Funtzionarioak
2018/04/03 - 15:09
Montoro: 'Aurrekontu proiektu honek keinu garbia egiten die pentsiodunei'
Espainiako aurrekontuen proiektua aurkeztu du Cristobal Montorok. Bere hitzetan, inoizko aurrekontu sozialenak dira eta keinu garbia egiten dienak pentsiodunei, nahiz eta igoera %0.25ekoa izan.
2018/02/13 - 16:12
Funtzionario izateko hizkuntza koofizialak behar ez izatea nahi du C's-ek
Ciudadanosen proposamenak ez du oraingoz, ordea, Kongresuko gainerako taldeen babesik.
2018/02/05 - 14:44
Espainiako Gobernuak 340 funtzionario lanpostu eskainiko ditu 2018an Euskadin
Kudeaketa, administrari eta administrari laguntzaile lanpostuak eskainiko dituzte.
2018/02/03 - 14:54
Funtzionarioen 35 orduko lan-astearen gaineko erabakia, eztabaidagai
Auzitegi Gorenak hartu duen erabakia salatu egin dute Legebiltzarreko lau talde parlamentarioek. Espainiako Gobernua bultzatzen ari den berzentralizazio prozesu baten barruan kokatu dute erabakia.
2018/02/02 - 22:03
Alderdi guztiek, PPk izan ezik, kritikatu dute 35 orduen aurkako epaia
Auzitegi Gorenak Euskadiko funtzionarioen 35 orduko asteko lanaldiaren aurkako epaia berretsi ostean, Eusko Jaurlaritzak esan du oraingoz ez dela ezer aldatu langile horientzat.
2018/02/02 - 17:35
Eusko Jaurlaritzak lasaitasuna eskatu die funtzionarioei
Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera astean ordu gehiago lan egin beharko dute. Baina Jaurlaritzak dio sindikatuekin negoziatuko duela irtenbideren bat.
2018/02/01 - 23:21
EAEko funtzionarioen 35 orduko lan-astea baliogabetzea berretsi du Gorenak
Ebazpenak Gernikako Estatutua urratzen duela salatu du Eusko Jaurlaritzak. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek 35 orduko lan-astea manten dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
2018/01/24 - 00:55
90.000 funtzionariorentzako Itzarri ekarpenei berriro helduko die Eusko Jaurlaritzak
Itzarriri egin beharreko ekarpena areagotzeko, akordio bat adosteko Mahai Orokorrean biltzea eta negoziatzea eskatu die Erkorekak sindikatuei.
2018/01/22 - 16:12
Frantziako kartzelatako zaintzaileak greban, segurtasun gehiago eskatzeko
Duela astebete hasi zuten, eta astelehen honetan hainbat zentrotako sarrerak blokeatu dituzte. Preso batek langile bati eraso egin ostean hartu zuen indarra protestak, eta eraso gehiago izan dira.
2018/01/22 - 13:06
Nafarroako Justiziak atzera bota du euskararen dekretua kautelaz eteteko helegitea
Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, salaketa jarri zuen Afapna sindikatuak ez du frogatu dekretua aplikatzeak eragingo lituzkeen balizko kalteak zein diren. Beraz, dekretuak indarrean segituko du.
2018/01/11 - 18:25
ETAko preso baten bikotekidea eta kartzeletako funtzionarioa, aurrez aurre
Aurrez aurre eseri ditugu biak baina larunbatean, Bilbon, elkarren ondoan joango dira presoen eskubideak defendatzeko Sarek deitu duen manifestazioan.
2017/12/05 - 14:47
Jaurlaritzak 4.583 lanpostu eskainiko ditu Administrazio Publiko osoan
Gehienak (3.335) Osakidetzan aterako dituzte, eta gainerakoak Hezkuntzan (798), Ertzaintzan (300) eta Administrazio Orokorrean eta menpeko erakundeetan (150).
2017/11/22 - 19:04
EAEko Administrazioaren lanuzteak % 35eko jarraipena izan du, deitzaileen arabera
Eguerdi aldera, ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte hiru hiriburuetan.
2017/11/16 - 19:10
Administrazioan behin-behinekotasun handia dagoela onartu du Eusko Jaurlaritzak
Enplegu Publikoaren Legeko aurreproiektuaren zirriborro bat aurkeztu die EAEko Exekutiboak sindikatuei Funtzio Publikoaren Mahaian.
2017/10/25 - 22:26
Poliziako eta DGTko funtzionarioen ustelkeria sare bat desegin dute
Guztira, hamalau pertsona atxilotu dituzte Grapa operazioan, Polizia zerbitzuz, uniformez, elikagaiz eta materialez hornitzeko kontratuekin azpijokoa egitea egotzita.
2017/10/19 - 22:31
Akordiorik gabe amaitu da Funtzio Publikoaren Mahaiko bilera
Eusko Jaurlaritzak bere langileen soldata % 1,5 igoko du datorren urtean. Gainera, soldaten % 0,5 batekin Itzarri pentsioen funtsari ekarpenak egingo dizkio berriro ere.
2017/10/19 - 19:54
Funtzionarioen soldata % 1,5 igoko du Eusko Jaurlaritzak
Funtzio Publikoaren Mahaiak bilera egin du Gasteizen, baina Exekutiboak eta sindikatuek ez dituzte jarrerak hurbildu.
2017/10/17 - 15:14
2012ko aparteko pagaren azken laurdena azaroan ordainduko du Jaurlaritzak
Azken ordainketa hori eginda, Eusko Jaurlaritzak behin betiko itxiko du Espainiako Gobernuak duela 5 urte langile publikoekin hasitako gatazka.
2017/10/04 - 22:04
407 hautagai Donostian, 20 suhiltzaile lanpostu betetzeko
Izena emanda zeudenen erdiak bakarrik aurkeztu dira, tartean 25 emakume. Proba teorikoa gainditzen dutenek, hurrengo hilean egingo dute prona fisikoa.
2017/09/29 - 16:49
Jaurlaritzak 13.000 lanpostu eta %1.5eko soldata igoera proposatu ditu
Legealdia amaitu arte, lan eskaintza publiko desberdinetan, 13.500 lanpostu berri proposatu ditu Zearreta sailburuordeak. Sindikatuentzat azken urteotan suntsitutako lanpostu publikoak 17.000 dira.