EGURALDIAREN IRAGARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro eguzkitsua eta lehorra, Gabon eta Eguberri egunetan

Igandean izotza egingo du eta zerua ia oskarbi geldituko da. Tenperatura maximoak koska bat igoko dira eta maximoak 11 eta 14 graduren arten kokatuko dira. Astelehenerako ez da aldaketa handirik espero.
Piraguistak Bidasoa ibaian
Piraguistak Bidasoa ibaian. Artxiboko argazkia: EFE

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Gabon egunean eta Eguberri egunean urteko sasoi honetarako tenperatura epelak eta giro lehorra izango dira. Gauzak horrela, Olentzerok eta Mari Domingik ez dute aterkirik beharko, ez baita prezipitaziorik izango.

Igandean, Gabon egunean, antizikloia hurbildu ahala, giro eguzkitsua nagusituko da. Egunsentian izotza egingo du Araban eta Nafarroa hegoaldean. Goizean jaso egingo du, zerua ia oskarbi gelditu arte. Gauean, berriro hoztuko du eta barnealdeko txoko askotan izotza egingo du. Tenperatura maximoak pixka bat igo egingo dira: kostaldean 12-14 ºC artekoak izango dira eta barnealdean 9-11 ºC artekoak.

Astelehenean, Eguberri egunean, bezperakoaren antzeko eguraldia espero da, aldaketa askorik gabe. Zeruan eguzkia jaun eta jabe izango da eta tenperaturak bere horretan mantenduko dira. Kostaldean tenperatura maximoak 14 graduren bueltan kokatuko dira, eta barnealdean, 12 graduren inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X