Frantziako Gobernua
2023/01/19 - 15:34
Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu
Katalunian hautsak harrotu ditu Macronek eta Pedro Sanchezek egin duten goi-bilerak. Ez goi bilerak, baizik eta bilera horretan Pere Aragonesek parte hartu izanak.
2023/01/10 - 20:00
Erretiroa hartzeko adina 64 urtera igotzea proposatu du Macronen Gobernuak, eta sindikatuek greba deitu dute
Elisabeth Borne lehen ministroaren ahotan, erreformaren helburua sistemaren "oreka" da. Sindikatuek greba deitu dute urtarrilaren 19rako.
2023/01/06 - 18:16
Macronek osasun egitasmo berri bat iragarri du ospitaleetako egoerari aurre egiteko
Guardiak egiten dituzten edo gaixo gehiago artatzen dituzten medikuei soldata igotzeko konpromisoa hartu du, larrialdietako saturazioari edo mediku faltari aurre egiteko neurri gisa.
2022/12/31 - 11:28
Txinatik iritsitako bidaiarien osasun kontrolak, indarrean
Lehenengo hegaldiak 18:00etan iritsiko dira Madrilera. Frantziako Gobernuak ere 48 ordu lehenagoko COVID-19 test negatiboa eskatuko die bidaiari txinatarrei.
2022/12/14 - 19:22
Macronen alderdiaren egoitza miatu dute, kanpaina legez kanpo finantzatu ote zuen ikertzeko
Gainera, 2017ko presidentetzarako kanpainan lan egin zuen McKinsey aholkularitza enpresaren egoitza ere miatu dute, REk legez kanpoko finantzaketa izan ote zuen argitzeko.
2022/12/07 - 16:14
Frantziako Gobernuak argitu du ez duela musukoaren derrigortasuna berriro ezarriko
Azken egunotan indarra hartu du musukoa berriz derrigorra izateko aukerak, baina lehen ministro frantziarrak zurrumurruak isilarazi nahi izan ditu eta argi utzi hautazkoa izango dela.
2022/12/05 - 14:02
Hiru urteko espetxe-zigorrera kondenatua dagoen Sarkozyren aurkako epaiketa hasi da apelazio auzitegian
Frantziako presidente ohiari goi magistratu bat bere onura pertsonalerako usteltzen saiatu izana leporatzen diote, baita influentzia-trafikoa ere, magistratuari Monakoko postu bat lortuko ziola zin egin izanagatik.
2022/11/30 - 15:57
Pirinioetan itxita jarraitzen duten zortzi muga pasabideak irekitzea eskatu du Pirinioetako Lan Elkarteak
Gainera, Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten zazpi lurraldeek eta konpromisoa hartu dute hidrogeno berriztagarria sustatzeko Pirinioez gaindiko lankidetza protokolo bat bultzatzeko.
2022/11/24 - 20:58
Bertsolaritzak kultura ondare immaterialaren izendapena lortu du Frantzian
Frantziako Kultura Ministerioak kultura ondare immaterialen katalogoan sartu du bertsolaritza. "Urtetako lanari egindako aitortza gisa" hartu du izendapena Bertsularien Lagunak elkarteak.
2022/11/19 - 17:27
Zezenketak bai ala ez, eztabaida puri-purian da Ipar Euskal Herrian
Datorren astean Frantziako Asanblea Nazionalean zezenketak kentzeko lege proiektua bozkatu behar dute. Egun, frantziar Estatuko 9 departamentutan soilik dira legezkoak, tartean, Iparraldean. Gaur, Baionan, elkarretaratzeak izan dira, zezenketen aldekoenak nahiz kontrakoenak.
2022/10/24 - 22:30
Atzera bota dute Frantziako Gobernuaren aurkako zentsura mozioa
Guztira, 239 diputatuk babestu dute mozioa, Elisabeth Borne lehen ministroaren Gobernua erorarazteko behar ziren 289 diputatuetatik urrun.
2022/10/18 - 20:26
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, eragin mugatuko greba batean
Soldaten grebak jarraipen mugatua izan du, baina luzatu egin daiteke, batez ere petrolio eta energia sektoreetan, baita garraio publikoarenean ere.
2022/10/18 - 09:03
Greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan, eros ahalmenik ez galtzeko aldarri betean
Deitzaileek, lau sindikatuk eta lau gazte erakundek, ez dute greba orokortzat jo nahi izan, eta besteak beste, Frantziako Estatuko lehen sindikatuak, CFDTk, ez du babestu.
2022/10/16 - 20:57
Milaka lagun kalera atera dira Frantzian bizitzaren garestitzearen eta aldaketa klimatikoaren kontra
Ezkerreko hainbat alderdik eta sindikatuk deitutako protestak Parisko kaleak hartu ditu. Nupeseko buruzagi Jean-Luc Melenchonek "ataka estuan" ikusten du Macron presidentea.
2022/10/16 - 19:25
Protestek ''arrakasta ukaezina'' izan dute Melenchonen iritziz
Jean-Luc Melenchon Frantziako ezkerreko buruzagiaren ustez, Emmanuel Macron Frantziako presidentea "kinka larrian" dago. Dozenaka mila manifestari bildu dira Parisen bizitzaren garestitzearen aurka protesta egiteko.
2022/10/16 - 11:35
Bizitzaren garestitzearen eta aldaketa klimatikoaren kontra kalera aterako da gaur Frantziako ezkerra
CGT sindikatuak deituta, joan den irailaren 27an herrialde osoko findegietan abiatutako grebak herritarren ezinegona are gehiago azaleratu du, eta gaur Macronen Gobernuari norabidea aldatzeko eskatuko diote kalean.
2022/10/15 - 21:14
TotalEnergieseko Frantziako findegiek greban jarraituko dute datorren astean
CGT sindikatuak ez du ontzat eman enpresaren eta sindikatu nagusien arteko akordioa, eta greban jarraitzeko deia egin du. Oraingoz, zazpi findegietatik bostek eta 200 biltegitik bostek egin dute bat grebarekin.
2022/10/13 - 14:09
Total Energies konpainiak hilabeteko soldataren pareko prima bat iragarri du mundu osoko langileentzat
CGT sindikatuak dio ez dela nahikoa eta soldatak % 10 igotzea eskatu du. Frantziako Gobernuak bi aldeei begiratu die. Alde batetik, langile gehiago indarrez mobilizatzeko mehatxua egin du, eta, bestetik, soldatak igotzeko eskatu dio konpainiari.
2022/10/13 - 12:51
Ion Parot ETAko presoa Mureteko espetxetik atera da
Etxean preso igaro beharko du urtebete baldintzapeko askatasunean geratu aurretik, Etxeratek jakitera eman duenez.
2022/10/12 - 13:20
Greban dauden Frantziako sei findegiek lanuzteei eusten diote, Gobernuak lanera behartzearekin mehatxatu arren
Energia Ministerioak iragarri du onartu duela Normandiako Exxon Mobil findegiko langileak lan egitera behartzeko agindua.