EAEko Administrazioaren lanuzteak % 35eko jarraipena izan du, deitzaileen arabera
Euskadiko Administrazioan hiru orduko lanuztea deitu zuten ELA eta LAB sindikatuek, lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Deitzaileen arabera, grebak % 35eko jarraipena izan du gaur.
ELAko iturriek azaldu dutenez, deialdiak “erantzun zabala” izan du. Administrazioko eta erakunde autonomoetako hiru langiletik batek (% 35) lanuztearekin bat egin du.
Sindikatu abertzaleek Euskadiko Administrazioaren eta erakunde autonomoen (Eustat, Lanbide, Osalan, Emakunde...) ia 7.000 beharginak deitu zituzten, 11:00tik 14:00era bitartean hiru orduko lanuztea egitera. Eusko Jaurlaritzari “benetako” negoziazio bat eskatu nahi zioten, kolektiboaren lan baldintzak hobetzeko.
Eguerdi aldera, deitzaileek elkarretaratzeak egin dituzte hiru hiriburuetan.
Deitzaileen hitzetan, enplegua egonkortzea, behin-behinekotasuna % 6ra murriztea, murrizketa guztien berrikusketa eta “benetako” negoziazio kolektibo baten hasiera eskatu diote ehunka langilek Jaurlaritzari.
Bilbon egindako elkarretaratzean, ELAko eta LABeko ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren jarrera aldaketa eskatu dute. Exekutiboari “negoziatzeko borondate falta” leporatu diote sindikatu abertzaleek. ELAk eta LABek ordezkaritzaren ia % 80 dute sektorean.
“Mobilizazio gehiago”
“Mobilizazio gehiago” izango direla aurreratu dute sindikatuetako ordezkariek. Administrazioko egoera “larria” ikusita, mobilizazioak “segur aski sendoagoak” izango direla erantsi dute.
Konkretuki, 2010etik “200 lanpostu baino gehiago” amortizatu direla salatu dute. Eusko Jaurlaritzako enplegatuen % 40 behin-behinekotasunean edo bitarteko lanpostu batean direla gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.