Gaixotasunak
2024/10/10 - 15:44
AEA gaitzaren eta konplexutasun handiko gaixotasun neurodegeneratibo sendaezinen legearen gakoak
Dozenaka atzerapenen ondoren eta tramite parlamentarioa abiatu eta ia hiru urte geroago, aho batez onartu dute gaur Kongresuan.
2024/10/08 - 14:30
Dislexiaren nazioarteko eguna: Hitzak erronka direnean
EAEko biztanleriaren % 10 inguruk dislexia du. Ehuneko horretan sartzen dira irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzten haur eta helduak.
2024/10/07 - 21:28
Insomnio hilgarriaren aurkako terapiaren bila dabil CIC Biogune
Gaixotasun arraro hau Arabako 20 familiatako kideek daukate. Ikertzaileen ustez, 5 urte inguru beharko dira emaitzak ikusten hasteko.
2024/10/07 - 18:35
Gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa-kanpaina, abian
Txertoa hatzen lehenak 60 urtetik gorako pertsonak, patologia kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak, osasun-profesionalak eta adineko egoitzetako erabiltzaileak izango dira. Txertoa hartzeko interesa dutenek Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta har dezakete hitzordua.
2024/10/07 - 15:50
Gizonen bularreko minbizia: Ikusgarritasuna behar duen borroka isila
Gizonezkoen bularreko minbizia kasuen % 1 inguru bada ere, gora egiten ari da. Mikel Reyes, Marius Soler eta Cristina Alfarorekin hitz egin dugu gaixotasun honen ezjakintasunaz eta ikerketa faltaz.
2024/10/03 - 18:43
Astelehenean abiatuko da gripearen eta covidaren aurkako txertaketa-kanpaina
Arriskuko eta 60 urtetik gorako herritarrek gaurtik aurrera eska dezakete hitzordua. Gainerako herritarrek azaroaren 4tik aurrera eskatu ahal izango dute. Haurrei, 20 hilabetetik aurrera, txertoa sudurretik emango zaie, injekzioaren ziztada saihesteko.
2024/09/24 - 15:18
Mikel, joko adikzioaz: "Buruak klik egin zidan jabetu nintzenean 20 urte lanean emanda ez nuela ezer"
Iruñean egin den Estatuko kongresu batek erakutsi du adin txiki direla hasi eta geroz eta gazteago direla joko adikzioa duten pertsonak. "Faktoria" albistegian jaso ditugu lekukotzak eta adituen iritziak.
2024/09/20 - 14:57
Aldaketa goiztiarrak identifikatu dituzte burmuinean, alzheimerraren arriskua aurreikus dezaketenak
Azterketa horren emaitzak erabilgarriak izan litezke sintoma kognitiborik ez baina gaixotasuna izateko arriskuan dauden pertsonentzako diagnostiko goiztiarreko tresnak garatzeko.
2024/09/17 - 19:42
Terraza, igerileku, parke eta autobus geltokietan erretzeko debekua ezartzea eskatu du Bruselak
Nolanahi ere, Europako Batzordearen gomendio ez-loteslea da, EBko estatu kideek baitute osasun-politiken gaineko eskumen esklusiboa.
2024/09/17 - 16:17
AEA gaitza duten gaixoek eta senideek ''mugarritzat'' jo dute elkarteen ekarpenak aintzat hartu izana
Carolina Ramirez ADELA EHko presidentea pozik azaldu da PP, PSOE, Sumar eta Junts parlamentuko taldeek alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) duten gaixoen bizi kalitatea hobetzeko legea aurrera ateratzeko akordioa lortu ondoren.
2024/09/17 - 11:53
AEA gaitzaren legea aurrera ateratzeko akordioa lortu dute PP, PSOE, Sumar eta Juntsek
Lau alderdiek adostutako lege proposamenak jasotzen du, besteak beste, gaitza oso hedatuta duten gaixoei 24 orduko arreta espezializatua bermatzea. Taldeek urrian onartu nahi dute Diputatuen Kongresuan, eta ondoren Senatura eraman.
2024/09/17 - 10:21
39 milioi pertsona baino gehiago hil daitezke hurrengo 25 urteetan, antibiotikoekiko erresistentziak eraginda
'The Lancet' aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, mikrobioen aurkako erresistentziak eragindako heriotzak % 70 haziko dira 2050ean, 2022arekin alderatuta.
2024/09/14 - 16:52
Kerik gabeko tabakoa: betiko droga bat kontsumitzeko modu berria
Suedian modan dauden nikotina-poltsak gurera iritsi dira. Osasun adituek ohartarazi dutenez, zigarroak bezain kaltegarriak dira eta oso mendekotasun handia eragiten dute.
2024/09/08 - 19:16
''24 orduz egon behar gara Martinarekin''
Udaberrian bizitza irauli zitzaion Urdulizen bizi den Balparda-Ondarra familiari, Martina 5 urteko alaba sukar handia eta krisi epileptikoak izaten hasi zenean. Fires sindromea diagnostikatu zioten, sukar-infekzio batekin lotutako epilepsia mota bat.
2024/09/01 - 16:51
"Drag artista izateak nire gaixotasuna gainditzen lagundu dit"
Ospitale psikiatrikoan hirugarrenez ingresatzear zela, Mattin Garikanok bere terapia "alternatiboa" deskubritu zuen: drag artea. Geroztik, Bella Bellucci da
2024/08/29 - 17:50
Europak baztertu egin du mugetan kontrolak jartzea mpox edo tximino baztanga kontrolatzeko
Batasuneko Osasun Segurtasuneko Batzordeak ez du baztertzen inportatutako kasu gehiago agertzea, baina biztanleria orokorrera hedatzeko arriskua "txikia" dela uste du. Osasun Ministerioa asteartean bilduko da autonomia erkidegoetako ordezkariekin eta teknikariekin egoera aztertzeko.
2024/08/21 - 12:18
Mpox-ari aurre egiteko proposatutako neurriak MOEk gomendatutakoaren "ildotik" doaz, Jaurlaritzaren arabera
Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak txertaketa aholkuei eustea eta protokoloa eguneratzea defendatu du, gaitzaren aldaera berriaren inguruko informazioa jasotzeko.
2024/08/21 - 10:32
Albiste izango dira: Mpox: erkidegoekin bilera, Alderdi Demokrataren Konbentzioa eta uztaileko turismo datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/21 - 09:54
Osasun Publikoko Batzordeak bilera egingo du gaur prebentzio neurriak aztertzeko mpoxen aurrean
Txertatze protokoloa eta kontrola eta zaintza areagotzeko neurriak aldatzen ote dituzten aztertuko dute bileran.
2024/08/20 - 15:22
Alerten lantaldeak mpox mota identifikatzeko bitartekoak areagotzea gomendatu du
Autonomia-erkidegoekin izandako bileran, hauek kasu guztien laginak aztertuko dituztela edo Mikrobiologia Zentro Nazionalera bidaliko dituztela erabaki da, infekzioaren adarra lehenbailehen identifikatzeko.