Galdakao
2020/03/05 - 16:28
Galdakaoko Ospitaleko bi solairutako langileak koarentenan jarri dituzte
Larrialdietako langile batzuk ere isolatu dituzte. Ospitale horretan izan da koronabirusak eragindako lehen heriotza Euskal Herrian.
2020/02/19 - 14:16
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean
Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.
2020/02/03 - 19:32
Langile bat hil da Galdakaoko enpresa batean izan den istripuan
Ezbeharra GHI Hornos Industriales konpainiaren lantegian gertatu da, 15:20 inguruan. Beharginari pieza bat erori zaio gainera eta bertan hil da.
2020/01/29 - 21:37
Galdakaoko Udalaren osoko bilkurak Usansoloko desanexio prozesua hastea onartu du
Udalbatzak batzorde misto bat sortuko du desanexio prozesuaz arduratzeko.
2020/01/10 - 10:15
Amaitu egin dira istripu baten ondorioz Erandion sortu diren auto-ilarak
Arrontegiko zubian izan da istripua, 07:20 inguruan; bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Ondorioz, bi errei itxi ditu Ertzaintzak, eta 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
2019/11/26 - 18:41
Iurretako paper-fabrikan istripua izan da eta hiru langile intoxikatu dira
Lan-istripua 04:30 aldera jazo da, Iurretako Smurfit Kappa Nervion lantegian. Beharginak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
2019/11/17 - 19:53
Bi autoren arteko talkak bost zauritu utzi ditu Galdakaon, horietako bat larri
Ezbeharra 14:30 aldera gertatu da. Ikertzen ari diren arrazoiengatik bi autoek talka egin dute. N-637 errepidea itxita egon da 16:10 arte.
2019/10/29 - 21:55
Galdakaoko hilerrian ehunka lorontzi lapurtu dituzte
Galdakaoko hilerrian hainbat lapurreta salatu dituzte. Brontzezko, kobrezko eta letoizko ehunka lorontzi desagertu egin dira.
2019/10/25 - 18:49
Dagoeneko hamaika osasun-langile sarnarekin kutsatu dira Galdakaoko Ospitalean
Nahiz eta gaixotasunarekin ez kutsatu, pazientearekin kontaktua izan duten gainerako profesionalak identifikatu dituzte, prebentziozko tratamendua hasteko.
2019/10/24 - 22:39
Galdakaoko Ospitaleko bederatzi langile sarnarekin kutsatu dira
Agerraldiaren sortzaileaz (isolatuta dago) eta langileez gain, inor gehiago ez da gaixotu ospitalean.
2019/10/21 - 11:42
Auto-ilarak A-8an Galdakaon, Bilboko noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin ondoren
Gainera, kamioi batek matxura izan du inguru berean. Autobideko errei bat itxita dago eta auto-ilarak 2 kilometrokoak dira une honetan.
2019/10/08 - 21:43
Jon Bienzobas presoaren erakusketa debekatzea baztertu du Auzitegi Nazionalak
Covite biktimen elkarteak erakusketa galaraztea eskatu zuen, baina Auzitegi Nazionalak eskaria atzera bota du, preso galdakoztarraren obrak biktimak iraintzen ez dituela argudiatuta.
2019/10/08 - 16:11
Jaurlaritzak Jon Bienzobasen erakusketa kentzeko eskatu dio Galdakaoko Udalari
Biktimekiko hurbiltasuna eta sentsibilitatea eskatu dizkio Josu Erkorekak Galdakaoko Udalari. Galdakaoko udaletik momentuz, ez dute adirazpenik egin nahi izan.
2019/10/08 - 15:17
Jaurlaritzak ere Bienzobasen erakusketa ixteko eskatu dio Galdakaoko Udalari
Josu Erkorekaren esanetan, 'ez da preso baten adierazpen askatasun eskubidea murriztea, baizik eta horrelako adierazpenei babes publikoa ez ematea'.
2019/10/08 - 14:01
EH Bilduk ez du uste Jon Bienzobasen erakusketa 'biktimen aurkako eraso bat' denik
Mertxe Aizpurua ha ha afirmado que no entiende "en qué momento se pasa de exponer un cuadro, un tema artístico, a que todo esto se convierta en un ataque a las víctimas".
2019/10/08 - 13:25
Idoia Mendiarentzat 'lotsagarria' da Bienzobasen erakusketa baimentzea
Idoia Mendiaren ustez, horrelako erakusketa bat antolatzea Bizikidetza Mahaiak adostuta izan beharko luke.
2019/10/07 - 20:54
ETAko preso Jon Bienzobasek egindako erakusketak polemika sortu du Galdakaon
Euskadiko alderdi popularra eta terrorismoaren biktimen hainbat elkarte Udalarekin oso haserre agertu dira.
2019/10/07 - 18:53
Jon Bienzobas ETAko presoaren erakusketa bertan behera uztea eskatu du PPk
Arratsalde honetan ireki dute Jon Bienzobasek espetxean egindako lanean erakusketa. PPren iritziz, "biktimentzako iraingarria da, eta terrorismoa goraipatzen du".
2019/10/02 - 16:20
Galdakaoko salmonellosi kasuen fokua arrautzen oskolean aurkitu dute
Arrautzak Segoviako enpresa batean erosiak dira, eta enpresa horrek ostalaritzan bakarrik saltzen ditu. Dagoeneko 1.125 dozena erretiratu dituzte jatetxeetatik.
2019/10/01 - 22:25
Osakidetzak 1.125 dozena arrautza erretiratu ditu Bizkaian salmonella kasuengatik
Galdakaon 37 pertsona eta Portugaleten beste 3 pertsona intoxikatu ostean hartu du Osakidetzak arrautzak merkatutik kentzeko erabakia.