Greban dauden Frantziako sei findegiek lanuzteei eusten diote, Gobernuak lanera behartzearekin mehatxatu arren
Frantzian gasolindegietako krisia konpontzetik urrun, larriagotzen ari da. Greban dauden sei findegiek lanuzteei eustea erabaki dute, nahiz eta Gobernuak bi findegi irekitzera behartu nahi dituen.
Atzo, Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak Asanblea Nazionalean iragarri zuenez, Exxon Mobileko findegien "funtzionamendurako ezinbesteko langileak" direnak lan egitera behartuko dituzte, bezperan zuzendaritzaren eta hainbat sindikaturen artean akordio bat sinatu ostean. Hain zuzen ere, Energia Ministerioak gaur goizean jakinarazi du onartu duela Exxon Mobil konpainiak Gravenchon-Port Jeromen (Normandia) duen findegiko langileak lan egitera behartzeko agindua.
CGT sindikatuak epaitegietara jotzeko asmoa agertu du grebarako eskubidea konstituzionala dela argudiatuta.
Exxon Mobileko zuzendaritzak CFDT eta CFE-CGC sindikatuekin soldata igotzea adostu badute ere, konpainia horretako findegietako langileek greban jarraitzea erabaki dute.
Azken orduetan, beste petrolio findegi batek egin du bat grebarekin eta, hortaz, zazpitik sei dira jada greban daudenak.
Frantziako Gobernuak emandako datuen arabera, herrialdeko hiru gasolindegietatik ia batean (% 30) erregaia falta da. Erregai eskasia Pariseko eskualdean nabari da gehien bat, izan ere, gasolindegien % 44 itxita daude.
Greban dauden langileek TotalEnergies eta ExxonMobil enpresei eskatzen diete Ukrainako gerraren ondorioz izan dituzten irabazi izugarriak langileekin partekatzea, eta soldatak % 10 igotzea: % 7 inflazioaren eragina konpentsatzeko eta % 3 etekinen birbanaketarako. Izan ere, TotalEnergies konpainiak 10.600 milioi dolarreko irabaziak lortu zituen lehen seihilekoan.
TotalEnergies konpainiak gaur bilera egingo du greban parte hartzen ari ez diren sindikatuekin. CGT sindikatua ez dago bilerara deituta eta enpresak adierazi du gonbidatuko duela baldin eta eguerdirako blokeoa altxatzen badu.
Eragina Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian ere somatu da grebaren eragina. Atzo, A-63 autobidean, Bidarten dagoen gasolindegia blokeatu egin zuten findegietako langileekin elkartasunean. Arratsaldean, ordea, lanuztea bertan behera utzi zuten, itxuraz, soldata eta lan baldintzetan hainbat hobekuntza lortuta. Dena den, ez dago horren inguruko baieztapen ofizialik.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.