TotalEnergieseko Frantziako findegiek greban jarraituko dute datorren astean
TotalEnergies enpresako bost findegitan aste honetan abiatutako grebari eutsiko diote datorren astean ere, CGT sindikatuaren ekimenez. Izan ere, sindikatu horrek ez du ontzat jo enpresak bi sindikatu nagusiekin lortutako akordioa eta grebari eusteko deia egin du.
Akordioak % 5eko soldata-igoera orokorra aurreikusten du langileentzat eta teknikarientzat, eta % 3,5ekoa goragoko estatutua duten langileentzat.
CGTk, hala ere, % 10eko soldata igoera eskatzen du: % 7 inflazioaren igoera konpentsatzeko eta % 3 gehiago enpresaren etekinen birbanaketarako.
TotalEnergiesen irabaziak 10.600 milioi dolarretara igo ziren 2022ko lehen seihilekoan, Errusiak Ukraina inbaditu eta mendebaldeak Moskuri ezarritako zigorren ostean.
Bitartean, herrialdeko gasolindegien herenak erregairen baten eskasia du edo itxita dago, eta erregaia duten zerbitzuguneetan ilara luzeak daude eta tentsioa nabaria da gidarien artean.
Gaur egun, CGT sindikatuak gidatutako grebak Estatuko zazpi findegietako bostetan dute jarraipena, bai eta 200 erregai biltegietatk bostetan ere. Hasiera batean, CGTk Le Havreko findegian (iparraldean), Frantziako garrantzitsuenean, lanuztea luzatuko zuela iragarri zuen, gutxienez asteartera arte, hainbat sektore ekonomikotako nazio mailako greba egunarekin bat egiteko. Dongesekoan (mendebaldean) gutxienez asteazkenera arte luzatuko zela iragarri zuen. Ondoren, jakinarazi du grebarekin bate egin dutela Feyzin, Flandres eta Mede-ko findegietan ere.
Hala ere, lehenengo bietan, Le Havrekoanb eta Dongesekoan, Gobernuak dekretuz lanera joatera behartu ditu funtsezko langile talde txikiak, txanda bakoitzeko hiru langile, kamioietan erregaia deskargatzeaz arduratzen direnak zehazki, banaketan normaltasuna berreskuratzeko helburuarekin.
ExxonMobil AEBetako enpresa erraldoiaren bi findegiak lanera itzuli dira aste honetan itxitako akordioaren ostean, eta datorren astean egoera "normaltasunera" itzuliko dela espero du Gobernuak, lehen ministroaren bulegoak ostiral gauean jakinarazi zuenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.