Frankismoa
2023/06/11 - 18:17
Gamiz-Fikan duela 86 urte Burdin Hesiaren defentsan eroritako gudariak omendu dituzte
Aipamen berezia izan du Patxi Jaka Bikandi gudariak, duela 4 urte agertu baitziren bere gorpuzkiak eta identifikatu berri dute, alabak jarri dizkio lehen loreak. Memoriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa agindu du Nerea Melgosa sailburuak, totalitarismoei aurre egiteko beharra azpimarratuz.
2023/05/21 - 18:40
Omenaldia egin diete Ezkaban Gerra Zibilean gotortuta eduki zituzten presoei, ihesaldiaren 85. urteurrenean
Gaurko ekitaldian, lehenengoz, preso horien familietako emakumeak jarri dituzte erdigunean.
2023/05/10 - 19:39
Extremadurako nekazari bat identifikatu dute Urduñan, hilerriko hobietatik ateratako 71 gorpuzkien artean
Fructuoso Llorens Tolesano du izena, Badajozko lau alabaren aita zen nekazari ezkondua. Gogora Institutua familiarekin harremanetan jarri da eta Extremadurako senide presoen DNA jasotzeko prozesuari ekin dio, aurkitutako gainerako gorpuzkiak identifikatzeko lanetan.
2023/05/08 - 16:00
Gerra Zibileko hainbat gudulariren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Aurkikuntzaren ondoren, hurrengo urratsa eremu osoa induskatzea izango da, lurperatze gehiago egon daitezkeen zantzuak ikusita.
2023/05/07 - 12:40
Aintzane Ezenarro: "Mota guztietako indarkeria, ETArena barne, kritikatzeko gai izan beharko ginateke"
"Zoru etiko komun batetik" abiatuta, "gertatutakoaren zergatiaren inguruan hausnarketa" egiteko beharraz mintzatu da Gogora Institutuaren zuzendaria. Gainera, hiruzpalau gudarirenak izan litezkeen hezurrak Zornotzako hilerrian aurkitu dituztela iragarri du.
2023/04/29 - 22:42
Ehunka falangistak Primo de Rivera omendu dute San Isidro hilerrian
Madrilen omenaldia egin diote Primo de Riverari. Bertan dago hilobiratuta, astelehenean Cuelgamuros haranetik atera zutenetik. Hilerrian bertan ezin izan dute Falangearen sortzaile izandakoaren irudia goretsi, baina alboko parke batean, besoa altxatuta, 'Cara al Sol' abestu dute, Poliziaren aurrean.
2023/04/27 - 22:11
Otadui harrituta agertu da Batzar Etxea Gernikako bonbardaketaren "memoria-leku" izendatu dutelako
Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak esan du izendatze hori Espainiako Gobernuaren "propaganda hutsa" dela, eta azpimarratu du ez duela Batzarren sinbologia ezagutzen.
2023/04/26 - 07:00
Gernikak bonbardaketa faxista gogoratuko du, lehen aldiz Espainiako ministro baten presentziarekin
Martxoak 3 elkarteak bonbardaketaren biktimen omenez sirena jotzeko ohorea izango du, eta Felix Bolaños ministroak hilerriko lore eskaintzan parte hartuko du.
2023/04/24 - 19:03
Hiru falangista atxilotu dituzte Primo de Riveraren gorpuzkiak hilerrira iritsi direnean izandako istiluetan
Hiru atxilotuei desordena publikoak eragitea egotzi diete, Falangearen sortzailearen gorpuzkiak iritsi direnean polizia-hesia gainditzen saiatzeagatik.
2023/04/24 - 16:56
Primo de Riveraren gorpuzkiak Cuelgamuros Haranetik atera dituzte
Falangeren sortzailearen gorpuzkiak Madrilgo San Isidro hilerrira eraman dituzte. Poliziak hiru falangista atxilotu ditu Primo de Riveraren jarraitzaileen eta segurtasun indarren artean izandako liskarretan, Falange Españolaren sortzailearen gorpuzkiak hilerrira iritsi direnean.
