Gabarra
2024/04/11 - 00:15
Hesiak jarri dituzte Athleticen gabarrak egingo duen ibilbidearen hainbat tokitan
Gainera, Ertzaintzak prebentziozko ibilbideak egin ditu, airez zein urez, Athleticek Bilboko itsasadarra gabarran zeharkatu baino egun bat lehenago, Errege Kopako txapeldun gisa lortutako garaipena ospatzeko.
2024/04/10 - 20:18
Gabarra lagunduko duen segurtasun dispositiboa ezagutu dugu uretatik
Bilboko itsasadarra gabarraren ondoan zeharkatuko duen Ertzaintzaren dispositiboan murgildu gara. Droneak ere erabiliko dituzte ingurunea airetik ziurtatzeko. Horrela erakutsi digute.
2024/04/09 - 19:07
Gabarrak ostegunean egingo duen ibilbidea eta segurtasun neurriak
Athletic gabarrak Bilboko itsasadarra zeharkatuko du berriz 40 urteren ondoren datorren ostegunean, apirilak 11. Ikusi hemen egun horretarako ezarritako segurtasun neurriak.
2024/04/09 - 18:51
Gabarraz arriskurik gabe gozatzeko gomendioak: hidratatu, seinaleak errespetatu...
Ertzaintzak emandako gomendioen artean daude ere elementu ezegonkorrak izan ditzaketen arrisku-eremuetan ez kokatzea, adingabeak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak lehen lerroan ez jartzea eta denboraz garraio publikoan joatea.
2024/04/09 - 12:34
Metro Bilbaok tren gehiago eskainiko ditu ostegun arratsaldean eta zerbitzu etengabea gauean gabarrarako
Metroak lanegun bateko ohiko zerbitzua eskainiko du 15:30ak arte; orduan hasiko da zerbitzuaren arratsaldeko errefortzua.
2024/04/09 - 10:46
Gabarra 40 urtean lehen aldiz itsasadarrean zehar dabil
Goizean goizetik, gabarra itsasadarrean nabigatzen ari da datorren osteguneko ibilbidea prestatzeko. Gabarra ostegunean irtengo da Getxotik Bilbora bidean.
2024/04/09 - 10:05
Albiste izango dira: Ardanza lehendakariaren heriotza, gabarra: segurtasun dispositiboa eta greba Bilbobusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/08 - 22:30
Bizkaiko hainbat ikastetxek eskolak lehenago amaituko dituzte ostegunean, trafiko arazoak saihesteko
Era berean, enpresa batzuek edo Deustuko Unibertsitateak ohi baino lehenago amaituko dituzte lanaldiak eta eskolak, hurrenez hurren.
2024/04/08 - 21:40
Zerua oskarbi, eguzkia eta tenperatura goxoak, gabarraren egunean
Euskalmeten arabera, eguraldia "oso atsegina" izango da. Abran, gabarraren irteeran, tenperatura 18-20 gradu ingurukoa izango da, eta ontzia Bilbora iristean, 18:30 inguruan, 20-22 gradukoa. Itsasbehera 13:15ean espero da eta itsasgora 19:27an.
2024/04/08 - 16:32
160 ontzik eta 32 traineruk lagunduko dute dagoeneko uretan dagoen gabarra ostegunean
Getxoko Abrako Itsas Klubetik abiatuko da 16:30ean eta 18:30ak aldera Bilboko Udaletxera iristea espero da. EITBk zuzenean eta esklusiban eskainiko du garaipenaren ospakizuna.
2024/04/08 - 15:49
Gabarra itsasadarreko uretan dago jada
Astelehen honetan, gabarra Itsas Museotik atera eta 40 urte geroago busti egin da berriz, Bilboko itsasadarrera itzuli denean. Ostegunean, apirilaren 11n, bere urak berriz zeharkatuko ditu.
2024/04/08 - 14:30
Espainiako Gobernuak 15 ontzi, 100 agente, helikoptero bat eta itsaspeko drone bat erabiliko ditu gabarrarako
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi duenez, baliabide horiek guztiak utziko dizkio osteguneko segurtasun dispositiboari, ehunka mila zale bertaratuko diren ospakizun masiboa izatea espero baita.
2024/04/08 - 12:04
Gabarra Itsasmuseumeko diketik ateratzeko maniobrak hasi dituzte
Athleticen garaipena dela eta ostegunean Bilbon egingo duten ospakizunera begira, gaur goizean hasi dituzte gabarra Itsasmuseum itsas museotik ateratzeko maniobrak. Tamaina handiko garabi batek altxatuko du gabarra, eta hainbat ordu beharko dituzte maniobra egiteko.
2024/04/08 - 09:58
Albiste izango dira: Gabarraren maniobrak, Rebeca Huaytaren hilketaren epaiketa eta errenta aitorpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/07 - 23:52
Athleticen ospakizunak ostegunean izango dira, gabarra eta Udalaren harrera barne
Bart gaueko garaipenaren ostean, Athleticeko espedizioa 14:00ak inguruan heldu da Loiuko aireportura, eta klub zuri-gorriaren 25. Errege Kopa Bilbon da jada.
2024/04/07 - 22:06
Zuri-gorrien 25. Errege Kopak ospakizunez josiko du Bilbo asteon
Datozen egunotan osteguneko ekitaldien xehetasunak emango ditu taldeak. Aurreratu dutenez, behin gabarrak bere ibilbidea eginda, harrera egingo dio Udalak taldeari, entrenatzaileak eta kapitainak hitza hartuko dute ondoren, eta jokalari guztiak udaletxeko balkoira aterako dira azkenik.
2024/04/07 - 19:48
Milioi bat pertsona baino gehiago izan ziren 1984an gabarra atera zuten azken aldian
Erandioko Celaya ontzioletan eraiki zuten gabarra, 1960an, Bilboko Portu Agintaritzak eskatuta, ibai eta ubideetatik ondasun astunak garraiatzeko.
2024/04/07 - 16:49
Erromesaldi gune bihurtu da gabarra, Athleticen garaipenaren ondorioz
Kopako garaipena ospatzeko, gabarra aterako dute datorren ostegunean, baina athleticzale asko dagoeneko Bilboko itsas museora gerturatu dira gabarrarekin argazkia ateratzera. Garaipenaren biharamunean, sinetsi ezinda jarraitzen dute zale askok oraindik ere.
2024/03/27 - 15:40
Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetza gabarrarekin joateagatik kuota bat kobratzeko erabakitik aldendu da
Bilboko Portuko Agintaritza astearte honetan aldendu zen itsasontziei tarifa kobratzearen ideiatik, 250 eta 3.000 euro arteko zenbatekoa kobratzeko erabakia Athletici egotziz.
2024/03/27 - 14:22
Athleticek gabarrarekin batera joango liratekeen ontziei kobratzeko duen asmoak polemika piztu du
Ontzien tamainaren arabera, tarifak 250 eta 3.000 euro artekoak izango dira; publizitatea daramatenek, berriz, 5.000 euro ordaindu beharko dituzte. Gainera, bidaiari bakoitzeko 100-200 euro gehiago ordaindu beharko da. Bilboko Portuko Agintaritza neurritik aldendu da.