Gabonak
2022/12/28 - 19:46
Lezoko Olentzeroren panpina lapurtu eta erre dute
Lezon "aurten ere ekintza bandalikoek Gabonak lausotu" dituztela deitoratu du Udalak, eta gogorarazi du "iaz ezezagun batzuek Olentzeroren irudia herrian zehar paseatzera eraman bazuten, atzo goizaldean gertatutakoa askoz okerragoa" izan dela.

2022/12/28 - 15:15
Giro aparta Ordiziako Gabonetako azokan
Eguraldia udaberrikoa izanagatik, neguko azoka berezia egiten ari dira Ordizian. Berez bikaina izaten den azokak, are xarma handiagoa du gaurko honetan. Hori dela eta, ohiko ez den jendea ere gerturatu da.
2022/12/28 - 11:43
Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua
Abenduaren 31n 20:30ean aterako da azken trena, eta zerbitzua geldirik egongo da 01:00a arte. Hortik aurrera gau osoan egongo dira trenak.

2022/12/28 - 10:12
Agertu da Artikan adingabe batzuek aurkitutako 570 euroen jabea
Gazte batzuek diru kantitate handi bat aurkitu zutela jakin zuen 63 urteko gizonak, interneten albistea irakurrita. Dirudienez, loteria sari bat zen, galdu zuen unean lagunen artean banatzekoa zena.

2022/12/26 - 18:11
Abenduaren 27tik aurrera bideo mapping-a San Telmo museoko fatxadan
Urtarrilaren 4ra arte egongo da eta 6 minutuko ikuskizunean Gabonetako espiritua ikusteko aukera izango da Olentzero, Bizarzuri eta Errege Magoen eskutik.

2022/12/26 - 16:00
Adingabe batzuek diru kopuru handi bat eman diote Foruzaingoari, eta jabearen bila ari dira
Gazteluko Plazako Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoan dago gordeta dirua, jabea noiz agertuko zain.

2022/12/26 - 15:02
Bertan behera utzi dute Jundizen egitekoa zen makrokotilioia, segurtasun neurriak ez betetzearren
2.000tik gora pertsona batu behar ziren Gabon zahar gaueko festa horretan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
2022/12/26 - 14:34
Gasteizko Umeen Gabonetako Parkeak ateak ireki ditu, urtarrilaren 5era arte
Gaur hasita eta datorren urtarrilaren 5era arte, txikienek puzgarriak eta askotariko jolasak izango dituzte gozagai arabar hiriburuko Hegoalde zentroan, 'Planeta Berde' bihurtu delarik. Ilarak luzeak izaten ari dira irekiera egun honetan.
2022/12/25 - 17:54
''Belengo Portalian'' Bartolome Ertzilla musikari durangarrak sortu zuen, XIX. mendean
Gaur bi kantu badira ere, "Belengo Portalian" zortzikoa "Mesias Sarritan" gabon kantaren zati moduan sortu zen. 1892ko Eguberri egunean abestu zuten lehen aldiz.

2022/12/25 - 15:38
Haurrak pozarren Olentzeroren opariak jaso dituztenean
Euskal Herriko hamaika etxetan bizi izan dituzte une benetan hunkarriak haurrak pozez zoratzen ikustean.
2022/12/25 - 15:33
Gabon bereziak bizi dituzte bi ukrainar haur hartu dituen Zumarragako familia honetan
Txernobylen Lagunak elkartearekin ekarri zituzten Anna eta Bika apirilean, gerratik ihesi. Gurasoak Ukrainan dituzte. Aita frontean dago, baina amarekin hitz egiteko aukera izaten dute.

2022/12/24 - 22:07
Olentzerok eta Mari Domingik magia eta ilusioa banatu dituzte Euskal Herri osoko etxeetan zehar
Milaka haur eta helduk egin diete harrera ikazkinari eta artzainari, euskal geografia osoko herri eta hirietan.
2022/12/24 - 22:06
Arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiren kalejirak izan dira nagusi herri eta hirietan
Ordu gutxi geratzen dira zuhaitz pean opariak aurkitzeko. Baina, horren aurretik, Euskal Herriko kaleetan barna ikusi ditugu Olentzero eta Mari Domingi. Bi urte berezi hauen ostean, gaur milaka pertsona elkartu dira ongi etorria behar bezala eman eta desfileez gozatzeko.
2022/12/24 - 22:00
Jende ugari animatu da afaldu aurreko poteora, eta giro ederra dago kaleetan
Batzuk afaria prestatzen ari diren bitartean, beste batzuk afari aurreko ohiko poteoan daude. Bilbora, Donostiara eta Iruñera hurbildu gara, bertan bizi izan den giroa ikusteko.
2022/12/24 - 16:14
Goizean azken orduko opariak erosteko aprobetxatu dute askok
Larunbat goiza azken orduko Gabonetako opariak erosteko aprobetxatu dute askok. Kaleak beteta egon dira, eta eskuetan poltsak ikusi ditugu. Dena den, gehienek aitortu dutenez, detailetxoen bila ibili dira gaur.
2022/12/24 - 16:01
Merkatuak gainezka, Gabon gauaren atarian
Jende askok, urtero moduan, azken unera arte itxaroten du jaki freskoak erosteko; itsaskiak, batik bat. Eguberri bezperako goizean zehar, Bilbo eta Donostiako azoketan izan gara, azken orduko erosketa horiek ikusten.
2022/12/24 - 15:41
Hiru hegaldi desbideratu dituzte azken orduetan Loiun, hego haizeagatik
Duela egun batzuetatik Bizkaia astintzen ari diren hego haize bolada gogorrek hiru desbideratze eragin dituzte larunbat honetan, atzoko bakarrarekin batera. Hegaldiak % 10 inguru areagotuko dira aurtengo Gabonetan, 521 batuta.

2022/12/24 - 15:22
Gabonak familiarekin igarotzeko, bidaiarien joan-etorri etengabea
Euskal Herriko aireportuetan, autobus eta tren geltokietan nabaria izan da bidaiari kopuruaren igoera, Gabonak familia artean etxera itzultzen direlako. Loiun 521 hegaldi izango dira egunotan.

2022/12/24 - 15:09
Brooklynen, lekurik ez Gabonetako argirik gabe
New Yorkeko Dyker Heights auzoak (AEB) etxebizitzetan jartzen dituzten Eguberrietako argiak ikusteko bisitariak jasotzen ditu, argiez liluratuta.
2022/12/24 - 10:37
Eguraldi egonkorra eta tenperatura goxoak Gabon eta Eguberri egunean
Gabon egunean, hodeiak desagertzen joango dira, eta eguzki izpiak ikusiko ditugu. Bihar, Eguberri egunean, eguraldia antzekoa izango da, baina hodeiak areagotzen joango dira arratsaldean. Tenperatura maximoak 20 gradukoak izango dira kostaldean, eta 15 gradukoak barnealdean.