraztea" agintzen dute, eta "giza eskubideen urraketa larrien biktima izan zirenak topatzeko eta egia ezagutzeko bidea muga dezakete". Gainera, judizioz kanpoko exekuzioetan edo behartutako desagerrarazteetan hildako ehunka mila pertsonari aitortza kentzen diete.
Honakoek egin eta izenpetu dute txostena: Fabian Salvioli egia, justizia, erreparazio eta ez errepikatzeko bermeak sustatzeko errelatore berezia, Aua Balde borondatearen kontrako desagerrarazteen lantaldearen presidentea eta Morris Tidball-Binz judizioz kanpoko exekuzioen inguruko errelatore berezia.
Memoria historikoaren aldeko erakundeak, pozarren
Memoria Historikoa Berreskuratzeko Espainiako Elkarteak txalotu egin du NBEren txostena. Ohar bidez, Emilio Silva elkartearen presidenteak salatu duenez, "'konkordiaren legeak'" Frankismoa zuritzeko eta diktadura goratzeko saiakera dira, eta biktimentzako eraso dira".
Horren ustez, "sasi-konkordiaren lege horien kontra borrokatzeko modu onena auzitara jotzea da. Justizia da memoria historikoaren aldeko politika".
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.
60.000 migratzaile sartu dira Ceutan, eta horietatik 37.500 Marokora itzuli dira dagoeneko
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.
Italiak eta Finlandiak Espainia Schengen eremutik kanpo uzteko eskatu dute, eta Danimarkak eta Suediak mugako kontrolak "zorrozteko"
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa izan da Espainia pertsonen zirkulazio askeko lurraldetik kanpo uztea iradoki duen lehena. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek "itzulketa azkarrak" eskatu ditu.
Frantziak Espainiarekiko mugako kontrolak indartzeko agindua eman du, Ceutako krisiaren ondoren
Neurriak Gipuzkoatik eta Nafarrotik Ipar Euskal Herrira doazen muga-pasabideei eragiten die.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.
Zaballako preso baten heriotza salatu eta gardentasun handiagoa eskatu dute
Salhaketa Araba elkarteak gertatutakoari buruzko gardentasun handiagoa eskatu du, eta zalantzan jarri du hil aurretik 60 urteko presoari emandako arreta. Elkartearen esanetan, gertatutakoa "ezin da gertaera isolatu gisa ulertu".
Segurtasunaz gehiago eta eskumenez gutxiago arduratzeko gomendatu dio PPk Zupiriari
PPren Legebiltzarreko bozeramaileak deitoratu duenez, sailburua "ez dago egon behar duen horretan", eta "segurtasunaz eskumenez baino gehiago kezkatuko balit", bere ustez, "polizia hobeto hornituta egongo litzateke".