Total Energies konpainiak hilabeteko soldataren pareko prima bat iragarri du mundu osoko langileentzat
Frantziako gasolindegietako hornidura faltak bere horretan jarraitzen du. Oraingoz, langileek eta konpainiak bakoitzak bereari eusten diote, nahiz eta Gobernuak greban dauden langile batzuk lan egitera behartu dituen.
TotalEnergies enpresak gaur goizean iragarri duenez, hilabeteko soldataren pareko prima bat emango die mundu osoko bere langileei. CGT sindikatuak dio ez dela nahikoa eta soldatak % 10 igotzea eskatu du: batetik, inflazioak eragindako erosahalmenaren galera konpentsatzeko; bestetik, langileek enpresa eskuratzen ari den aparteko mozkinen zati bat jasotzeko.
Frantziako Gobernuak, berriz, bi aldeei presioa egiten jarraitzen du. Lanuzteak alde batera utzi ezean, langile gehiago lanera behartzeko mehatxua egin du. Era berean, enpresari esan dio langileen soldatak berehala hobetu behar dituela.
Philippe Martinez CGTko idazkari nagusiak "suari egur gehiago botatzea" leporatu dio gaur goizean Frantziako Gobernuari. Izan ere, Exxon Mobil konpainiak Gravenchon-Port Jeromen (Normandia) duen findegiko lau langile lan egitera derrigortu dituzte. CGTko ordezkariak hitz egin ondoren jakin da TotalEnergies enpresaren Dunkerqueko (Normandia) biltegiko bost langilek berriro lan egiteko agindua jaso dutela.
Emmanuel Macron presidenteak atzo France 2 telebistari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zuen lan gatazka negoziazio mahaian konpondu behar dutela enpresak eta sindikatuek. Egoera desblokeatzen ez bada, langile gehiago behartuko dituztela ohartarazi zuen Macronek. Dena dela, espero du gasolindegietako egoera normaltasunera itzultzea datorren astean.
Frantziako Gobernuak emandako datuen arabera, herrialdeko hiru gasolindegietatik ia batean (% 30) erregaia falta da. Erregai eskasia Pariseko eskualdean eta Hauts de France eskualdean nabari da gehien.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".