2023/04/24 - 15:28
Primo de Riveraren gorpuzkiak Cuelgamuros Haranetik atera dira, San Isidro hilerrira bidean
Falangista talde txiki bat zain zegoen hileta-autoa Haranetik irten denean eta "Gora Espainia!" eta "Jose Antonio! Presente!" oihuekin agurtu dute.
2023/04/24 - 11:04
Primo de Riveraren gorpuzkiak desobiratzeko lanak hasi dituzte Cuelgamuros Haranean
Falangearen fundatzailea izen zen Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak lehen orduan hasi dira Cuelgamuros Haranean, ateak itxita eta agintarien eta prentsaren presentziarik gabe.
2023/04/22 - 19:28
Gerra Zibilean hildako gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Zeanurin
Gogora Institua eta Aranzadi Zientzia elkarteak berreskuratu dituzte Euskal Prospekzio Taldeak 1937an Bilbo eskuratzeko ofentsiba frankistan gerrako fronte izan zen Barazar inguruan topatutako gorpuzkiak.
2023/04/20 - 21:01
Primo de Riveraren gorpuzkiak datorren astelehenean aterako dituzte Cuelgamuros Haranetik
Falangearen sortzailearen gorpuzkiak Madrilgo San Isidro hilerrira eramango dituzte, senideek hobitik ateratzea eskatu ondoren, Memoria Demokratikoaren Lege berria betez.
2023/04/20 - 17:01
''Osasungintza gerra zibilean'' liburua aurkeztu du Jose Antonio Recondo medikuak
Ezaguna da maisu eta andereñoek Gerra Zibilean pairatutako jazarpena. Ez, ordea, medikuek jasandakoa. Gipuzkoan lanean ari ziren lautik bat zigortu zituen frankismoak. Historia eta memoria horiek berreskuratzeko ikerketa egin du Jose Antonio Recondo medikuak.
2023/04/15 - 19:33
Affnak frankismoak hildako 3.500 nafarrak gogoratu ditu Iruñean
Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrena dela eta, hainbat lagun bildu dira Nafarroako hiriburuan egindako omenaldian, eta lore eskaintza egin dute, besteak beste.
2023/04/01 - 20:30
EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Berdeak-Equok Azazetan fusilatutakoak omendu dituzte
Altxamendu militarraren kontra zeuden ideologia eta alderdi politikoetako ordezkari ziren 16 preso politiko fusilatu zituzten duela 86 urte Azazetan, Emilio Mola jenearalaren aginduz.
2023/03/19 - 13:27
Jakan fusilatutako miliziano bizkaitar baten gorpuzkiak eman dizkiote haren familiari
Pedro Asuaren gorpuzkiak duela gutxi berreskuratu zituzten Jakako hilerritik. Galdakaon izandako ekitaldi berean, Duintasunaren Kolunbario bat eraikiko dutela iragarri dute Jaurlaritzak eta Galdakaoko Udalak.
2023/03/18 - 16:16
Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin die dokumentatuta dituzten 10.400 gerrako haur gipuzkoarrei
Intxorta 1937 elkarte memorialstak 10.400 gerrako haur gipuzkoar dokumentatu ditu. 150 bizirik daude oraindik eta ehun bat izan dira Kursaalen Gipuzkoako Foru Aldundiak egin dien omenaldian. Ukrainako gerrako haurrak ere gogoratu dituzte gerra guztiek eragiten dutelako sufrimendua haurrengan.
2023/03/12 - 15:58
Donostiako Polloeko hilerriko mausoleo frankistan ehortzitako errepublikanoak omendu dituzte
Identifikatu ahal izan diren 17 biktimen izen-abizenekin plaka jarri, eta tokiaren esanahia gaurkotu dute. Biktimen 30 bat senide izan dira bertan, Jaurlaritzako eta Donostiako Udaleko ordezkarirekin batera.